Ikusi eguneko argazki eta bideoak
2017ko Urriaren 1eko erreferendumaren aurkako sententziak herri altxamendu ikaragarria eragin du Katalunian. Lehen egunetik milioika pertsonek kaleak bete dituzte, errepideak moztuz, el Prateko aireportua hartuz, etab. Estatu espainiarraren errepresio aparatuak eta manipulazio mediatikoak ez dute atsedenik hartu mobilizazio horien aurka. Eta hala ere, errepresioak jende gehiago mobilizaziora batzea eta elkartasuna zabaltzea eragin du. Ikasleek eta gazteek jokatu duten paper protagonista eztabaidaezina izan da. Ikasle Sindikatuak, deialdia egina zeukan epaia ezagutu bezain laster kaleak hartzekoa. Hiru eguneko ikasle grebak, ehun milaka ikasle mobilizatu ditu, ostegunean 200 mila ikasleko manifestazioa egitera iritsiz Bartzelonan. Urriaren 18 ostiralean greba orokorrak argi utzi zuen Kataluniako gazte eta langileak badutela indarra eta konbikzioa errepublika sozialista baten aldeko borroka amaierara arte ematekoa.
Greba Orokor historikoa urriaren 18an
Herri katalanak beste behingoz duintasun eta indar lezioa eskaini dio azken urteetako gezur, desinformazio eta kriminalizazio kanpainari. Greba orokorrak eremu guztia paralizatu zuen, eta protestek parte-hartze marka oro gainditu zituzten: milioitik gora Bartzelonan, eta beste milioi bat gainerako hiriburu eta ehunka herri elkartuz. Indar erakustaldi erraldoia, non ikus daitekeen zer nolako ahalmena dagoen gizartea eraldatzeko, 78ko erregimenarekin bukatzeko eta langile eta gazteriaren errepublika katalana konkistatzeko.
Goiz partean ehunka ikasle eta gaztek haien parte hartzearekin erantzun zioten Sindicat d’Estudiantsek luzatu genuen deialdiari, ikasgelak hustu genituen beste behin eta manifestazio jendetsu baten protagonistak izan ginen Bartzelonaren erdialdea gurutzatuz giro borrokalarian. Arratsaldean, Barne Ministro zein telebista saioetako tertuliakideek azaldutakoren oso bestelako errealitate bat erakusten dute Marxes per la Llibertaten inguruko datuek. Greba orokorraren datuak dira egun historiko horren arrakasta hoberen erakusten dutenak. Greba masiboa izan zen hezkuntza publikoan eta administrazioan; komertzioan (60% eta 80% bitarteko jarraipena); garraio publikoan eta hiriburuko portuan, non zamaketariak zutabe erraldoi batean atera ziren manifestaziora bidean. Bidaiarien ugaritasuna 50%-ean jaitsi zen metroan, 47, 6% FGC-an eta 40% Tram-ean. Gainera, ia ez zen zirkulaziorik egon Bartzelonako kale nagusietan ez Tarragonan, Lleidan eta Gironan, eta piketeek antolatutako errepide mozketak egiazki jendetsuak izan ziren.
PIMEC patronalaren datuen arabera, enpresen 30% itxi ziren industrian eta langileen 68%-k greba babestu zuten; zerbitzuen sektorean, berriz, enpresen 40%-k itxi ziren eta langileen 83, 8%-k lan egiteari utzi zioten. Halako datuak are harrigarriagoak dira UGT eta CCOO-en zuzendaritzek greba babestu ez zutela kontuan hartzen bada: errepresio frankistaren aurka eta langile eta gazteen errepublika katalanaren alde borrokatu beharrean, 78ko erregimenaren nola PSOEren eta hedabide handien atzean ezkutatu dira. Hortaz, greba horrek oraindik ere garrantzia handiagoa dauka: ez da soilik boikot hori gainditu eta UGT eta CCOO-ren zuzendaritzak gainezkatuak izan daitezkeela erakutsi duela, gainera, nazionalismo espainiolistak eta diktaduraren oinordeko den Estatu aparatuak martxan jarritako kriminalizazio eta errepresio kanpainari aurre egin dio. Kataluniako milioika langile eta gazte ez dira atsekabetu kanpaina horren aurrean eta eskubide demokratikoen alde eta errepresioaren aurka borrokatzera irten dira.
Arratsaldeko manifestazioa izugarri jendetsua izan zen beste behin, non Epaitegi Gorenaren sententziaren eta errepresio polizialaren kontrako sumina borroka bukaera arte jarraitzearen konpromisoarekin batu zen. Milioitik gora pertsona batu ziren protestan, 2017ko urriaren 1ean irekitako krisi iraultzaileak zabalik dirauela erakutsiz.
Errepresio eta infiltrazio polizial gehiagorik ez: som estudiants, no criminals!
Azken egun hauetan herri baten iratzartze ikusten ari gara Katalunian, zeina ez den soilik sententzia frankista horren aurka borrokatzen ari, baizik eta erabakitzeko bere eskubide legitimoa eskatzen duen, bai eta sistema honekin apurtuko duen errepublika baten aldeko konpromisoa erakutsi ere.
Nazionalismo espainiolistak bultzatutako gezur propaganda bortitza ikusten ari gara. Hedabideak kontzienteki ari dira ezikusiarena egiten protesta jendetsuekin, eta horren ordez sutan dauden edukiontziak baino ez dituzte erakusten (horietako andana infiltratuen ondare), hala, gazte eta herritar katalanak biolentzia kontrolaezina erabiltzeaz seinalatu eta nahasmen horretan “biolentzia legitimo” deritzoten demokraziaren aurkako borra kolpeak ezkutatuz. Hedabideetan zabaldutako mezu horren oso bestelakoa da hemen Katalunian bizitakoa, protesta jendetsu eta bakezaleekin, gazte eta langileek gidatua: ahoa ixteaz eta eskubide sozial eta demokratiko oinarrizkoenak ukatuak izateaz nazkatuta dagoen herria altxatzen ari da.
“Terrorismo”-aren izenean “Tsunami democratic”-en webguneak ixteko Audientzia Nazionalak hartutako erabakia ez da adierazpen askatasunaren aurkako erasoa bakarrik, abisu bat da: klase dominatzailearentzat eta bere Estatuarentzat demokrazia soilik onargarria da baldin eta bere interesen aurka ez badoa; hala ez izan ezkero, ezabatu egiten da, bestelako arazorik gabe.
Herritar katalanek eta gazteek lezio ikaragarria eman diegu denei: errepresio polizial gehiago edo “salbuespenezko estatua” eskatzen dutenei eta baita eskuin katalanistari, ahoa “desobedientziaz” bete ondoren Mosso-ak bidaltzen dabilena eta Barne Ministeritzako “conseller” bat mantentzen duena bere postuan, aspaldian ezgaitua egon beharko litzatekeena.
Baina, lezioa izan da estatu mailako ezker parlamentarioarentzat baita ere, alboz jarri, eskuak garbitu eta men egitera eta sistemaren injustizia onartzera bidaltzen gaituena. Hortaz, atsekabegarria suertatzen zaigu Unidas Podemoseko zuzendariek beste behin egoera honen erantzuleak seinalatzeko aukera galdu izana, hala nola errepresioaren bukaera eskatzekoa, eta autodeterminazio eskubidea eta errepublika babestekoa, baita gezur eta kriminalizazio kanpainari amaiera emateko eskatzeko aukera galdu izana ere. Estatuaren gainerakoan egondako solidaritate protesten buruan jarri beharrean, langile klaseari eta gazteriari haien anai-arreba katalanei babes ematera deituz, Pablo Iglesias eta Alberto Garzónek ordena monarkiko honen legalitatea onartzeko eskatzen digute, nahiz eta bidegabea izan!
Borrokak aurrera darrai! Langile eta gazteen errepublikaren alde!
Katalunian ikusten ari garena egundoko akats autoritario eta erreakzionarioak arrastan dakarzkien erregimenaren ukazioa da (apetaz inposatutako monarkiatik hasita). Urtetako murrizketa sozialei, etxe-kaleratzeei, langabezia kronikoari, zabor-enplegu eta miseriazko soldatei, gure auzoetako marginazioari, hezkuntza eta osasungintzaren pribatizazioari ukazioa. Bien bitartean, bankuak diru publikoz erreskatatuak dira, ustelkeriaz kondenatutako politikoak amnistiatuak, bortxatzaileak zigor lotsagarriekin dira kondenatuak justizia klasista eta patriarkal honetan, eta gure eskubide demokratikoak Mozal Legearen bidez zapalduak.
Hortaz, ezinbestekoa da ezker politiko eta sindikal borrokalaria eta mugimendu sozial orok ekintza plan bat martxan jartzea, greba orokorrak izango dituen egutegi argi batekin eta populazioaren babes masiboa izango duena Katalunia barru zein kanpoan. Errepublika sozialista baten alde ari gara borrokan, ekonomiaren sektore giltzarriak, banketxeak eta monopolio handiak nazionalizatuko dituena, bai eta murrizketen amesgaiztoari, etxebizitza publiko eta eskuragarriaren faltari, prekarietate eta miseriazko soldatei, biolentzia patriarkalari eta ingurugiroaren suntsiketari amaiera emango diona.
Errepublika horren alde borrokatuz, Estatuko gainerako langile eta gazteei eta Kataluniako beste askori sinestarazi diezaiokegu errepublika horren kausa haiena baita ere dela.
Hortaz, gero eta sakonagoa da errepublika horren aldeko borroka bukaerara eraman nahi dugunon eta eskuin katalanistaren zein ERC bezalako (zeinaren intentzioa Estatuarekin eta PSOErekin akordio batera iristea den kaleak husteko eta betiko politika aurrera eramaten utziko dion “normalizazio” batera itzuli ahal izateko) beste hainbat erakunderen arteko talka.
Hortaz beharrezkoa da Estatuaren errepresioa gaindituko duen estrategia argi bat, errepublika hori egiazko eginen duena; eta horretarako, programa hau defendatu eta praktikara eramango duen alternatiba iraultzailea behar dugu.
Batu hadi Ikasle Sindikatura!