Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea!

Jarraitu Libres y Combativasen web orria

Logo LyC def euskera-011

AFILIACION

Gerra deklaratu digute! Aski da!

Justizia patriarkalik ez! Juana Rivas Askatu!

Kontzentrazioa Uztailak 28 19:00tan Moyuan. BilboWhatsApp Image 2018-07-27 at 19.28.26

Articulo en castellano

Atzo Juana Rivasen aurkako epai lotsagarri eta basatiaren berri izan genuen. Bost urteko espetxe zigorra eta sei urtez guraso-agintea galtzea ezarri diote. Emakume Aske eta Borrokalariak eta Ikasle Sindikatutik lehenik eta behin gure babes eta elkartasun osoa helarazi nahi diogu Juana Rivasi, eta esan bere alboan gaudela, Euskal Herrian zein Estatu mailan milioika emakume eta gizonezko bezala. Epai hau eraisteko borrokatuko dugu, Juanak ez dezan egun bat bera ere kartzelan igaro eta ez dadin ukatu bere semeekin egotea.

Justizia eta Estatu aparatuek lezio bat eman nahi digute borrokatzen dugun emakume guztioi, erasotzaileei eta bortxatzaileei aurre egiten diegun emakumeoi. Mezua oso argia da: justizia matxista eta patriarkala zalantzan jartzen baduzu, zure aurka joango gara. Bortxatzaileak aske uzten diren bitartean, La Manadaren kasuan edo, orain dela gutxi, Torreviejako emakume gazte baten kasuan gertatu den bezala, kondenatzen direnak beren erasotzaileei aurre egiten dieten eta seme alabak babesten saiatzen diren emakumeak dira. Halakoak dira Juana Rivas eta Susana Guerreroren kasuak. Erabat lotsagarria!!

Lezio bat eman nahi diote mugimendu feministari, 78ko Erregimenaren eta sistema usteldu honen aurkako borrokaren lehen lerroan kokatu garelako. Martxoaren 8tik milaka izan gara kaleak mobilizazioetan bete ditugunak justizia patriarkal eta klasista honen aurka, aparatu judizial atzerakoi hau kolpatuz eta argi esanez, ez direla kasu solteak, sistema bera baizik.

Oso argi ikusi dezakegu hori Juana Rivasen kasuan. Indarkeria matxistaren biktima izan den emakume batek etxetik ihes egin behar izan zuen bere semeekin, beste herrialde batean, erasotzailearen herrialdean. Instituzioek eta Auzitegiek albo batera utzi zutenean, berak semeak defendatzeko borrokatzea erabaki zuen. Orain, nahiz eta epai batek indarkeria matxistaren biktima izan dela aitortzen duen, Juana kondenatzen dute espetxera eta semeetatik apartatzen dute. Eta gero harritu egiten dira emakume batzuk ez dutelako erasotzailea salatzen? Eta malko hutsalak isurtzen dituzte eta isilunezko minutuak egiten dituzte Epaitegi eta Instituzio aurrean? Zinismo hutsa. Epai hau erabat kriminala da, eta bidea parez pare irekitzen diete erasotzaile guztiei emakume gehiago iraintzen, kolpatzen edo azkenik erailtzen jarraitzeko.

Eta zer egingo du orain emakumezko 11 ministro dituen Pedro Sanchezen gobernuak? Zer planteatuko du Justiziako ministroak? Erabaki judizialak errespetatzen dituztela? Erasotzaileei bidea zabaltzen dien epai lotsagarri hau errespetatzen dutela? Bada garaia hitzetatik ekintzetara pasatzeko, eta benetan neurriak har daitezen genero indarkeriarekin, bortxaketekin, matxismoarekin eta patriarkatuarekin amaitzeko. Epai hau gogor salatu beharrekoa da, argi utziz emakume guztien aurkako eraso bat dela. Horregatik, lehenik eta behin egin beharrekoa epai honen ardura duen epailea gaitasunik gabe uzteko prozedura irekitzea da, funtzioetatik berehala kenduz. Bestelako ekinbide batek eraso honen konplize bihurtuko luke gobernu hau. Biktimarekin edo borreroekin, Juana Rivas babesten da edo bere erasotzailea.

Orain beharrezkoa da borroka berrantolatzea eta aurrera bultzatzea epai kriminal hau eraisteko. Hilabete hauetan egin dugun bezala, soilik antolatuz eta borrokan jarraituz lortuko dugu justizia patriarkal honekin amaitzea. Sistema bera da isilik, menpeko eta zapaldurik nahi gaituena. Kaleak hartu behar ditugu behin eta berriz, Juana Rivas, Susana Guerrero, La Manadaren biktima eta egunero indarkeria eta jazarpena jasaten duten milaka emakumeren alde. Behin betiko amaituko dugu atzerakoien eta frankismoaren haitzuloetara itzularazi nahi gaituzten aparatu judizial honekin.

Erasotzaile bat ez da aita ona!

Aski da, justizia matxistarik ez!

RocketTheme Joomla Templates