Aski da, errepresio frankistarik ez! Kanpora 155a!

Greba orokorra Catalunyan berehala

En castellano: http://www.sindicatodeestudiantes.net/noticias/movimiento-estudiantil/54-catalunya/2885-en-defensa-de-la-democracia-y-la-libertad-del-pueblo-de-catalunya

Azken egunotan Catalunyako herriaren askatasun eta eskubide demokratikoen aurkako eraso larrien lekuko izan gara. Mugimendu sozialen buruak eta diputatuak espetxeratuak izan dira, soilik ideia independentistak defendatzeagatik, behartutako erbesteratzea, irakasleen, ikasleen eta aktibisten kriminalizazioa errepresioari aurre egiteagatik...  Estatu osoan zehar ere adierazpen askatasunaren aurkako eraso larriak egin dira, twitteroen eta raperoen kartzelaratzeak eta liburu eta artelanen zentsura. Horrek guztiak, agerian uzten du, gero eta argitasun gehiagorekin, PPek daraman gobernuaren aurpegi faxista, antidemokratikoa eta autoritarioa.

Catalunya salbuespen egoera frankistan

Rajoyk eta bere lapurren eta ustelen alderdiak, Ciudadanosen eta PSOEren zuzendaritzaren babesarekin, A21eko hauteskundeetako emaitzak ez errespetatzea eta praktikan Catalunyan demokrazia etetea erabaki dute.

Gobernatzen gaituen eskuinak katalanen eta madrildarren, andaluzen, etxremadurarren… arteko gerra bat dela sinestarazi nahi digu, “España, una grande y libre” lelo frankistaren eta espainolismo zikinenaren pozoia edonondik sartzen ahaleginduz.Baina errealitatea guztiz ezberdina da. Herri Katalanak delitu bakarra egin du: erabakitzeko eskubidea gauzatu, modu demokratiko eta baketsuan.

Pasa den urriaren 1an, bi milioi katalan baino gehiagok errepublika baten alde bozkatu zuten. Estatuaren eta gobernuaren erantzuna, Felipe VI. barne, 10.000 polizia eta Guardia Zibil baino gehiago bidaltzea izan zen, bozkatu nahi zuten familia eta herritarrak bortizki jazartzeko. Demokrazia ariketa baten aurrean, Rajoyk eta bere estatuak borrekin, kolpeekin eta karga polizialekin erantzun zuten, 1.000 zauritu baino gehiago utziz.

Gazteen eta langile-klasearen erantzuna izugarria izan zen: Urriaren 3an manifestazio jendetsuak burutu zituzten, greba orokor historiko batekin batera.Horren aurrean, PPren eta bere aliatuen erantzuna 155a aplikatzea izan zen, Catalunyako herriaren autonomia bertan behera utziz, eta buruzagi independentistak espetxeratuz, bozketa demokratiko bat eta manifestazio baketsuak antolatzeagatik; haien ideia politikoengatik.Diktadura frankistaren irudi garbia!

PPren gobernuak hauteskunde berriak deitu zituen Parlamentu Katalanerako abenduaren 21erako. Emaitza garbia izan zen: PPk izugarrizko zartakoa hartu zuen, 4 diputatu bakarrik lortuz. Baina hala ere, Catalunyako herriak hautestontzietan argi eta garbi 155aren eta errepresioaren aurka zegoela esan bazuen ere, eta diputatuen gehiengo absolutua errepublikaren alde eta erabakitzeko eskubidearen alde egon arren, PPk bere Estatu aparatua inposatu du hauteskundeetako emaitzen gainetik. Diktaduratik oinorde dituen aparatu poliziala eta judiziala erabiliz, Puigdemonten inbestidura galarazi du lehenik, Jordi Sanchezena gero eta Jordi Turullena, azkenik.Aldi berean, Llarena epaileak martxan jarri du Catalunyako herriaren aurkako kausa orokor bat, urriak 1 eta 3ko mobilizazio baketsuak “altxamendu delitu” direla ebatziz eta Otsailaren 23ko estatu kolpe saiakera armatu eta biolentoarekin konparatuz.Gainera, jada badaude hainbat preso politiko eta exiliatu, guztiak epaiketa eta fidantzarik gabe espetxeratuak, dituzten ideia politikoengatik.

Ez da Catalunya Españaren aurka, Herri katalana da, frankismoaren aurka!

Catalunya guztian zehar milaka eta milaka pertsonek bidegabekeria hau salatzeko kaleetan eman duten erantzuna izugarria izan da. Mossoen errepresio latzaren gainetik, mobilizazioek erabaki finko bat agertu dute haien askatasunak babesteko, eta tinko agertu dira milaka katalanen xede legitimo eta demokratikoak zapaldu nahi dituztenen aurka.

Ezin dugu gazteria eta langile klase espainiarra gure kide katalanen aurka bultzatu nahi duen propagandaren engainuetan erori. Han bizitzen ari den errepresio basatia ez da katalanentzako mehatxua soilik. Euskal Herriko nahiz Estatu osoko gazteriaren eta langile klasearen eskubide demokratikoen aurkako erasoa da! Gaur erreferendumaren antolatzaileak espetxeratzen dituzte, eta Catalunyako herriaren erabakitzeko eskubidea gidatu eta defendatzen dutenen aurka jartzen dituzte multak eta ematen dituzte kolpeak, baina bihar berdina egingo dute ikasleen greben antolatzaileekin, pentsionistekin edo mugimendu feministarekin. Ez! Bihar ez! Jada egiten hasi dira. Kartzelan sartzen dituzte Pablo Hassel eta Valtonyc bezalako raperoak, monarkiaren papera salatzen dituzten abestiak egiteagatik, eta bitartean, Urdangarin eta gobernu buruan dauden politikari ustelak lasai bizi dira, milioika euro lapurtu ostean!

Kanpora PPren gobernu frankista! Borroka da bide bakarra

Ikasle Sindikatutik, gure elkartasun eta babes osoa agertu nahi diegu, beren (eta gureak ere diren) eskubide demokratikoen defentsan kalera atera diren gazte eta langile katalan guztiei. 78ko erregimen autoritarioari aurre egin diete, kolpeak eta errepresio basatia jasan dituzte, baina argi dute amaierara arte borrokan jarraitzeko asmoa. Eredu eta inspirazio zarete!

Ez gaituzte engainatuko Kataluniaren aurkako kanpaina mediatikoekin! Catalunyaren barnean naiz kanpoan, etsai berbera daukagu: Alderdi Popularra eta haren partaide ustelak, haien aliatu diren Ciudadanos eta PSOEren  zuzendaritza, EAJ Euskal Herrian, enpresari eta bankariak (bai katalan, euskaldun eta espainiarrak) guda honetara gure oinarrizko eskubideak zapaltzeko batu direnak. Jokoan dagoena oso larria da! Hezkuntza eta osasun publikoa lapurtzen digute, pentsio duinak gure aitona-amonei, bankariei oparitzen diete gure dirua, eta bitartean “mozal legea” delakoa onartzen dute, ez dezagun ahoa ireki! Borra-kolpeka gobernatu nahi gaituzte, baina ez diegu utziko!

Pasaden martxoak 8an milioika emakume langilek historikoa izan zen greba orokor feminista bat burutu genuen. Egun batzuen buruan, kaleak berriro bete ziren pentsio publiko duinen alde. Momentu garrantzitsu honetan, beharrezkoa da sektore guztiak batzea, zapaldu guztiak elkartzea gobernu hau botatzeko. Eta badugu hori lortzeko indarra.

Ezinbestekoa da Catalunyan lehenbailehen greba orokor bat konbokatzea, demokraziaren defentsan, 155aren aurka, preso politikoen askatasunaren alde. Eta nola ez, Euskal Herrian naiz Estatu osoan zehar Catalunyaren aldeko elkartasun ekintzak eta mobilizazioak gauzatzea. 78ko erregimenarekin konprometituta ez dauden ezkerreko erakunde sindikal eta politiko guztiak, mugimendu sozialak, berehala altxa behar dugu elkartasun hori. Ezin dugu diktadura garaietara itzuli nahi gaituen atzerakada hau onartu.

Sindicat de Estudiants-etik, Catalunyan eta Espainiar estatuan, mobilizazio bateratu eta masiboa bultzatuko dugu, apirilaren 15eko manifestazioan, baina baita ere, hilabete honetan Catalunyan ikasleak eta hezkuntza komunitate osoa greba orokorrera deituz, hori aurrerapauso bat izan dadin Catalunya osoa geldiaraziko duen greba orokorrerantz.

Aski da, errepresio frankistarik ez! Kanpora 155a!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu