Renee Good-en hilketak ICEren sarekada batean mobilizazio handiak piztu ditu. ICE kanpora! Trump kanpora!
Urtarrilaren 7an, Immigrazio eta Aduana Kontrolerako Zerbitzuko (ICE) agente batek Renee Good, ICEren jarduerak erakunde proinmigranteen izenean zaintzen zituen behatzaile zibil boluntarioa, erail zuen. Irudiak, sua bezala zabaldu dira, primeran erakusten dute nola agenteak autoaren leihotik zuzenean tiro egiten dion, kalea uzten saiatzen ari zenean, inolako probokaziorik gabe. Odol hotzez egindako exekuzioa, ICE zer den agerian uzten duena: langile klasearen eta gazteriaren aurkako talde faxista bortitza.

















