Langileak eta ikasleak jo ta ke!
Errentatzaileei eta murrizketei aurre egin!
Langileak eta ikasleak jo ta ke!
Errentatzaileei eta murrizketei aurre egin!
Langileak eta ikasleak jo ta ke!
Errentatzaileei eta murrizketei aurre egin!
Deialdi hau gurea ere bada, gazte eta ikasleona, gure familientzako eta gure etorkizunerako etxebizitza duin eta publiko baten alde borrokatzeko.
Ikasle Sindikatutik, IASk datorren hilaren 26rako iragarritako deialdiarekin bat egiten dugu, eta ikasle guztiei dei egiten diegu 12:00etan Plaza Eliptikoan deitutako mobilizaziora joateko
Langile klasearentzat etxebizitza duin, publiko eta unibertsal baten alde. Errentadun etxejabeak desjabetu!
Arriagan, Bilbon, astelehenetik kanpatuta gaudenok, jakinarazi nahi dugu etxebizitza izateko eskubidearen aldeko borroka egunetik egunera aurrera doala.
Irailaren 28an, astelehenean, etxebizitza izateko eskubidearen aldeko kanpaldia abiatu genuen Bilbon. Kanpaldi honen bidez, lekukoa hartu eta elkartasuna adierazi nahi diogu Estatuko hainbat hiritan etxebizitza duin, irisgarri eta publikoaren alde abian diren borrokei.