(abajo en castellano)

Gutxienez 6 talde ari gara irakasle falta pairatzen Txurdinaga Lanbide Heziketan. Ikasturte has zenetik bete ez den lanaldi erdiko plaza bat eta asteak bete gabe daraman aitatasun baja bat dago. Lehen erronka eta azterketak hurbiltzen dira, eta ezer gertatu ez balitz bezala ebaluatu nahi gaituzte, batzuek hiruhileko osoan teoriako klaserik izan ez dugunean eta beste batzuk hasierako aste gutxi batzuetan bakarrik jaso ditugunean klase horiek. Burugabekeria da.

Espekulatzaileak saritzen dira eta borrokatzen dutenak zapaldu. Aski da!

Irailaren 2ko goizeko lehen ordutik, poliziak Errotxapeako (Iruñea) gaztetxea inguratu zuen eraikina husteko eta lehenbailehen eraisteko asmoz. Ehunka gazte bertaratu ziren auzoko gaztetxea babesteko. Poliziak ez zuen zalantzarik izan protestaren aurka kargatzeko, zuzenean gomazko pilotak jaurtiz eta 6 gazte atxilotuz, 40 inguru identifikatuz eta jendea zaurituz. Egun berean arratsaldez, manifestazio jendetsua antolatu zen.

Denok 11:00etako manifestazioetara!

Donostia: Alderdi Eder

Bilbo: Udaletxea - Ayuntamiento

Gasteiz: Andramari Zuria - Virgen Blanca

Greba eskaria egiteko agiria - Documento para solicitar la huelga

enlace al artículo en castellano

Alderik alde, planetako lurralde guztietan geroz eta nabarmenagoa da sistema kapitalista eragiten ari den ingurumen suntsiketa. Grezia, Turkia, Siberia edo Kaliforniako sute izugarriak, Kanadak eta AEBko ekialdeko kostaldeak jasan dituzten bero-boladak, ehunka hildako eta milioika arrain itota utzi dituzte ozeanoaren berotzeak, lurralde artikoaren urtzeak -abuztu hasieran Groenlandia estaltzen duen glaziar-kaskoak 8.000 milioi tona galdu ditu-, Haitin izandako lurrikarak, Alemanian, Belgikan eta Txinan izandako uholdeak... etenik ez duten hondamendiak dira.

 "Oso harro nago langile klaseko emakume izateaz, nire egoera xumeaz, askatasun sexualaren aldeko aktibista baino lehen, ekintzaile sozial izateaz, bidegabekeria sozialen aurka borrokatzeaz"

Emakume Aske eta Borrokalariek Mar Cambrollé elkarrizketatu dugu, ATA Andaluziako Transexualen Elkarteko presidentea. Elkarrizketa honetan, trans pertsonen eskubideen eta askatasunen aldeko borroka historikoaz hitz egin dugu, baita PSOE Trans Legearen tramitazioan ezartzen ari den oztopoez eta nola borroka feminista ez dagoen bereizita trans kolektiboaren borrokatik.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu