Ekainaren 21ean Nafarroak Auzitegiak La Manadako bortxatzaileak aske uztea erabaki zuen. Beste kolpe bat eman nahi izan du justizia faxista eta matxista honek. Baina guk berriro ere, milaka eta milaka emakumek, gaztek eta baita gure alboan borrokatu duten mutilek ere kaleak bete ditugu, Euskal Herriko hiri eta herrietan kontzentrazio eta manifestazio masiboak eginez ekainaren 21 eta 22an. Izugarrizkoa izan da marea feministaren erantzuna baita Catalunya, Madrid, País Valencià, Andaluzia, Galiza eta Estatu mailako txoko guztietan. Epai lotsagarri horren aurrean egin genituen mobilizazio indartsuetan eta maiatzaren 10eko ikasle greban, argi utzi genuen ez dugula bortxatzaileak defendatzen dituen justizia patriarkal hau onartuko. Emakume Aske eta Borrokalarietako kideak aktiboki parte hartu dugu erantzun irmo eta bateratu bat eman beharra zegoelako. Guk argi daukagu eta ez gaituzte isilduko.
Lur ikara hau gertatazen zen une berean, La Manadako bosto bortxatzaileak aske atera ziren, patriarkatuaren zutabe indartsua suposatzen duen sistema judizial horri esker. La Manadako kasua ez da kasu solte bat. Bost kriminal hauek babestuz, epaileak beren epaiekin, eta politikariak beren murrizketekin, biolazioaren kulturarekin, emakumearen indarkeriaren izurrite horrek inpunitatez jarrai dezan bermatzen dute. Gutxiengo baten pribilegioak eta irabaziak defendatzen dituen erregimen kapitalista bat dago, milioika emakumeren, haurren, etorkinen eta langileren sufrimenduaren kontura. La Manada sistema bera da.
Egun hauetan entzun dugu gobernutik, parlamentutik, telebistetako kalaketatik eta egunkarietatik genero perspektiba behar dela epaitegietan eta zentzu horretan epaileak hezi behar direla. Emakume Aske eta Borrokalariok ez dugu argumentu lotsagarri hau onartzen, justifikaezina justifikatu nahi baitu eta oinarrian dagoen arazoa ezkutatu.
Karrera judizialean ez daude gizonezko epaileak bakarrik. Emakumezkoa ere badaude, beren lankide gizonek bezala epai lotsagarriak ematen dituztenak eta bortxatzaileak eta erasotzaileak absolbitzen dituzte. Akaso emakumezko epaile horiek ez dute ikusten martxoaren 8an greba egin genuen eta La Manadako epaiaren aurrean kaleak bete ditugun milioika emakumeok ikusten duguna? Noski baietz. Ez da zuzenbideko karrera eduki behar gertatzen denaz jabetzeko. Kontua da, emakume horieko, epaile gizonek bezala, sistema zerbitzatzeko kontuz hautaturiko kasta bat osatzen dutela, egungo ordena soziala bermatzeko, klase, genero eta arraza zein nazio zapalkuntza mantentzeko.
Ez. Arazoa ez da epaileen heziketa falta, ezta “epaitegi espezializatu” gehiago behar direla. Benetan galdetzekoa da zergatik Altsasuko gazteak ehundaka kilometrora dagoen kartzelara eraman diren, egin ez duten delitu bategatik eta beraien inozentzia sobrean frogatu denean; zergatik txiolariak eta raperoak espetxera bidaltzen diren monarkiaren aurkako kantuak idazteagatik, edota Alfon bezalako gazteak kartzelan jarraitzen duten eta milaka ezkerreko ekintzaile judizialki jazarriak diren, sistema honen injustizien aurka borrokatzeagatik. Zergatik Urriaren 1ean Catalunyan bozkatzea krimen askoz ere larriagotzat hartzen da, taldeko bortxaketa bat baino, edo eraso faxistak eta homofoboak baino?
Ezperientziak berriro erakutsi digu borroka feministak, irabazi nahi badu, klasekoa, iraultzailea eta antikapitalista izan behar duela. Hori da Emakume Aske eta Borrokalarien programa, Ikasle Sindikatutik eta Ezker Iraultzailetik irmoki defendatzen duguna.
Mugimendu feministatik mobilizaziorik masiboena eta indartsuena bultzatzen jarraitu behar dugu. Aliatuak zein diren eta zein ez jakin. Kasu konkretu honetan ere zer eskatzen dugun oso argi dugu: La Manadako bortxatzaileak espetxera itzuli behar dute. Inplikaturiko magistratuak inhabilitatu behar dira, eta sistema judiziala garbitu epaile matxista, atzerakoi eta faxista guztiak kentzeko. Kaleeta, borrokarekin, lor dezakegu
Ez da abusua, bortxaketa da! Guk sinesten zaitugu!