Rosa Luxemburgo gunea, Ikasle Sindikatuaren eta Ezker Iraultzailearen Carabanchel auzoko lokala eta makina bat ekintza politiko eta kulturalen etxea, naziek erasotu berri dute. Gaur goizean, svastika bat eta «fuera» hitza margotuta agertu dira; borroka antifaxistaren lehen lerroan gaudenon erasoaldi bortitz baitan dagoen erasoa da.
2024ko urtarrilean inauguratu genuenetik, Rosa Luxemburgo Gunetik milaka langile, gazte antifaxista, kolektibo memorialista eta mugimendu sozial igaro dira, langile borroka, arrazakeriaren aurkakoa, gazteria antikapitalistarena eta emakume borrokalariena bultzatzeko. Bere areto nagusian 2024ko urrian Trantsizio Odoltsuari buruzko jardunaldi ahaztezinak burutu ziren talde faxista eta poliziaren biktimen senide eta lagunen testigantzarekin, aurtengo irailean Cadizko metaleko langileen aldeko mitin bat, feminismo borrokalariaren hitzaldi ugari eta liburu aurkezpenak egiteaz gain. Bi urte eskasetan, dozenaka jarduera egin dira borroka-tradizio sendoagatik ezaguna den langile-auzo batean, gure kideen ahalegin desinteresatuari esker eraikitako etxean.
Eraso hau, ezker militanteak jaso dituzten beste erasoei gehitzen zaie, helburu zehatz bat dutelarik: gu kikiltzen saiatzea eta antolatzen jarrai dezagun saihestea. Baina ez dute helburuetako bat ere ez lortuko.
Ultraeskuinak arrazakeriaren, matxismoaren eta LGTBIfobiaren pozoia zabaltzen duen garai honetan, eta langileon aurkako gorrotoa erakusten duenean, ez gaituzte isilduko. Ikasle Sindikatuak eta Ezker Iraultzailetik genozidio sionistaren aurkako borroka eta herri palestinarrarekiko elkartasuna bultzatzen jarraituko dugu; ikasle greba handiak altxatuz, feminismo kontsekuentearen bandera defendatuz eta erresistentzia antifaxista eraikiz klase politika eta politika iraultzaile batekin, faxistak direna bezala seinalatuko dituena: kapitalisten eta enpresarien txakur harrapariak haien sistema babesteko.
Ez dizuegu beldurrik, ez dugu atzerapausorik emango. Dei egiten diegu ezkerreko erakunde guztiei, klaseko sindikatu borrokalariei, mugimendu sozialei, eraso hau gaitzetsi eta gure auzoetako zabor faxista garaitzeko fronte bakarra eraikitzen jarraitzera, gure ikasketa eta lantokietan. Ez dira pasako!







