Enlace al artículo en castellano

“Ez ditugu onartzen gizarteak gure paper sexualak inposatzeko eta gure edonolako izaera definitzeko egiten dituen saiakerak, uko egin baitiegu paper horiei eta gizartearen mito sinplistei. Benetan garenak izan nahi dugu. Forma sozial berriak sortu nahi ditugu eta giza erlazio berriak anaitasunean, kooperazioan, maitasunean eta sexualitatearen desibinizioan oinarrituak”. Emakume Aske eta Borrokalarietatik eta Ikasle Sindikatutik gure egiten ditugu orain dela ia 50 urte Askapen Gayko Fronteak idatziriko hitz hauek.

Hainbat hamarkada igaro diren arren, LGTBI kolektiboaren aldeko borrokak beharrezkoa izaten jarraitzen du gaur egun. Gogoan dugu Orlandoko Pulse diskotekako sarraskia, 50 pertsona hil eta 53 zauritu egon zirena. Baita Txetxeniako homosexualentzako kontzentrazio esparruak ere eta LGTBI komunitatearen jazarpena heriotza zigorra aplikatzera iristen den beste hainbat herrialde.

Euskal Herrian ere, eraso homofobo eta transfoboak gora egin dute, nahiz eta, horiek gehienetan ez duten oihartzun mediatikoa izaten, ez bada muturreko kasuetan. Oraindik gogoan dugu 2018ko otsailean Ekai, 16 urteko ondarrutarrak, bere buruaz beste egin zuela, transexualitatea ukatzen eta mota guztietako trabak jartzen dituen sistema honen instituzioen ondorioz. Azken hilabeteetan ere hainbat jazarpen eta jipoi kasu egon dira LGTBI kolektiboko pertsonen aurka Hego Euskal Herria, Iruñean, Gasteizen edota Bilbon bertan salatu direnak.

Jazparpen hori, are gogorragoa da gazteengan, baina erantzuna ere geroz eta indartsuagoa da. Diru publikoz finantzatzen den “Hazte oír” erakunde kontserbatzaile eta ultrakatolikoaren autobus transfoboaren aurka eman zen erantzuna, diskriminazio eta erasoen aurrean egin diren kontzentrazioak, edota aurreko urtean bertan maiatzaren 17an eta harrotasun kritikoaren manifestazioetan egon den parte hartzeak argi erakusten du. Gazteak borroka honetan ere, lehen lerroan gaude.

Emakume Aske eta Borrokalariek eta Ikasle Sindikatuak kurtso guztian zehar hezkuntza sexual inklusibo eta askeko ikasgaia ezarri dadin borrokatu dugu. Ikasgai honek matxismoaren eta LGTBIfobiaren aurka hezteko eta ikastetxeetatik Elizaren moral ustela eta atzaparrak kanporatzeko balio behar du. Trans lege duin baten alde mobilizatu gara eta M8an greba orokor izugarria altxatu dugu ikastetxeetan, non zapaldu guztiok ahotsa altxa dugun gure eskubideen, gorputzen eta bizitzen alde.

Badakigu LGTBI kolektiboaren aurkako indarkeria ez dela zerbait kasuala. Bizi garen sistemaren ondorioa da, sistema kapitalistarena. Sistema honek alde batetik, langile klaseak eta gazteriak jasaten ditugun murrizketetara eta esplotaziora kondenatzen gaitu eta, bestetik, hauspoa ematen diote eskuinaren eta Eliza Katolikoaren ideologia ustel eta atzerakoiari, matxismoa eta LGTBIfobiaren pozoia zabaltzeko, Euskadin hezkuntzan bertan duten aldare pribilegiatutik hasita.

LGTBI kolektiboaren borroka politika kapitalisten aurka garatu diren borroken alboan garatu da. Sistema honek sortzen duen esplotazio eta zapalkuntzaren aurka langile klaseak duen borrokaren parte gara eta badakigu soilik kaleetan, mugimendu indartsu bat altxatuz, lortu ahal izango ditugula gure aldarrikapen guztiak. Horregatik, maiatzaren 17an eta egun guztietan LGTBI mugimendu borrokalaria eta antikapitalista aldarrikatzen dugu, helburu gisa gizarte berri bat, gizarte sozialista bat, eraikitzea jarriko duena, denok askatasunez benetan garena izateko aukera eduki dezagun.

Jo ta Ke, irabazi arte!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

Jarrai gaitzazu