Gamonaleko bizilagunek edo Madrilgo Osasun Publikoko langile eta erabiltzaileek erakutsi duten bezala, borrokarekin, batasunarekin eta eraginkortasunarekin posible da irabaztea. Horrela ulertu zuten martxoaren 22ko Duintasunaren Martxan manifestatu ziren bi milio pertsonek, M26 eta 27ko mobilizazio historikoetako ikasle mugimenduak eta hala ulertzen dugu guk ere. Horregatik, beharrezkoa da aurrera pauso bat ematea, indartsuago antolatzea eta mobilizazio handiagoak prestatzen jarraitzea.