Otsailaren 26an ikasle mobilizazioak faxismoaren eta inperialismoaren aurka
Ikasle Sindikatuak babestu egiten du datorren otsailaren 26an faxismoaren eta inperialismoaren aurka Ikasle Antolakunde Sozialistak egin duen deialdia. Langile klaseko gazteok aurre egin behar diegu AEBetan ICErekin, Estatu espainiarrean Voxen gorakadarekin eta munduko beste leku askotan ikusten ditugun faxismoaren gorakadaren mehatxu serioari eta joera autoritarioei.












