Eusko Jaurlaritza eta sindikatuen arteko hezkuntza alorreko akordioa ez da nahikoa
Kalitatezko euskal eskola publikoaren aldeko borrokak aurrera jarraitzen du
2024-2025 ikasturtean zehar, eskola publikoko irakasleek 9 greba egun aurrera eraman dituzte EAEn (urtarrilak 22 eta 23; otsailak 26 eta 27; martxoak 25, 26 eta 27 eta apirilak 1 eta 2), sektoreko sindikatu nagusiek elkarrekin deituta: STEILAS, LAB; ELA eta CCOO. Lanuzte horiek modu masiboan jarraitu dira eta Bilbo, Gasteiz eta Donostiako kaleak bete zituzten makina bat irakaslen irudiek EAJ-PSE Gobernua ezpataren eta hormaren kontra jarri dute.