Ekitaldi publikoa: Gazteriaren amorruak eztanda egin du eta PSOEk errepresioa inposatu du
Asteazkena, otsailak 24, 19:00etan online
Pablo Haselloren askatasuna eskatzeko milaka gazteren mobilizazioek lurrikara politikoa eragin dute. Muturreko indarkeria polizialaren eszenak ezkutatu egin dira, urrundik datorren kriminalizazio kanpaina zaratatsu baten ostean. 78ko erregimenak eta haren komunikabideek euren jomugan jarri dute gazteria, baztertuz, pobretuz, langabeziara eta prekarietatera kondenatuz eta etorkizuneko ikuspegia kenduz.