Gaztetxeen aurkako erasoaldi errepresiboa. Desalojorik ez!
Erresistentzia antifaxistaren eta antikapitalistaren espazioak defendatu eta indartu
Ikasle Sindikatua Bizkaia
Hamarkada bat baino gehiago Errekalde auzoko gazteei aisialdi alternatiboa eskaintzen aritu ondoren, Etxarri II gaztetxea modu basatian hustutzeaei ekin zioten apirilaren 4an, ostiralean. EAJk, PSEk, PSNk eta UPNk zuzentzen dituzten gobernuek Euskal Herriko hainbat herritan okupatutako gaztetxeen aurka egindako erasoaldiaren barruan kokatzen da desalojoa.