(abajo en castellano)

Urtarrilaren 30eko greba orokorrean gazteok masiboki atera ginen kalera, langile klasearekin eta pentsionistekin indarrak elkartuz mobilizazio erraldoi batean. Gazteon indarra agerikoa izan zen goizeko nahiz arratsaldeko mobilizazioetan. Ez da kasualitatea hezkuntzan ikasleek eman genion jarraipen zabala, ikastetxe eta unibertsitateko ikasgelak hustuz Hego Euskal Herri guztian zehar. Hori isilarazten saiatu zen EAJ-PSEren Eusko Jaurlaritza: hezkuntzako jarraipena %48an zenbatu zuen, esanaz akats informatibo baten erruz ikastetxeen %48a bakarrik zenbatu zuela.

EAJ eta patronalaren errepresioak ez gaitu geldituko

Lehenik eta behin ozen salatu behar dugu gazteok, langile askoren modura, mota guztietako mehatxuak jasan ditugula greba egitea eragozteko helburuz. Eusko Jaurlaritza, ikastetxeetako hainbat zuzendaritza eta patronalak gogor saiatu dira gazteon mobilizazioa ekiditen. Ikasleon greba eskubidea ukatzen duten ikastetxeetako barne araudi antidemokratikoei egin behar izan diegu aurre berriro ere. Kasu askotan azterketak edota falta larriak jarriko dituztela ere esan zaigu, horiek legez kanpoko jokabideak direnean. Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako gobernuaren konplizitate osoarekin, gure oinarrizko eskubideak zuzenean erasotzen dituzte, euren murrizketa eta pribatizazio politikek duintasunez ikasi, lan eta bizitzea ukatzen digutela salatzen badugu. Prekaritatea baliatuz, langile gazteok ere enpresarien mehatxuak jasan ditugu nonahi, lanean, lanbide heziketa dualean edota praktikaldian, greba egiteagatik titulua ukatuko zaigula ere esanaz.

EAJk eta patronalak agertu duten urduritasuna izan da mobilizazioaren arrakastaren probarik hoberena. Urkullu lehendakariak aurreko egunetan sindikatuen aurka egin zuen eta Elkarrekin Podemosek aurrekontuak babestu izana erabili zuen esateko greba hau Euskadiko parlamentuko gutxiengo batek bakarrik bultzatu zuela. Urduritasun hori desesperazio bihurtu zen urtarrilaren 30ean. Gainezka zeuden kaleen irudiak guztiz irrigarri utzi zituzten lehendakariaren hitzak greba “erabateko porrota” izan zela esan zuenean.

Greba orokor honek argi utzi du badugula indarra EAJ eta bere eskuineko politikak instituzioetatik kanporatzeko. Murrizketen, prekarietatearen eta errepresioaren aurrean, gazteok ere alternatiba iraultzaile baten alde egin behar dugu, antolatuz eta borrokan jarraituz.

Borrokan jarraitzea da bide bakarra

U-30ean 145 mila pertsonek hartu genituen kaleak eta Hego Euskal Herriko oinarri ekonomikoa geldiarazi genuen. Ikasle Sindikatutik milaka esku orri banatu ditugu ikasleon artean, kartelak itsatsi ditugu auzo eta ikasgeletan, ikasle asanbladak egin ditugu ikastetxeetan eta bilera irekiak greba honetan gazteon aldarrikapenak edukiz bete eta parte hartzea bultzatzeko. Argi utzi genuen egun horretan ez zela ezer amaitzen. Borrokak aurrera jarraitu behar du. Horregatik martxoaren 6ean ikasle greba feminista, antiarrazista eta antifaxista egingo dugu eta martxoaren 8an berriro ere kalera aterako gara indarkeria matxistaren eta zapalkuntza kapitalistaren aurrean. Borrokak ez du etenik. Jo ta ke, irabazi arte!

 

La huelga general del 30-E ha sido un éxito. ¡Estudiantes y jóvenes también llenamos las calles!

En la huelga general del 30 de enero los jóvenes salimos masivamente a la calle, uniendo fuerzas con la clase trabajadora y los pensionistas en una movilización tremenda. La fuerza de los jóvenes fue evidente en las movilizaciones de mañana y tarde. No es casualidad el amplio seguimiento de los estudiantes en educación, vaciando las aulas en los centros de estudio y en las universidades por toda Hego Euskal Herria. El Gobierno Vasco del PNV-PSE trató de silenciar esta cuestión: cuantificó el seguimiento en educación en un 48%, diciendo que sólo contabilizó el 48% de los centros por un error informativo.

La represión del PNV y de la patronal no nos parará

En primer lugar, debemos denunciar en voz alta que, como muchos trabajadores, hemos sufrido todo tipo de amenazas con el objetivo de impedir la huelga. El Gobierno Vasco, diferentes direcciones de los centros escolares y las patronales han tratado de evitar la movilización de los jóvenes. Los estudiantes hemos vuelto a tener que hacer frente a las normativas internas antidemocráticas de los centros educativos que niegan el derecho de huelga. También se nos ha dicho que en muchos casos van a poner exámenes o faltas graves, cuando se trata de conductas ilegales. Con toda la complicidad del Gobierno Vasco y del gobierno de Navarra atacan directamente nuestros derechos fundamentales si denunciamos que sus políticas de recortes y privatizaciones nos niegan aprender, trabajar y vivir con dignidad. En el ejercicio de la precariedad, los jóvenes trabajadores también hemos sido amenazados por los empresarios en todas partes, en el trabajo, en la formación profesional dual o en el periodo de prácticas, negándonos el título por la huelga.

El nerviosismo que han mostrado el PNV y la patronal ha sido la mejor prueba del éxito de la movilización. El lehendakari Urkullu arremetió en los días anteriores contra los sindicatos y utilizó el apoyo de Elkarrekin Podemos a los presupuestos para decir que esta huelga sólo había sido impulsada por una minoría parlamentaria. Ese nerviosismo se convirtió en desesperación el 30 de enero. Las imágenes de las calles desbordadas dejaron totalmente en ridículo las palabras del lehendakari cuando calificó la huelga de "fracaso total".

Esta huelga general ha dejado claro que tenemos fuerza para echar al PNV y sus políticas de derechas de las instituciones. Frente a los recortes, la precariedad y la represión, los jóvenes debemos luchar por una alternativa revolucionaria, continuando la lucha en las calles.

La lucha es el único camino

145 mil personas tomamos las calles el 30-E y paralizamos la base económica de Hego Euskal Herria. Desde el Sindicato de Estudiantes hemos repartido miles de hojas entre los alumnos, pegado carteles en barrios y aulas, realizado asambleas de estudiantes en los centros de estudio y reuniones abiertas para impulsar la participación y el contenido de las reivindicaciones de los jóvenes en esta huelga. Dejamos claro que ese día no se acababa nada. La lucha debe continuar. Por eso el 6 de marzo haremos una huelga estudiantil feminista, antirracista y antifascista y el 8 de marzo volveremos a salir a la calle ante la violencia machista y la opresión capitalista.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Zozketaren data berria: azaroak 21

200623 1

Koronabirusaren krisia dela eta, gure errifaren zozketa azaroaren 21era atzeratuko dugu. Halaber, kontaktu telefonoa aldatu beharrean gara. Informazio gehiago jasotzeko deitu 685 70 82 81 tlf zenbakira.

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu