Cadizeko ikasleek greba egingo dute azaroaren 23an metaleko borroka babesteko
Hona hemen Cadizeko ikasleen komunikatua euskaraturik
Gazteak metalaren borrokarekin!
Ikasle Sindikatutik ikasle greba orokorrera deitzen ditugu Cadizko probintziako ikasle guztiak metalaren borrokaren alde egiteko. Metaleko langileak duintasun eredu dira hitzarmen duin baten eta prekarietatearen amaieraren aldeko borrokan.
Homofobia eta matxismoa faxismoa dira
Samuel erail zuten 'marikoia' oihuka. Polizia bortizki kargatzen ditu LGTBI eskubideen aldeko manifestazioak. Neonaziak Chuecatik paseatzen dira LGTBI pertsonak mehatxatuz eta poliziak babestuta. Apezpikuak eta sekta erlijiosoak gaixoak garela esaten eta sexu-orientazioko terapiak sustatzen dituzte eta matxismoaren pozoia barreiatzen dute. Justizia patriarkalak kartzela zigorra eskatzen du Hazte Oir erakundeko atzerakoien aurka mobilizatzeagatik, eta, aldi berean, erasotzaileak eta sexu jazarleak babesten ditu. Mediku erreakzionarioek abortua edo eutanasia bezalako eskubideak ukatzen dituzte. Eskuin muturrak gorrotoa okatzen du Kongresuan, telebistan eta sare sozialetan.
Vox, PP, Eliza Katolikoak, kasta judizial frankistak eta sistemak berak inposatzen digun errealitate itogarri honen aurka altxatzen gara milioika gazte.
Kalamuaren legea: Narkotrafikatzaileak enpresari arrakastatsu bilakatzea
Jarrera marxista bat gazteentzat berebiziko garrantzia duen eztabaida baten aurrean
“Noski, enpresariak dira, ekintzaileak. Droga-trafikoa daramaten pertsonak besteak bezalakoak dira, enpresa ekimen handiagoa dutelako eta besteei kalte egiteko kezka gutxiago dutelako izan ezik. Zentzu horretan, arduragabeagoak dira. Baina negozio bat dute, eta ahal bezainbeste lortzen saiatzen dira.” [1]
Horrela mintzatzen zen narkotrafikatzaileei buruz Milton Friedman, neoliberalismoaren eta Reagan eta Thatcher gobernuen ofentsiba eskuindarraren gurua. Pertsonaia honen hitzek agerian uzten dute kalamua legeztatzeari buruzko eztabaidan jokoan dagoen interes ekonomiko itzela.
Lanbide Heziketa publikoa larrialdi egoeran: irakasleak falta dira. Eusko Jaurlaritza, konponbidea orain!
(abajo en castellano)
Gutxienez 6 talde ari gara irakasle falta pairatzen Txurdinaga Lanbide Heziketan. Ikasturte has zenetik bete ez den lanaldi erdiko plaza bat eta asteak bete gabe daraman aitatasun baja bat dago. Lehen erronka eta azterketak hurbiltzen dira, eta ezer gertatu ez balitz bezala ebaluatu nahi gaituzte, batzuek hiruhileko osoan teoriako klaserik izan ez dugunean eta beste batzuk hasierako aste gutxi batzuetan bakarrik jaso ditugunean klase horiek. Burugabekeria da.
Errotxapeako gaztetxea desalojatu du poliziak bortizki kargatuz eta 6 pertsona atxilotuz
Espekulatzaileak saritzen dira eta borrokatzen dutenak zapaldu. Aski da!
Irailaren 2ko goizeko lehen ordutik, poliziak Errotxapeako (Iruñea) gaztetxea inguratu zuen eraikina husteko eta lehenbailehen eraisteko asmoz. Ehunka gazte bertaratu ziren auzoko gaztetxea babesteko. Poliziak ez zuen zalantzarik izan protestaren aurka kargatzeko, zuzenean gomazko pilotak jaurtiz eta 6 gazte atxilotuz, 40 inguru identifikatuz eta jendea zaurituz. Egun berean arratsaldez, manifestazio jendetsua antolatu zen.
Manifestazioak 11etan · Irailak 24ko Nazioarteko Ikasle Greba Klimatikoa
Manifestazioak 11:00etan
Donostia: Alderdi Eder
Bilbo: Udaletxea - Ayuntamiento
Gasteiz: Andramari Zuria - Virgen Blanca