AFILIACION

Euskal Herriko ikasleak PPren errebalida frankisten aurka

Urriaren 26an grebara eta kalera!

Euskal Herriko milaka gaztek bozkatu dugu urriaren 26ko grebaren alde eta Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko manifestazioetara joango gara errebalida frankisten aurka. Eskuinaren erasoen aurkako jarrera tinko honek talka egiten du Ikasle Abertzaleetako zuzendaritzaren posizioarekin. Berriki komunikatu bat atera du greba ez babesteko eskatuz eta Ikasle Sindikatua “estatu zapaltzaileari men egiten dion” erakundea dela esanez. Honen aurrean, Ikasle Sindikatuak greba egiteko arrazoiak zein diren azpimarratu nahi ditu ditugu; eta adierazi nahi dugu beharrezko ikusten dugula Euskal Herriko ikasleen batasuna gobernu españolista honek inposatu nahi dituen errebalida frankisten aurka:

 

•             Ikasle Sindikatuak beti borrokatu du PPk eta EAJk, eta baita PSOEko zuzendaritzak ere gobernuan zen bitartean, inposatu dituzten hezkuntzako murrizketen eta elizaren eta enpresarien zerbitzura dauden kontraerreformen aurka. LOMCEa iragarri zutenetik, 22 greba egun antolatu eta borroka etengabea eraman dugu aurrera; gainera, ikasle mugimenduaren, irakasleen eta gurasoen batasuna aldarrikatu dugu.

•             Urriaren 26rako deitutako grebak PPren Gobernuaren eta honen errebaliden dekretuaren aurka borrokatzea du helburu; dekretua inposatuz gero, langile familietako milaka eta milaka ikasle geratuko bailirateke hezkuntza sistematik kanpo. Hori dela eta, uste dugu Ikasle Abertzaleetako zuzendaritzak gurekin borrokatu beharko lukeela, elkarturik; ziur gaude IAko oinarriak hala egingo duela kontraerreforma frankista eta españolista modu bateratuan kolpatu eta garaitzeko.

•             Hezkuntza publikoaren murrizketen abangoardian dago EAJ. Bere gobernualdietan hezkuntza pribatura bideratutako diru publikoa Estatuko beste edozein lekutan baino gehiago izan da, hezkuntza publikoaren kaltean. EAJk diskurtso demagogikoa erabiliz esan du EAEn ez duela eraginik izango LOMCEk, baina gero lehenak dira legea aplikatzen. Jendaurrean LOMCEren eta PPren aurka daudela diote, baina gero murrizketak eta unibertsitate-tasa igoerak aplikatzen dituzte, irakasleak kaleratzen dituzte etab. Ez gaituzte engainatuko! Argi dago zein den EAJren asmoa: ez dadila borroka egin Euskal Herrian eta bake soziala nagusitu dadila beren eraso eta agenda neoliberala inposatzeko. Horregatik inoiz ez dugu defendatu EAJrekin eta CiUrekin akordiorik sinatzea. Burges euskaldun edo katalanak ez dira gure aliatuak; etxetik kaleratzen gaituztenak dira, lanetik kaleratzen gaituztenak, langabeziara edo lan prekarietatera kondenatzen gaituztenak dira, gu zapaltzeko polizia erabiltzen dutenak dira. Gure aliatuak herrialde guztietako eta Estatu osoko gazte, langile eta zapalduak dira.

•             Euskal Herria Sozialistak eta Ikasle Sindikatuak deitu dute urriaren 26ko greba, Galizako, Catalunyako eta Estatuko gainerako Ikasle Sindikatuko kideekin batera, eta deialdiak ez dio inolako interes zentral eta zapaltzaile bati men egiten. Aitzitik, horren aurka borrokatzen dugu! Beti defendatu dugu Euskal Herriaren, Catalunyaren eta Galizaren autodeterminazio eskubidea eta hezkuntza publikoa euskaraz, katalanez eta galegoz izateko eskubidea eta ama hizkuntza errespetatua eta defendatua izatea nazionalismo españolista zapaltzailearen aurka.

•             Ikasle Sindikatua eta Euskal Herria Sozialista beti saiatu gara indar osoz mobilizazioa zabaltzen eta horregatik Ikasle Abertzaleei bat egiteko deia egin diegu hezkuntza publikoren aurkako erasoen aurka; halaber, Ikasle Abertzaleek antolatuko mobilizazioei eta euskal gazteriak jasandako errepresio polizial eta judizialari gure babes eta elkartasun osoa eskaini diegu.

•             Ikasle Abertzaleetako zuzendaritzari dei egiten diogu, U26ko grebari boikota egiteko deialdia bertan behera uzteko eta IAko oinarria eta sinpatizanteak ikasle greban, anaitasunean, parte hartzera gonbidatzen ditugu. Etsai komunaren aurka indarrak batzea da bidea: PPren aurka, errebalida frankisten aurka eta gure eskubideen errepresioaren aurka. Gora zapalkuntza ororen aurka borrokatzen duten ikasleen batasuna!

Urriaren 26an grebara eta kalera PPren errebalida frankisten aurka!

RocketTheme Joomla Templates