Kapitalismoa planeta hiltzen ari da. Erraustegirik ez!
Manifestazioa. Maiatzak 24, Donostian 19:00tan Alderdi ederren
(abajo en castellano)
Sistema kapitalistak planeta benetako hondamendira darama. Enpresari eta bankari handiek kosta ahala kosta irabazi maximoa eskuratzeko eta euren poltsikoak betetzeko helburu bakarra dute, eta horretarako berdin zaie ingurumena suntsitzea eta mundu guztian zehar langile klasean eta gazteetan miseria gordinena zabaltzea. Euren esanetara dauden gobernu kapitalistetako ordezkariek “ekonomia berdearen eta jasangarriaren” inguruko goi bilerak eta diskurtsoak erabiltzen dituzte euren aurpegiak zuritzeko, protokoloak onartzen dituzte, baina gero ezerezean geratzen dira multinazional handien interesen alde.