3+2 dekretua: karreren suntsiketa, gradu tituluen balio-galtzea, gehiengoarentzat kostu ordainezinak eta irakasleen kaleratze masiboak
3+2 dekretua edo nola bota unibertsitatetik langileen seme-alabak
PPren Gobernuak eta Jose Ignacio Wert Hezkuntza Ministro lotsagarriak gazteen eta langileen lorpen garrantzitsuenetako batekin amaitu nahi dute: goi mailako formakuntzarako sarbidea familien gehiengoarentzat. Ikasketak dirua zutenek bakarrik egin ahal zituzten eredura itzuli nahi dute, eta horretarako arrazoia oso argia da: goi mailako formakuntzara gutxiengo pribilegiatu bat bakarrik bideratu nahi dute, hauek baitira lanpostu onak bermatuta dituzten bakarrak. Gainontzekoentzat, gehiengoa, langabeziaz eta prekarietatez betetako etorkizuna prestatzen dute, eta, horrela, goi mailako ikasketak izateko eta kualifikazio on bat edukitzeko aukera kenduz, edozein lanpostu onartu behar izango dugun edo zuzenean langabezia zerrendara joan beharko dugun etorkizunera botatzen gaituzte.