Gure eskubideak kaleko borrokarekin defendatuko ditugu!

(abajo en castellano)

Urkulluk korrika eta presaka deitu zituen hauteskunde hauek, Euskal Herrian hazten ari diren mobilizazioen tsunamiari dion beldurragatik, zuzenean eurak seinalatzen baititu murrizketen, ustelkeriaren eta errepresioaren erantzule gisa. Urtarrilak 30eko greba orokorra kolpe gogorra izan zen, eta guztiz agerian jarri zuen jeltzaleen sinesgarritasun falta. Horregatik, nahiz eta pandemiaren agertoki berriak egon, EAJk hauteskunde hauek kosta ahala kosta egin ditu, parte hartze txikiagoarekin eserleku gehiago irabazteko esperantzarekin. Abstentzioa orain arteko handiena izan da (%47,14), bereziki handia herri eta auzo langileenetan.

Komunikabide handien titularrak behin eta berriz ahalegindu dira ere Urkullu irabazle eztabaidaezin bezala saltzen. Baina errealitatea kapitalistek saldu nahi digutenetik oso ezberdina da. EAJk 3 eserleku irabazi baditu ere, 48.739 bozka galdu ditu 2016ko emaitzekin alderatuz, nahiz eta zalantzarik gabe eskuinaren boto erabilgarria batu duen. PP eta Ciudadanosen koalizioak porrot ikaragarria jasan du eta garrantzirik gabeko indar gisa geratu dira (60.299 boto eta 5 eserleku atera ditu, 2016koen aldean botoen erdia baino gehiago galduz, 68.949 eta 4 eserleku). Azkenean Voxek Arabatik atera duen parlamentariak ezin ezkuta dezake eskuin eta ultra eskuin espainolista hondoratu egiten direla, eta eserlekua soilik 4.722 botorekin atera du parte hartze baxuagatik, guztira 17.551 bakarrik lortuz. Gazteriak eta langile klaseak irmotasunez erantzun du Coloneko hirukote frankistaren probokazio eta gerra kanpainari.

Denak saiatu dira ezkutatzen, aldiz, ezkerreko boto bateratuak hauteskunde hauek irabazi dituela 442.316 botorekin (EH Bildu, E-Podemos, eta bertan PSE ere sartuta), eta euskal nahiz espainiar eskuina elkarturik garaitzen duela 26.687 botoetan. Kaleko mobilizazioaren aldean jarri direnak eta euren programan gazteriaren eta langile klasearen aldarrikapenak ezarri dituztenak hobetu dituzte gehien euren emaitzak: EH Bildu da botoetan igotzen den indar bakarra (248.688 ateraz, 2016an baino 23.516 gehiago) eta gazteen eta ezker borrokalariaren botoa jaso du. EAJ eta patronalaren aurkako botoa izan da, langile klasearen eskubideak kaleko mobilizazioaren bidez defendatzeko eskatzen duena.

Hain zuzen ere, Elkarrekin Podemos kaleetatik aldendu izana eta azken aldian eskuinera biratu izana hauteskundeetan ere nabarmendu da: gogor zigortuak izan dira U-30eko greba orokorraren aurka egiteagatik, EAJrekin murrizketa aurrekontuak onartzeagatik, Catalunyako herriak errepublikaren alde egin duen borrokari bizkarra emateagatik, Felipe Gonzalezek GALekin izan duen inplikazioa ikertzeari buruz agertu zuten jarrera lotsagarriagatik… azken finean, 78ko erregimenaren eta kapitalista handien aurka ez egiteagatik eta gaitz txikienaren politika asimilatzeagatik. Zalantzarik gabe, koalizio moreari abisu serioa eman zaio, klase arteko borrokan ezin baita bi aldetan egon, eta langile klasearen eta gazteriaren aldean egotekotan, hitzez baino ekintzez egin behar baita.

Parlamentuetako diskurtsoek ez dute ezertarako balio, ez bada kaleko indarrean oinarritzen. Gobernu zentralean egoteak ez du ezertarako balio, ez bada esplotatzen eta erreprimitzen gaituztenei aurre egiteko. Aurrera pausoak lortzeko eskuinarekin eta kapitalistekin akordioetara iritsi behar dugula planteatzen duen logika guztiz faltsua da. Inoiz ez dugu ezer lortuko EAJren, Ciudadanosen eta PPren eskutik. Alderantziz. Noski badugula indarra gure eskubideak defendatzeko, baino hori kaleko mobilizazioaren bidez eta ezkerreko programa antikapitalista baten alde eginez lortzen da! Hori da bidea.

EAJ-PSEren Eusko Jaurlaritza berria prestatzen ari den erasoen aurrean: Mobilizazioa eta borroka!

EAJk argi utzi du bere asmoa patronalaren politikak aplikatzen jarraitzea eta krisi ekonomikoaren harira bide hori gogortzea dela. Ahal duten guztia egingo dute krisia berriro ere langile klaseari eta gazteriari ordainarazteko. PSEk ere argi utzi du urte hauetan zehar nahiago dutela euskal eskuinarekin lankidetzan aritu, Jaurlaritza emanaz eta austeritate politikak babestuz. Baina emaitza hauek agerian utzi dute, ez dela egonkortasunik eta bake sozialik egongo eraso horiek aplikatzen badituzte.

Ikasle Sindikatuak EH Bilduren aldeko botoa ematera dei egin genuen, helburu argiarekin: EAJ kanporatzea, murrizketen eta hezkuntza kontra-erreformen aurka egitea eta hezkuntza publiko doako, laiko eta euskalduna defendatzea; lan prekaritatea eta hori babesten duten lege guztiak ezabatzea; matxismoarekin, arrazakeriarekin, eta ingurumenaren suntsiketarekin amaitzea; ezkerreko programa indarrean jartzeko langile klasearen eskubideak bermatuz, osasun, pentsio publikoak, etab.; autodeterminazio eskubidea defendatzeko; 78ko erregimenarekin, monarkiarekin eta errepresioarekin amaitzeko. Azken batean, EAJk urte guzti hauetan inposatu dituen politika kapitalista guztiekin hausteko. Gure helburuak hor jarraitzen du eta atsedenik gabe defendatzen jarraituko dugu.

Badakigu bozkatzea ez dela nahikoa. Euskal eta espainiar eskuina gure arerioak dira, esplotatzen eta jazartzen gaituztenak. Euren politikekin amaitzeko bide bakarra dago: antolakuntza eta kaleko mobilizazioa da aldarrikatzen ditugun eskubideak lortzeko gakoa. Orain inoiz baino beharrezkoagoa da gazteriaren antolakuntza indartzea, gure eskubideak defendatzeko, sistema honen aurkako borroka indartu eta gizartea eraldatzeko helburuarekin. Argi utziko diegu Urkulluri eta bankarien eta patronalaren gobernuari, ez garela geldituko hori lortu arte.

Batu zaitez Ikasle Sindikatura!

***

Elecciones 12-J en Euskadi: La juventud vota contra los recortes, la represión y los ataques del PNV

Ahora, ¡a conquistar nuestros derechos en las calles!

Urkullu convocó estas elecciones a prisa y corriendo por el temor de la derecha vasca al tsunami de movilizaciones crecientes en Euskal Herria que les señalaban como responsables de la precariedad, los recortes, la corrupción y la represión. La huelga general del 30 de enero fue un durísimo golpe para ellos y un aviso de que su descrédito era cada vez mayor. Por eso a pesar de todo, en medio de serios rebrotes de la pandemia, el PNV ha celebrado a marchas forzadas estos comicios esperando beneficiarse en escaños de una menor participación. La abstención ha sido la más grande de la historia (un 47,14%), especialmente alta en los pueblos y barrios obreros.

Si bien los titulares de los grandes medios de comunicación se han esforzado enormemente en presentar a Urkullu como gran triunfador de la noche, la realidad difiere bastante de este triunfalismo impostado por los capitalistas. El PNV sube en 3 escaños, pero pierde 48.739 votos respecto a las elecciones del 2016 a pesar de haber sido sin lugar a dudas el voto útil de la derecha. La derecha españolista vuelve a mostrar con datos su completo aislamiento y gran debilidad. Mientras la unión de PP y Cs cosecha unos resultados catastróficos, (se quedan con 60.299 votos y 5 escaños, perdiendo más de la mitad 68.949 y 4 escaños) y les coloca como una fuerza totalmente residual. El parlamentario que finalmente saca Vox por Araba no puede ocultar que la derecha y la ultraderecha españolista se estrellan y este resultado es únicamente debido a la baja participación, consiguiendo tan sólo 4.722 votos, 17.551 en total. La juventud y la clase trabajadora vasca ha respondido con contundencia a la campaña de provocaciones y guerra contra el pueblo vasco orquestada por los franquistas del Trio de Colón.

Lo que todos se esfuerzan en ocultar, en cambio, es que el voto a la izquierda en conjunto gana estas elecciones con 442.316 votos (EH Bildu, E-Podemos, incluyendo también al PSE), y vuelve a superar a la derecha vasca y española en 26.687 votos. Quienes se han presentado pegados a la movilización en la calle y poniendo en su programa las reivindicaciones de la clase trabajadora y la juventud han sido quienes más han mejorado sus resultados: EH Bildu es la única fuerza que sube en votos (248.688 papeletas, 23.516 más que en 2016) y aglutina el voto de la juventud y la izquierda combativa. Es el voto contra el PNV y la patronal, que quiere una alternativa de izquierdas que defienda los derechos de la clase trabajadora basándose en la movilización en la calle.

Precisamente el alejamiento de la calle y el giro a la derecha de Elkarrekin Podemos en el último período también han tenido su expresión en las urnas: han sido duramente castigados por su oposición a la huelga general del 30E, por pactar con el PNV para aprobar unos presupuestos de recortes, por dar la espalda a la lucha del pueblo catalán por la república, por su nefasta posición respecto a investigar la implicación de Felipe González en los GAL… en definitiva por no haberse enfrentado al régimen del 78, a los grandes capitalistas y asumir la política del mal menor. Sin duda es un serio aviso a la formación morada de que no se puede gobernar para dos amos a la vez. Y lo que toca ahora es estar del lado de la clase trabajadora y la juventud, pero no sólo en las palabras sino en los hechos.

De nada sirven los discursos en los parlamentos si no se basan en la fuerza de la calle. De nada sirve estar en el Gobierno central si no es para plantar cara a quienes nos explotan y reprimen. Esa lógica de que para lograr avances tenemos que llegar a acuerdos con la derecha y los capitalistas es perversamente falsa. De la mano del PNV, ni de la de Cs, ni del PP conseguiremos nunca nada. Al contrario. ¡Claro que tenemos fuerza para defender nuestros derechos! ¡Pero hay que ejercerla a través de la movilización en las calles y con un programa de izquierdas y anticapitalista! Ese es el camino.

Frente a los ataques que prepara el nuevo Gobierno Vasco del PNV-PSE: ¡Movilización y lucha!

El PNV ha dejado más que claro que su intención es no sólo seguir aplicando políticas dictadas por la patronal sino profundizar este camino al calor de la crisis económica. Harán todo lo posible por hacernos pagar de nuevo la factura de la crisis a la clase trabajadora y la juventud. El PSE también ha demostrado en estos años que están más que dispuestos a colaborar con ellos, facilitándoles el Gobierno Vasco y apoyando las políticas de austeridad. Pero si algo revelan estos resultados electorales es que la estabilidad y la paz social para poder aplicarlas está completamente descartadas.

Desde Ikasle Sindikatua llamamos a votar a EH Bildu en estas elecciones con un objetivo muy claro: echar al PNV; luchar por la derogación de los recortes y contrarreformas educativas y por una educación pública, gratuita, laica y euskaldún; acabar con la precariedad laboral y todas las leyes que la hacen posible; para terminar con el machismo, el racismo y la destrucción del medio ambiente; para poner en marcha un programa de izquierdas que garantice los derechos de la clase trabajadora, la sanidad pública, las pensiones…; que defienda el derecho de autodeterminación; que acabe con el régimen del 78, con su monarquía y su represión. En definitiva, para romper con todas las políticas capitalistas que el PNV ha impuesto en todos estos años. Nuestro objetivo sigue presente y ese es el programa que vamos a seguir defendiendo sin descanso.

Sabemos que votar no es suficiente. La derecha vasca y española son nuestros enemigos declarados, los que nos reprimen, recortan y explotan. Para acabar sus las políticas sólo hay un camino: la movilización en las calles y la organización es la clave para arrancar cada uno de los derechos que exigimos. Ahora es más necesario que nunca fortalecer la organización de la juventud, para defender nuestros derechos y para luchar por acabar con este sistema y transformar la sociedad. Vamos a volver a dejar claro a Urkullu y a su Gobierno al servicio de los banqueros y de la patronal que no vamos a parar hasta conseguirlo.
¡Únete a Ikasle Sindikatua!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Zozketaren data berria: azaroak 21

200623 1

Koronabirusaren krisia dela eta, gure errifaren zozketa azaroaren 21era atzeratuko dugu. Halaber, kontaktu telefonoa aldatu beharrean gara. Informazio gehiago jasotzeko deitu 685 70 82 81 tlf zenbakira.

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu