Deskargatu orria

Ikasle Sindikatuaren adierazpena

Ikasle Sindikatuak EAEko gazteria EH Bilduren alde bozkatzera deitzen dugu hauteskundeetan, eskuineko politikekin eta murrizketa sozialekin amaitzeko balioko duen ezkerreko Gobernu baten alde.

Covid 19aren pandemian eta krisi ekonomikoaren eztandan zehar Eusko Jaurlaritzak eta EAJk izan duten ekinbideak, berriz ere azaleratu du euskal eskuinak kapitalisten eta patronalaren interesak bakarrik ordezkatzen dituela. Enpresari handien bozeramaile gisa arituz, jeltzaleek argi utzi dute beraientzat gure osasuna, hezkuntza eta eskubideak ez dutela deus balio. Jarduera ekonomikoa ez eteteko egin duen ahalegin sutsuaren eta klasera itzultzeko aginduaren helburu bakarra eurak parte diren elitearen irabazi milioidunak bermatzea izan da.

EAEn izan diren 1.400tik gorako hildakoek zerikusi handia dute Osakidetzak jasan dituen murrizketekin eta pribatizazioarekin, egon den test, babes eta baliabide gabezia ikaragarriarekin, Urkulluren gobernuaren eta aurrekoen politiken erruz. 2007tik 2017ra 900 ospitaletako ohe desegin dira EAEn, eta arlo honetan murrizketak Estatuko bataz bestekoa bikoizten du (%11,18koa, %5,23ren aurrean). Gaur egun, osasungintzara bideratutako aurrekontuaren laurdena esku pribatuetara joaten da.

EAJ hezkuntzaren pribatizazioaren txapelduna ere bada eta patronal pribatu eta kontzertatuari milioika euro entregatu besterik ez du egiten. Begi bistakoa da hezkuntza publiko duin bat jasotzeko eskubidea airean geratu dela pandemia honetan zehar langile familietako milaka ikaslerentzat, eta larriena da Eusko Jaurlaritza lehena izan dela ikasgeletara itzultzea inposatzerako orduan, inolako osasun berme neurririk hartu gabe. Eraso berri horri aurre egin badiogu irakasle sindikatuen mobilizazioari eta ikasleen erantzun tinkoari esker izan da, Ikasle Sindikatuak deituriko ikasle greba mugagabea jarraituz. Borroka da, atzera egitera behartzen dituen bide bakarra!

Horrek ez gaitu euskal gazteria sorpresaz hartu. Ondo ezagutzen ditugu EAJren politikak, hainbatetan sufritu behar izan baititugu. Zerbitzu publikoen pribatizazioak eta murrizketak, hezkuntza eta lan kontra-erreformak, gazteon langabezia, lan baldintzen muturreko prekarizazioa, soldata miserableak, etxebizitza publikoen gabezia espekulazioa bultzatuz, ingurumenaren suntsiketa negozioa egiteko eta eskubide demokratikoen errepresioa; hori da betidanik jeltzaleen benetako izaeraren intsignia.

Urte hauetan, euren erasoei Euskal Herriko kaleetan mobilizazio masiboak eginez erantzun diegu: manifestazio feminista jendetsuekin, Bizkaiko metaleko langileen borroka babestuz, Zaldibarko hondamendia salatuz, Kataluniako herriarekin elkartasunean, Altsasuko gazteen askatasunaren alde, gure aitona-amonak pentsio publiko duinen alde egin duten borroka babestuz... Borroka horiek guztiak elkartu zituen Urtarrilaren 30eko greba orokorraren arrakasta da euskal eskuina Lakuatik kanporatzeko nahikoa indar dugula erakusten duen frogarik onena.

Datorren uztailaren 12an, aukera paregabea dugu EAJ Eusko Jaurlaritzatik botatzeko. Ikasle Sindikatuak uste dugu funtsezkoa dela hautestontzietan mobilizatzea, abstentzioak eskuinari bakarrik egiten baitio mesede. Baina badakigu botoa ematea ez dela nahikoa. Benetako ezkerreko politika baten defentsa, murrizketei eta austeritateari amaiera emango diena, eta langileen familien eta gazteen mesederako izango dena praktikan jartzeko, mobilizazio irmoena eta erabakigarriena bultzatzean oinarritu behar da.

Horregatik, Ikasle Sindikatuak dei egiten diegu EAEko gazteei hauteskunde hauetan EH Bildu bozkatera, hain zuzen ere, EAJ kanporatzeko eta, politika eskuindarrekin eta murrizketa sozialekin amaitzeko balioko duen ezkerreko gobernu baten alde borrokatzeko, eta praktikara eraman dezan milaka eta milaka gazte eta langilek kaleetan eta 30ko greba orokorrean atsedenik gabe exijitu duguna.

● Heziberri indargabetzeko, hezkuntza publikoari eginiko murrizketa guztiak atzera bueltatzeko eta hezkuntza pribatuaren patronalari ematen zaion diru publiko ikaragarria bideratzearekin berehala amaitzeko.

● Hezkuntza publikoa erreskatatzeko plan bat abian jartzeko, bermatuko duena hezkuntza publikoa doakoa izango dela haur hezkuntzatik unibertsitatera arte, guztientzako plaza nahikoekin.

● Erlijioak hezkuntza publikoan duen presentzia ezabatzeko eta sexu heziketa inklusibo eta askatzaileko ikasgaia ezartzeko, derrigorrezkoa eta ebaluagarria izango dena. Zapalkuntza eta indarkeria matxistaren eta LGTBI komunitatearen diskriminazioaren aurka.

● Hezkuntza publikoan euskarazko murgiltze linguistikoaren eredua ezartzeko.

● Gure adierazpen askatasuna eta greba eskubidea mugatzen eta erreprimitzen duten eskola barne araudi guztiak ezabatzeko

● Benetako ezkerreko politika bultzatzeko, eskuinaren murrizketa eta pribatizazioekin amaituko duena; ezbairik gabe osasungintza, pentsioak eta gainontzeko zerbitzu publikoak defendatuko dituena; etxe kaleratzeekin amaituko duena eta etxe bizitza eskubidea bermatuko duena; lan erreforma guztiak indargabetuko dituena eta lan baldintza duinak ezarriko dituena, prekaritaterik gabe eta soldata duinekin; langabezia masiboaren aurka borrokatuko duena neurri eraginkorrekin, lanpostua aurkitu bitartean 1.200 euroko langabezia sorospena bermatuz esaterako; genero zapalkuntza, indarkeria matxista eta LGTBI komunitatearen diskriminazio mota guztiak oro borrokatuko duena, justizia patriarkalaren aurka; herritar migratzaileen eskubideak defendatuko dituena, berehalako erregularizazioa, atzerriko legea indargabetzea eta Atzerritarren Barneratze Zentroekin amaitzea.

● Euskal Herria, Catalunya eta Galizaren autodeterminazio eskubidea defendatzeko eta gure askatasun politiko guztiak mehatxatzen dituzten errepresio lege guztiak indargabetzeko.

● Euskal presoen sakabanaketa eta mendeku politikekin amaitzeko eta eskubide zibil guztiak bermatzeko.

● 78ko erregimenaren aurkako borroka modu irmoan bultzatzeko, Monarkia ustelaren abolizioaren alde eta gizartearen eraldaketa sozialistaren alde.

Hautetsontzietan eta kalean borroka da bide bakarra!

Kanpora EAJ Eusko Jaurlaritzatik

_ _ _ _

¡El 12J hay que echar al PNV!

Declaración de Ikasle Sindikatua

Ikasle Sindikatua llamamos a la juventud de la CAV a votar a EH Bildu en estas elecciones, y pelear por un Gobierno de la izquierda que sirva para acabar con las políticas derechistas y los recortes sociales

La actuación del Gobierno Vasco y el PNV al calor de la pandemia del Covid19 y el estallido de la crisis económica, vuelve a poner de manifiesto que la derecha vasca solo representa a los capitalistas y la patronal. Erigidos en portavoces de los grandes empresarios, los jeltzales han dejado claro que para ellos nuestra salud, nuestra educación y nuestros derechos no valen absolutamente nada. Su ardiente defensa de la vuelta a la actividad económica y de la reanudación de las clases no ha tenido otro objetivo que garantizar los beneficios millonarios de la élite a la que pertenecen.

Los más de 1.400 fallecidos en la CAV tienen mucho que ver con los recortes y privatizaciones que ha sufrido la Osakidetza durante años, con la falta de medios de protección, de test y recursos necesarios a los que nos han abocado las políticas de Urkullu y sus antecesores. Desde 2007 a 2017 se han suprimido 900 camas hospitalarias en la CAV, y el recorte en este sentido dobla la media estatal (un 11,18% frente a un 5,23%). En la actualidad una cuarta parte del presupuesto destinado a la sanidad va a manos privadas.

El PNV es también el campeón de la privatización de la educación y no hace otra cosa que entregar millones de euros a la patronal de la privada y la concertada. Es evidente que el derecho a una educación pública digna ha quedado suspendido para miles de estudiantes de familias trabajadoras durante esta pandemia, y lo más grave es que el Gobierno Vasco ha sido el primero en imponer la vuelta a las aulas sin adoptar ninguna garantía de protección sanitaria. Si hemos evitado esta nueva agresión ha sido gracias a la amenaza de movilizaciones por parte de los sindicatos de profesores, y a la respuesta contundente de los estudiantes secundando la huelga general convocada por Ikasle Sindikatua. ¡La lucha es el único lenguaje que entienden!

A la juventud vasca nada de esto nos ha pillado por sorpresa. Conocemos muy bien las políticas del PNV porque las hemos sufrido durante mucho tiempo en nuestras carnes. Las privatizaciones y los recortes a los servicios públicos, las contrarreformas educativas y laborales, el paro juvenil, la precarización extrema de nuestras condiciones de trabajo, los salarios miserables, la falta de vivienda pública alentando la especulación inmobiliaria, la destrucción del medio ambiente para hacer negocio y la represión a nuestros derechos democráticos han sido siempre señas de identidad del partido de los jeltzales.

En estos años hemos respondido a sus ataques con movilizaciones masivas en las calles de Euskal Herria: organizando manifestaciones feministas multitudinarias, apoyando la lucha de los trabajadores del metal en Bizkaia, denunciando el desastre del Zaldibar, en solidaridad con el pueblo de Catalunya, por la libertad de los jóvenes de Altsasu, apoyando a nuestros abuelos y abuelas en su lucha por unas pensiones públicas dignas… La huelga general del pasado 30 de Enero donde todas estas luchas confluyeron en una movilización histórica es la mejor prueba de que tenemos fuerza de sobra para echarles de Lakua.

El próximo 12 de julio, tenemos una gran oportunidad para barrerles del Gobierno Vasco. Desde Ikasle Sindikatua entendemos que es fundamental movilizarnos en las urnas, ya que la abstención sólo beneficia a la derecha. Pero también sabemos que votar no es suficiente. La defensa de una política de izquierdas de verdad, que ponga fin a los recortes y la austeridad, y en beneficio de las familias trabajadoras y la juventud es lo decisivo. Y esta alternativa, para llevarse a la práctica, debe basarse en potenciar la movilización más rotunda y decidida.

Por todo ello, desde Ikasle Sindikatua llamamos a la juventud de la CAV a votar a EH Bildu en estas elecciones, para echar al PNV y pelear por un Gobierno de la izquierda que sirva para acabar con las políticas derechistas y los recortes sociales, y que lleve a la práctica lo que cientos de miles hemos reclamado sin descanso en las calles y durante la Huelga General del 30E.

● Para derogar Heziberri, revertir todos los recortes a la educación pública y acabar inmediatamente con el ingente trasvase de dinero público a la patronal de la educación privada.

● Para poner en marcha un plan de rescate a la educación pública que garantice la gratuidad de la educación pública desde infantil a la universidad con plazas suficientes para todos y todas.

● Para eliminar la presencia de la religión en la educación pública e implantar una asignatura obligatoria y evaluable de educación sexual inclusiva y en libertad. Contra la opresión y la violencia machista y la discriminación a la comunidad LGTBI.

● Para implantar el modelo de inmersión lingüística en euskera en la educación pública.

● Para eliminar todos los reglamentos de régimen interno que cercenan y reprimen nuestro derecho a la libertad de expresión y el derecho a huelga.

● Para impulsar una genuina política de izquierdas que acabe con los recortes y privatizaciones de la derecha; que defienda de forma intransigente la sanidad, las pensiones y el resto de servicios públicos; que acabe con los desahucios y garantice el derecho a la vivienda; que derogue todas las reformas laborales y de las pensiones, y establezca unas condiciones de trabajo dignas, libres de precariedad y con salarios decentes; que luche contra el paro masivo con medidas efectivas, como un seguro de desempleo indefinido de 1.200 euros hasta encontrar un puesto de trabajo; que combata contra todo tipo de opresión de género y violencia machista, contra la justicia patriarcal, y cualquier forma de discriminación hacia la comunidad LGTBI; que defienda los derechos de la población migrante mediante la regularización inmediata, la derogación de la ley de extranjería y la desaparición de los CIEs.

● Para defender el derecho de autodeterminación de Euskal Herria, Catalunya y Galiza y derogar todas las leyes represivas que amenazan nuestras libertades políticas.

● Para acabar con las políticas de dispersión y venganza contra los presos y presas vascos y garantizar sus derechos civiles.

● Para impulsar de forma decidida la lucha contra el régimen del 78, por la abolición de la Monarquía corrupta y la transformación socialista de la sociedad.

¡En las urnas y en las calles – la lucha es el único camino!

¡Fuera el PNV del Gobierno Vasco!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Zozketaren data berria: azaroak 21

200623 1

Koronabirusaren krisia dela eta, gure errifaren zozketa azaroaren 21era atzeratuko dugu. Halaber, kontaktu telefonoa aldatu beharrean gara. Informazio gehiago jasotzeko deitu 685 70 82 81 tlf zenbakira.

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu