Deskagatu orria: Euskal Herria eta Estatukoa eta zabaldu!
Azken urteotan milioika emakume kalera atera gara mundu mailan, izugarrizko indarrarekin borrokatuz eta sistema erabat matxista honetan bereziki emakumeok jasaten dugun biolentzia eta esplotazioa salatuz. Masiboki mobilizatu gara PPren eta EAJ-PSEren gobernu kapitalistek inposatu nahi izan dizkiguten politiken aurka: mota guztietako murrizketak zerbitzu sozialetan gure bizkarren gainean ezarriz zama, etxe kaleratzeak, lanean diskriminazio eta prekarietate baldintzak, pribilegioak Elizari eta bere diskurtso atzerakoi, matxista eta homofoboari ikasgeletan LOMCE eta Heziberrirekin…
Joan den urtean 98 emakume erail dituzte espainiar Estatuan, eta indarkeriazko 4.519 salaketa egon dira EAEn esaterako. Biktima berri bakoitzeko betiko erretolika entzun beharrean izaten gara. PPko ordezkariek galdetzen dute… Zergatik ez zuen salatu? Gero berdintasunaren defendatzaile agertzen dira, eta agintari batzuk feministak direla esatera ere ausartzen dira. Ezin daiteke hipokritagoa izan. Beraiek dira, sistema honen defendatzaile sutsuak, egoera honen lehen arduradunak! Beraien murrizketekin, justizia matxistarekin eta diskurtso atzerakoiarekin biolentzia matxista mantentzen, elikatzen eta ezartzen dute pribilegio ekonomikoak defendatzeko!
Emakumeen aurkako indarkeria instituzionala da eta justizia auzitegiek babesten dute. Juana Rivasen edo La Manadaren biktima gaztearen kasuek argi erakusten dute. Arazoa ez da soilik norbanako edo epaile matxistak daudela. Sistema honen egitura guztiak gogor kolpatu nahi gaitu mezu argi bat bidaltzeko emakumeoi: Kontuz! Salatzen baduzue zuen bizitzako aspektu guztietan epaituak izango zarete, eta agian ez epaitegietan bakarrik, baita telebistako platoetan ere!
Martxoaren 8an, ikasle Greba Orokorra biolentzia matxistaren aurka!
Soilik mobilizazioaren, antolakuntzaren eta borrokaren bidea jarraituz lor dezakegu egoera hau aldatzea. Eta horregatik, Emakume Aske eta Borrokalariak plataformatik eta Ikasle Sindikatutik dei egiten diegu ikasle guztiei datorren Martxoaren 8an Greba Orokorra egin dezaten; aktiboki parte hartu dezaten maila internazionalean egingo den greba feministan, egun horretan egingo diren kontzentrazio eta manifestazio elkartuetara joanez. Gurekin batera antolatzera ere animatzen zaituztegu, Emakume Aske eta Borrokalariaken, feminismo antikapitalista eta iraultzaile bat eraikitzeko, eta sistemaren zapalkuntza eta biolentzia jasaten dugun guztion indarrak batu ditzagun gizartea eraldatzeko borroka berean.
Denak ikasle grebara martxoaren 8an!
Denak manifestazioetara!
Batu zaitez Emakume Aske eta Borrokalarietara eta eraiki gurekin batera feminismo antikapitalista eta iraultzailea zure Institutuan, Unibertsitatean eta auzoan
• Aski da, justizia matxistarik ez! Zigor eredugarria bortxatzaileentzat eta modu fisikoan nahiz psikologikoan emakumeak erasotzen dituztenentzat.
• Laguntza ekonomikoak eta babes etxeak nabarmen igotzea, indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeentzat.
• Erlijioa kanpora ikasgeletatik. LOMCE eta Heziberri berehala indargabetzea.
• Abortu eskubide aske, doako eta segurua.
• Haur eskoletan, garbitegietan, jantokietan, etxebizitza garbiketetan, etab. zerbitzu publikoa, duina eta doakoa etxeko lanen esklabotzarekin amaitzeko.
• Lan erreformaren berehalako indargabetzea. Soldata duina emakume langilearentzat.
• Gure gorputzarekin trafikatzen duten negozio miliodunekin amaitzea! Prostituzioaren, emakumeen trafikoaren eta alokairuzko sabelen aurka. Gure gorputza ez dago salgai!
Denak mugimendu feministaren manifestazio bateratuetara, goizean zein arratsaldean. Kontsultatu hemen tokia eta ordua.