Agerian geratu da Urkulluren Gobernuak bere ahultasuna eta isolamendua

Irailaren 15ean greba orokorrak EAEko ikastetxeak geldiarazi zituen eta Gateziko, Bilboko eta Donostiako kaleak bete genituen manifestazio jendetsuekin. Sindikatu guztiek deitu zuten greba - ELA, LAB, STEILAS, CCOO, UGT eta ESK- eta horien arabera grebak %68ko jarraipen zabala izan zuen, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzu izugarriak ezarri zituen, pandemiaren aitzakiapean -%100 garbiketan, %75 hezkuntza berezian, etab.-

(Abajo en castellano)

Estatu mailan pandemiaren larritasunagatik kontzentrazioak bertan behera uztea erabaki denez, eta EAEn I-15ean eman genuen erantzun indartsua kontuan hartuta, bertan behera utziko ditugu osteguneko kontzentrazioak.

Irailak 15ean ikasleok eta hezkuntzako langileak arrakasta ikaragarria izan zuen greba egin genuen Eusko Autonomi Erkidegoan. Kaleetan 17 milatik gora izan ginen – 8 mila Bilbon, 5 mila Gasteizen eta 4 mila Donostian- eta grebak jarraipen itzela izan zuen langileen artean (%68koa sindikatuen arabera) eta baita ikasleen artean ere, gelak hustu eta kaleak indartsu hartu genituen.

(abajo en castellano)

Ikasturte hasiera hezkuntzako mobilizazio indartsuekin hasi da eta ikasleak lehen lerroan kokatu gara borroka honetan. Arrazoiak benetan larriak dira. Gobernu zentralak zein autonomikoek diru publikoko milioika euro jarri dituzte enpresarien irabaziak erreskatazeko eta ez dira gai izan hezkuntza publiko seguru eta presentzial bat izateko baliabideak jartzeko. Baliabide horiek exijitzen ditugu, geletako ikasle kopurua gehienez 15 izan dadin, horretarako 10 mila irakasle kontratatu ditzaten hego Euskal Herrian, hezkuntza publikoa erreskatatu dezaten kalitatezkoa, duina eta segurua izan dadin langile familientzat.

(abajo en castellano)

Kalitatezko hezkuntza publiko presentzial baten alde, ikasgela seguruekin!

Irakasleak kontratatzeko, ratioak murrizteko eta arrakala digitalarekin amaitzeko plan eraginkor baten alde!

2020-2021 ikasturtea kaosaren erdian hasten da, eta ez dago kalitatezko hezkuntza publiko presentziala, eta ikasgela seguruak bermatzeko plan eraginkorrik.Horren aurrean, bai Hezkuntza Ministerioak, bai Nafarroako eta EAEko gobernuek uko egin diote arazoa errora joan eta baliabide masiboak inbertituz, hezkuntza publikoa erreskatatzeko plan bat abian jartzeari. Eta ez dute hori egin, ez dituztelako hezkuntza publikorako aurrekontuak handitu nahi. Horren aurrean, milaka milioi euro eskaini dizkie Ibex 35eko enpresa eta banku handiei, eta dirutzak itunpeko hezkuntza pribatuetara edota AHTa bezalako obretara.

Gure eskubideak kaleko borrokarekin defendatuko ditugu!

(abajo en castellano)

Urkulluk korrika eta presaka deitu zituen hauteskunde hauek, Euskal Herrian hazten ari diren mobilizazioen tsunamiari dion beldurragatik, zuzenean eurak seinalatzen baititu murrizketen, ustelkeriaren eta errepresioaren erantzule gisa. Urtarrilak 30eko greba orokorra kolpe gogorra izan zen, eta guztiz agerian jarri zuen jeltzaleen sinesgarritasun falta. Horregatik, nahiz eta pandemiaren agertoki berriak egon, EAJk hauteskunde hauek kosta ahala kosta egin ditu, parte hartze txikiagoarekin eserleku gehiago irabazteko esperantzarekin. Abstentzioa orain arteko handiena izan da (%47,14), bereziki handia herri eta auzo langileenetan.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu