Ikasle Sindikatua irakasle eta langileen borrokarekin bat eginez, hezkuntza publiko eta itunpekoan, EAJ eta PSEren Eusko Jaurlaritzaren murrizketen aurka

ikasle-sindikatua 

Espainiako Gobernuak ezartzen dituen murrizketa berdinak ari da ezartzen Eusko Jaurlaritza azken zortzi urteetan EAEn. Irakasle kopurua murriztu dute, soldatak jaitsi dira, ordezkapenik ez da egiten eta klaseetan ikasle masifikazioa igo egin da. EAJk kontrolatutako Hezkuntza Kontseilaritzak LOMCEren aurkako diskurtsoa erabili arren, Heziberri bitartez plan frankista hori ari da aplikatzen. Ikasle eta irakasleak lasai egotea nahi dute, hauek mobilizatu gabe, sindikatuei elkarrizketa eta negoziaziotarako deiak eginez, horrela murrizketak aplikatzen jarraitzeko.

 

EAEko hezkuntza publikoa estatu guztian egiten ari diren murrizketa berberak jasaten ari da. Baina gainera, itunpeko ikastetxeetan kopurua estatuan dagoen altuena da –diru publikoarekin ordainduriko ikastetxe erlijiosoak. Honek esan nahi du, hezkuntza publikoan murrizketak gauzatzen diren bitartean elizak kontrolatutako itunpeko zentro hauei geroz eta gehiago bideratzen zaizkiela baliabide publikoak. Horrek frogatzen du dirua badagoela. EAJk kontrolatutako instituzioak harro azaltzen dira ekonomiaren eta diru sarrera fiskalen hazkundeaz, baina gero tarte hori erabiltzen dute enpresariei Sozietate Zerga murrizteko eta ez atzera botatzeko hezkuntza publikoko murrizketak.

Ikasle Sindikatutik uste dugu bide bakarra EAJ eta PSEren Eusko Jaurlaritzaren eta Rajoy-ren gobernuaren murrizketei aurre egiteko greba eta mobilizazioak direla. Babestu egiten ditugu martxoak 13 eta 14rako deitua dagoen greba hezkuntza publikoan eta baita itunpeko ikastetxeetan aurrera eramaten ari diren mobilizazioak ere, 20an grebara deituz. Uste dugu itunpeko ikastetxeetako irakasleen aldarrikapenak eta hezkuntza publikokoenak berdinak direla. Azken batean, itunpekoetan elizaren patronalari zuzenduta badaude ere, lan baldintzak hobetzea dute helburu. Hezkuntza publiko, doako, euskalduna eta kalitatezkoa, hezkuntza laiko bat izatetik ere igarotzen da, aginte erlijiosoen monopolioari lotuta egon gabe. Elizak urteetan irabazi milioidunak izan ditu hezkuntzako hitzarmenei esker eta gainera baldintza okerragoak ezarriz bai ikasle eta bai irakasleei. Soluzioa ez da diru gehiago bideratzea zentro hitzartuetara.

Eusko Jaurlaritzak geroz eta diru gehiago oparitu dio Kristau Eskolaren patronalari irakasleen egoerak hobetu gabe. Hain zuzen ere, patronal horiek jaiotze tasa eta matrikulazioen jaitsieraren aitzakiarekin murrizketa plan berri bat prestatzen ari dira itunpeko ikastetxeetarako. Elizari milioika euro oparitzen dizkien bitartean, Cristina Uriarte sailburuak, eskaini duen hezkuntza publikoko langile kopururen igoera erabat lotsagarria da eta inondik ere ez da nahikoa benetako beharrizanei aurre egiteko. Ez du inolako ekarpenik planteatzen 2010az geroztik irakasleek galdutako eskubideen aurrean.

Kalitatezko hezkuntza publiko baten alde borrokatzea, institutu eta unibertsitate publikoetako baliabideak sendotzeko borrokatzea inplikatzen du. Horrenbestez, Ikasle Sindikatuko kideak ELA, LAB eta Steilasek martxorako eta etorkizunerako deitutako mobilizazioak babesten ditugu. Gainera itunpeko ikastetxeetako irakasleen borroka ere babesten dugu eta, funtsean borroka berbera direnez, uste dugu beharrezkoa dela sindikatuek borroka horiek bateratzea. Hezkuntza sare bakarra nahi dugu, erabat publikoa, eta eskari osoa asetzeko gai izango dena. Egun dauden itunpeko ikastetxe guztiak publiko egin eta bertan txertatzea eskatzen dugu, Elizaren eta enpresarien atzaparretatik kanpo, bertako langileak ere publiko egin eta mantenduz eta beren baldintzak hobetuz. Ikastolek ere sare honetan beharko sartu beharko lukete, funtsezko baldintza horietan, beti ere euskararen alde eta pedagogikoki garaturiko programak errespetatuz, garatzeko baliabideak handituz eta horiek zabaltzea ahalbidetuz. Soilik hezkuntza komunitate osoaren borroka bateratuak gelditu ditzake euskal eskuinaren eta elizaren erasoak.

Hezkuntza publiko, doako, laiko eta euskaldunaren alde!

Ez, Eusko Jaurlaritzaren murrizketei! Ez LOMCE, ez Heziberri!

Borroka da bide bakarra

Ikasle Sindikatua con la lucha de los profesores de la red pública y la concertada contra los recortes del Gobierno vasco del PNV y PSE

Ikasle Sindikatua

El Gobierno vasco lleva ocho años aplicando los mismos recortes a la educación pública que el Gobierno español. Se ha reducido la plantilla de profesores, se han bajado los sueldos, se han dejado de cubrir sustituciones y se ha aumentado el número de alumnos por aula. A pesar de todos los discursos contra la LOMCE, la Consejería Vasca de Educación que controla el PNV está aplicando a través de Heziberri esa ley franquista mientras que con las llamadas al diálogo y a la negociación a los sindicatos solo busca mantener tranquilos y sin movilizarse a estudiantes y profesores para así poder seguir aplicando sus recortes.

En definitiva, la educación pública de la CAV sufre los mismos ataques que en el resto del Estado. Con la diferencia, además, de que la red de centros concertados de la CAV - los centros religiosos pagados con dinero público- es la más alta del Estado. Es decir, mientras se hacen recortes a la educación pública se está destinando cada vez más dinero a pagar la educación concertada controlada por la Iglesia. Esta es la prueba de que sí hay dinero. Las instituciones vascas controladas por el PNV presumen de que la economía crece y que los ingresos fiscales aumentan, pero luego se utiliza ese margen para bajar el Impuesto de Sociedades a los empresarios en lugar de dar marcha atrás a los recortes en la educación pública.

Desde IkasleSindikatua pensamos que la movilización y la huelga es el único camino para parar los recortes del Gobierno vasco del PNV-PSE y del Gobierno de Rajoy. Apoyamos las jornadas de huelga convocadas para los días 14 y 15 de marzo en la red de centros públicos y también las movilizaciones que han iniciado los profesores de la red concertada, que incluyen una convocatoria de huelga el día 20. Creemos que las demandas de los profesores de la red concertada, aunque están dirigidas contra las patronales vinculadas a la Iglesia, son las mismas que las de los compañeros de los centros públicos, ya que al fin y al cabo no exigen otra cosa que mejores condiciones laborales. Una educación pública, gratuita, euskaldun y de calidad pasa por ser una educación laica que no esté monopolizada por las órdenes religiosas. La Iglesia ha hecho durante años beneficios millonarios a costa de los conciertos educativos, que entre otras cosas imponen peores condiciones tanto a alumnos como a docentes- y pensamos que la solución no pasa por incrementar el volumen de dinero que reciben los centros concertados.

 De hecho, el Gobierno vasco no ha hecho sino aumentar el dinero que regala a la patronal KristauEskola sin que hayan mejorado las condiciones de los profesores. Al contrario, están utilizando la caída de la natalidad y del número de matrículas para preparar nuevos recortes a las plantillas de la concertada. Mientras regala millones de euros a la Iglesia, la consejera Cristina Uriarte ha ofrecido a los sindicatos del sistema público un incremento de plantilla ridículo muy inferior a las necesidades reales de los estudiantes y ninguna concesión para recuperar los derechos perdidos por el profesorado desde 2010.

 Luchar por una educación pública de calidad implica luchar para fortalecer los recursos que se destinan a los institutos y las universidades públicas. Por todo ello, los compañeros de IkasleSindikatua y EHS apoyamos las convocatorias de ELA, LAB y Steilaspara este mes de marzo y las futuras que se puedan producir a lo largo del curso. Además, respaldamos la lucha de los profesores de la red concertada y pensamos que ambas luchas son la misma lucha, por lo que hacemos una llamada a los sindicatos para unificar las convocatorias en una sola. Queremos una única red educativa, que sea pública, con plazas suficientes para la demanda existente en la que se puedan integrar todos los centros concertados que existen ahora mismo y a sus profesionales, pero fuera de las garras de la Iglesia y los empresarios, sino con condiciones dignas para todos y todas.   Solo la lucha unida de toda la comunidad educativa puede parar los ataques de la derecha vasca y de la Iglesia.

¡Por una educación pública, gratuita, laica y euskaldun!

¡No a los recortes del Gobierno vasco! ¡Ni LOMCE ni Heziberri!

¡La lucha es el único camino!

RocketTheme Joomla Templates