Kapitalismoaren aurka, Iraultza! Borrokarako garaia da!

klikatu hemen izena emateko

Artículo en castellano: XIX Congreso del Sindicato de Estudiantes * 23 y 24 febrero, Madrid

Azken bi urteetan, milaka eta milaka ikaslek kaleak bete ditugu PPren gobernuaren hezkuntza murrizketen aurka, gure eskubide demokratikoen errepresioaren aurka eta emakumeek jasaten dugun indarkeria matxistaren aurka. Grebekin eta manifestazio masiboekin errebalida frankistak eraistea lortu dugu, feminismo antikapitalistaren indarra erakustea, eta gure aiton amonen alboan borrokatu dugu pentsio publiko duinen alde edo herri katalanaren alboan errepublikaren alde…

Mobilizazio sozial handi hau funtsezkoa izan zen Mariano Rajoyren gobernua kanporatzeko. Baina garaipen handi honen ondoren, PSOEren gobernu berriak ez ditu indargabetu LOMCE, Mozal Legea eta lan eta pentsioen kontraerreformak. Podemoseko buruzagiak ere ikusi ditugu beren harreta politikoa “instituzioetan” ezarriz, mobilizazio sozialari muzin eginez. 78ko erregimenaren eta krisian dagoen kapitalismoaren joko arauak onartzeak eragin du, hain zuzen ere, muturreko eskuina Andaluziako Parlamentuan sartzea eta bloke atzerakoiaren indartzea (PP,Cs eta VOX).

Prest egon behar dugu gertakari handiei aurre egiteko, eta Ikasle Sindikatua lehen lerroan egongo da eskuinaren eta faxismoaren aurkako borrokan, gazteon eskubideak langile klasearekin batera borrokatuz. Daukagun hurrengo mobilizazio garrantzitsuaren hitzordua, martxoaren 8ko greba orokor handia izango da ikastetxe eta unibertsitate guztietan. XIX. Kongresia momentu oso garrantzitsu batean egingo dugu.

Ez ezazu zalantzarik egin, hartu parte gure XIX. Kongresuan. Egun hauetan, eztabaidetan eta ekintzetan parte hartzeko aukera izango da ehundaka ikasle ordezkarirekin batera. Gainera borrokan dauden hainbat kolektibo, mugimendu sozial eta ezker borrokalariko erakunde izango ditugu gonbidatu gisa.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu