Otsailaren 14etan DENOK MANIFESTAZIORA! Errepresiorik ez!

Urtarrilaren 30ean Hezkuntza Publikoaren aldeko greba deitu zen Nafarroan. Greban partehartze handia izan zen, eta milaka irakaslek kaleak bete zituzten hezkuntza-etapa guztietan ratioak jaistea, irakasleen egonkortasuna, lan-gainkarga arintzea, lan-baldintzak eta lan-baliabideak hobetzea eta erosteko ahalmena berreskuratzea aldarrikatzeko.

Urtarrilaren 22an eta 23an milaka irakasle izan ziren greban EAEn, ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuek deituta. Era berean, datozen asteetan grebara joango dira Haurreskolak Partzuergoko langileak (urtarrilaren 28an eta 29an), bai eta ikastetxeetako sukaldeko langileak (urtarrilaren 30ean eta 31n) eta garbiketako langileak (otsailaren 19an eta 20an) ere. Ikasle Sindikatutik gure babes eta elkartasun osoa helarazi nahi diegu deialdi horiei.

(abajo en castellano)

Atzerapausorik ez! Irabazteko indarra dago!

Gasteizko Mercedes Benzeko langileak borroka eredugarria ematen ari dira patronalaren ofentsibaren aurrean. Enpresako zuzendaritzak, krisi ekonomikoa aitzakiatzat hartuta, langileak are gehiago estutzen saiatu da, seigarren gaua sartuz eta soldatak KPIaren igoeraren arabera eguneratzeari uko eginez, inflazioa %10,2ra iristen denean.

 

Solidaridad con la lucha del metal de Cádiz: Concentración 26 de noviembre en Bilbo, Arriaga, a las 18:00

Cadizko metaleko langileak greba eredugarria egiten ari dira lan eta bizi baldintza duinen alde, orain urte batzuk Bizkaiko metaleko langileek egin zuten bezala eta Euskal Herrian hainbat mobilizazio eta langile borrokek egiten jarraitzen duten bezala. Ikasleak ere borroka hau babestuz aste honetan grebara eta manifetazioetara batu dira.

(abajo en castellano)

MURRIZKETA ETA PRIBATIZAZIORIK EZ!
ETORKIZUN DUINA BORROKATU

Pentsionisten mugimenduak borroka eredugarria egiten jarraitzen dute 3 urteren ondoren. Astez aste herrietako plazak hartu dituzte eta manifestazio jendetsuetan kaleak bete izan ditugu eurekin batera, “batek ala besteak gobernatu, pentsioak defendatu” leloa aldarrikatuz. Etengabe azpimarratu duten bezala, pentsio publikoen aldeko borroka gazteon eta langile klase osoaren borroka ere bada. Horregatik, Ikasle Sindikatutik gure babesa adierazten diogu maiatzaren 29an egingo diren manifestazioei eta ikasle eta gazte guztiei horietan parte hartzeko dei egiten diegu.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu