Ez dezatela gure greba eskubidea zapaldu! Irailaren 15, 16, 17 eta 18ko greba agiria
(abajo en castellano)
Ikasturte hasiera hezkuntzako mobilizazio indartsuekin hasi da eta ikasleak lehen lerroan kokatu gara borroka honetan. Arrazoiak benetan larriak dira. Gobernu zentralak zein autonomikoek diru publikoko milioika euro jarri dituzte enpresarien irabaziak erreskatazeko eta ez dira gai izan hezkuntza publiko seguru eta presentzial bat izateko baliabideak jartzeko. Baliabide horiek exijitzen ditugu, geletako ikasle kopurua gehienez 15 izan dadin, horretarako 10 mila irakasle kontratatu ditzaten hego Euskal Herrian, hezkuntza publikoa erreskatatu dezaten kalitatezkoa, duina eta segurua izan dadin langile familientzat.