Deskargatu akordioa

EH Bildu eta Ikasle Sindikatua/Sindicato de Estudiantes hurrengo akordio programatikora iritsi gara, hezkuntza publikoak bizi duen gizarte-larrialdiko egoera eta estatu espainiarreko eta EAEko egungo egoera politikoa aztertu ondoren. Hori dela eta, Ikasle Sindikatuak uztailaren 12ko hauteskundeetan EH Bilduri botoa emateko deia egingo die euskal gazteei, EAJren alternatiba gisa bestelako gobernuak eratzeko eta mobilizazio sozialean oinarritutako ezkerreko politikak defendatzeko:

1. Bi erakundeok Heziberri 2020, LOMCE, 3+2 dekretua eta hezkuntza publikoko murrizketa guztiak eteteko exijitzen dugu.

2. Hezkuntza publikoa erreskatatzeko plan bat berehala abian jartzea defendatzen dugu, BPGren %6ko inbertsioa eta hezkuntza publikoaren doakotasun osoa bermatzeko, haur-hezkuntzatik unibertsitatera, familia langileentzat.

3. Administrazio publikoek beharrezko irakaskuntza-baliabide eta baliabide material guztiak ziurtatu behar dituzte irailean eskolara itzultzeko, guztientzako osasun-segurtasuneko eta hezkuntza-kalitateko baldintzetan (ratioen murrizketa zorrotza, irakasleen kontratazio masiboa, segurtasun-distantzia, testak, eta abar). Eurorik ez hezkuntzaren negozio pribatua finantzatzeko.

4. Hizkuntza koofizialak dauden lurralde guztietan murgiltze eredua defendatzen dugu. EAEn Euskara murgiltze hizkuntza izatea defendatzen dugu, eta hori ikasteko behar den hizkuntza-errefortzu nahikoa eskatzen dugu.

5. Erlijio ikasgaiak hezkuntza publikotik atera behar du, eta berehala kendu behar zaizkie hezkuntza-itunak sexuen arabera segregazioa bermatzen duten ikastetxe ultra katolikoei.

6. Beharrezkoa da lehen eta bigarren hezkuntzan zein batxilergoko ikasketa-planetan sexu-heziketa inklusiboko eta askatasunetarako derrigorrezko ikasgai ebaluagarri bat bermatzea, matxismoaren eta LGBT+fobiaren aurka borrokatzeko.

7. Aski da borrokan ari den gazteria zapaltzeaz! Greba egiteko dugun eskubidea murrizten eta erreprimitzen duten barne-araubideko erregelamendu guztiak kentzea, eta bigarren hezkuntzan, batxilergoan, lanbide-heziketan eta unibertsitatean eskola-orduetan batzarrak egiteko eskubidea aitortzea.

8. Aitortzen dugu Euskal Herriaren, Kataluniaren eta Galizaren autodeterminazio eskubidea, eta herriek determinazio askean duten erabakitzeko eskubidea.

9. Euskal presoen aurkako sakabanaketa eta mendeku politikak amaitzea eta haien eskubide zibilak errespetatzea exijitzen dugu.

10. Bi erakundeok konpromisoa hartzen dugu espainiar eta euskal eskuinak egindako austeritate eta gizarte murrizketen politiken aurkako borrokarekin jarraitzeko, osasun publikoaren defentsa zorrotza egiteko, haren pribatizazioaren aurka eginez, legez desjabetze guztiak amaituz eta biztanleria osoak etxebizitza publiko eta duina izateko eskubidea bermatuz. Egungo eta aurreko lan-erreformak eta pentsioen kontrarreforma guztiak erabat indargabetzeko eskubidea. Lege errepresiboen amaiera exijitzen dugu –esate baterako, Mozal Legea–, adierazpen, manifestazio eta antolaketarako askatasun politikoei erasotzen baitiete. Askatasuna Altsasuko gazteentzat! Genero-zapalkuntza eta emakumeen aurkako indarkeria matxista ororen aurka, justizia patriarkalaren aurka eta LGBT+ komunitatearekiko edozein zapalkuntza eta diskriminazio motaren aurka egiten dugu. Migratzaile guztiak erregularizatzea, Atzerritarren Legea indargabetzea eta CIEak desagertzea eskatzen dugu. Azken batean, mobilizazioan eta instituzioetako ekintza eraldatzailean oinarritutako ezkerreko politika baten alde egiten dugu, langileen eskubide sozial eta ekonomikoak defendatzeko eta ingurumena sistema kapitalista harrapari batetik babesteko.

Bilbon, 2020ko uztailaren 6an.

_ _ _ _ _

Acuerdo Programático entre EH Bildu e Ikasle Sindikatua/Sindicato de Estudiantes

EH Bildu e Ikasle Sindikatua/Sindicato de Estudiantes hemos llegado al siguiente acuerdo programático tras analizar la situación de emergencia social que atraviesa la enseñanza pública y el momento político actual en el Estado español y en la CAPV. Y por ello Ikasle Sindikatua/Sindicato de Estudiantes llamará a la juventud vasca en las próximas elecciones del 12 de julio a votar a EH Bildu, para articular gobiernos alternativos al PNV y defender una política de izquierdas apoyada en la movilización social:

1. Ambas organizaciones exigimos la derogación inmediata de Heziberri 2020, la LOMCE, el decreto 3+2 y la reversión de todos los recortes a la educación pública.

2. Defendemos la inmediata puesta en marcha de un plan de rescate a la educación pública, que garantice la inversión del 6% del PIB y la gratuidad total de la educación pública desde infantil a la universidad para las familias trabajadoras.

3. Las administraciones públicas deben asegurar todos los recursos docentes y materiales necesarios para la vuelta a clase en septiembre en condiciones de seguridad sanitaria y de calidad educativa para todas y todos (reducción drástica de las ratios, contratación masiva de docentes, distancia de seguridad, test etc). Ni un euro para financiar el negocio privado de la educación.

4. Defendemos la inmersión lingüística en todos los territorios donde existan lenguas cooficiales. En la CAPV sostenemos que el Euskera sea la lengua vehicular, y demandamos el refuerzo escolar necesario para el aprendizaje de la misma.

5. La asignatura de religión tiene que salir ya de la educación pública, y se deben eliminar inmedia-tamente los conciertos educativos a los centros ultra católicos que segregan por sexos.

6. Es necesaria la incorporación a los planes de estudios de primaria, secundaria y bachillerato de una asignatura obligatoria y evaluable de educación sexual inclusiva y en libertad, para luchar contra el machismo y la LGBT+fobia.

7. ¡Basta ya de reprimir a la juventud que lucha! Eliminación de todos los reglamentos de régimen interno que cercenan y reprimen nuestro derecho a huelga, y reconocimiento del derecho a asamblea en hora lectiva en secundaria, bachillerato, formación profesional y universidad.

8. Reconocemos el derecho de autodetermi-nación de Euskal Herria, Catalunya y Galiza, y la libre determinación de los pueblos en su derecho a decidir.

9. Exigimos el fin de las políticas de dispersión y venganza contra los presos y presas vascos y el respeto a sus derechos civiles.

10. Ambas organizaciones nos comprometemos a continuar la lucha contra las políticas de austeridad y recortes sociales practicadas por la derecha española y vasca, a la defensa intransigente de la sanidad pública oponiéndonos a su privatización, al fin de todos los desahucios por ley y el acceso de toda la población a la vivienda pública y digna. A la derogación integral de la reforma laboral actual y de las anteriores, y de todas las contrarreformas de pensiones. Exigimos el fin de las leyes represivas –como la Ley Mordaza- que atacan las libertades políticas de ex-presión, manifestación y organización. ¡Libertad para los jóvenes de Altsasu! Nos manifestamos contra todo tipo de opresión de género y violencia machista contra las mujeres, contra la justicia patriarcal, y cualquier forma de opresión y discriminación hacia la comunidad LGBT+. Exigimos la regularización de todas las personas migrantes, la derogación de la ley de extranjería y la desaparición de los CIEs. En definitiva, abogamos por una política de izquierdas, basada en la movilización y también en la acción transformadora en las instituciones, para defender los derechos sociales y eco-nómicos de la población trabajadora y la protección del medio ambiente frente a un sistema capitalista depredador.

Bilbao, 6 de julio de 2020.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Zozketaren data berria: azaroak 21

200623 1

Koronabirusaren krisia dela eta, gure errifaren zozketa azaroaren 21era atzeratuko dugu. Halaber, kontaktu telefonoa aldatu beharrean gara. Informazio gehiago jasotzeko deitu 685 70 82 81 tlf zenbakira.

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu