Enlace a versión en castellano

Manifestazioak

Martxoak 6 12etan: Biblo Arriaga Plaza. Donosti Bulebarra. Gasteiz: Andra Mari Zuziaren plaza

Martxoak 8: Bilbo 13:00 Jesusen Bihotza. Donosti 12:00 Alderdi Eder - 18:00 Bulebarra. Gasteiz 12:30 General Loma plaza - 17:30 San Anton Plaza. Iruñea 12:00 Gaztelu enparantza - 18:00 Antonutti. Baiona 11:00 Pausa aurrean.

Gazteak masiboki atera gara kalera urtarrilaren 30eko greba orokorrean Hego Euskal Herrian eta argi utzi dugu kalean borrokatzen jarraituko dugula bizitza eta etorkizun duin baten alde, zapalkuntzaren, pobreziaren eta errepresioaren aurrean. Eskuin espainolistak gure mobilizazioen indarrari amorru frankistarik handienarekin erantzun dio eskubide oinarrizkoenak erasotuz. Orain, hezkuntza publikoa erabili nahi dute beren eredu matxista, homofobo eta arrazista inposatzeko eta gure ikasgelak frankismoko garai ilunetara itzularazteko.

Frankismoaren nostalgikoen erasoa

VOXeko ultraeskuinaren eta PP eta Csko aliatuen amorrua proportzionala da bere ofentsibari aurre egiten diegun guztion gorrotoarekiko. Kongresuko tribunatik astakeria ikaragarriak bota dituzte, adibidez genero indarkeria ez dela existitzen —nahiz eta 2019an 99 hildako utzi zituen indarkeria matxistak, 2014az geroztik daturik altuena— eta gizarteko arazo handiena “diktadura feminista” dela aldarrikatu zuten. Era berean, publikoki iraindu dituzte Manaden biktima izan direnak, bortxaketaren kultura sustatuz, inolako lotsarik gabe. Talde bortxaketek inoizko daturik altuena izan zuten urte berean (42 abuztura bitartean), Alonso de Mendoza kongresurako VOXeko hautagaiak “arpia y fulana” zela esan zuen Aranda de Dueroko futbol taldeko 3 jokalarik bortxatu zuten adin txikikoa. Antzeko iritzi higuingarriak adierazi dituzte LGTBI kolektiboaren aurka egin dutenean edo arrazismoaren pozoia hedatzeko etorkinak kriminalizatu nahi izan dituztenean.

Edonola ere, arazoa ez dira agerraldi publikoetan gorrotoa zabaltzeko egindako mezuak bakarrik, hitz horiek ekintzetara eramatea baizik. Horixe bera egiten ari dira “guraso pinarekin”

Kanpora eskuin muturraren “guraso pina”

VOX, PP eta Csek jada onartu dute Murtzian “guraso pina” deritzona, Andaluzian eta Madrilen ezarri nahi dute eta Estatu maila guztira zabaltzeko asmotan dabiltza. Neurri horren bidez gurasoen baimen esplizitua eskatuko da eskuinarentzat eduki “polemikoak” diren gaietarako. Hau da, zentsura ezarri nahi dute indarkeria matxista eta bortxaketaren kultura salatzen duen jarduera ororen aurka eta LGTBI kolektiboaren eskubideak edota arrazakeria instituzionala eta soziala pairatzen duten familia migratzaileetako ikasleen eskubideak defendatzen dituzten jarduerak debekatuz. Akaso guraso pina erabiliko al dute gure greba eskubidea edo euskaraz ikastekoa ere debekatzeko? Horixe nahi dute!

Eragotzi nahi duten ustezko “doktrinamentuaren” etengabeko demagogiak Eliza Katolikoko hierarkiaren laguntza paregabea du. Baina eurak dira gure ikasgeletan doktrinatzen dutenak. Beren ordezkari nagusietako batek, Cañizares gotzain eta Apezpiku Konferentziako presidente ordeak publikoki hitz egin du “gay inperioaz” edo bere ustez “gizateriaren mehatxu handiena denaz”: “genero legearen, genero irakaskuntzaren eta genero ideologiaren mehatxua”. Erakunde horri berari ematen zaizkio urtero-urtero milaka eta milioika euro diru publikotik, erlijio ikasgaiaren bidez mezu matxista eta homofoboak zabaltzen jarrai dezan.

EAJren Eusko Jaurlaritzak - PSEren eskutik- agerian utzi du ez dela saldu nahi duen “alternatiba” muturreko eskuinaren ereduaren aurrean. LOMCE aplikatu zuten, Heziberri deituaz. PPren argumentu berbera erabiliz, “hautapen askatasuna”, hezkuntzarekin negozio ikaragarria eraiki dute, ikasleak klase sozialeko jatorriaren arabera segregatuz, ekonomikoki xumeenak publikoan pilatuz. Bien bitartean, diru publiko mordoa oparitzen die pribatu-kontzertatuaren negozioari -Elizaren hierarkiaren eskuetan- sexuz segregatzen dituzten ikastetxeak ere finantzatuz.

Hori dela eta, Ikasle Sindikatuak eta Emakume Aske eta Borrokalariok ikasle greba feminista, antiarrazista eta antifaxista antolatu dugu martxoaren 6rako. Ikasgelak hustu eta kalean betez botako ditugu guraso pina eta gure eskubidearen aurkako eraso guztiak.

Ez dira pasako! M6an ikasle greba orokorra eta M8an borrokara!

Aurreko urteetan bezala, Emakume Aske eta Borrokalariok estatu osoan egiten diren M8ko batzarretan azpimarratu dugu aurten ere Greba Orokor Feminista deitu behar dela, mugimendu sindikala eta eragile eta kolektibo guztiak erakarriz, 2018an eta 2019an gertatu zen bezala. Tamalez, CCOO eta UGTrekin eta orain gobernuan dauden alderdiekin lotutako zenbait kidek gure proposamena erabat baztertu dute.

Baztertzeko arrazoiak, gure ustez, akatsa dira eta ez dute batere laguntzen. Ez du zentzurik pentsatzeak greba feministak gobernu berria ahulduko lukeela. Izatez, greba orokorraren indarra erakustea kolpe latzagoa izango litzateke ultraeskuinarentzat eta bere aliatuentzat eta, era berean, PSOEko eta Unidas Podemoseko ministro kontseiluari gure aldarrikapenak betetzeko exijituko genioke.

Indarkeria matxista pairatzen jarraitzen dugun errealitatea da, justizia patriarkala, prekarietatea, lan eta soldata arrakala bezala, zaintza esparruko zapalkuntza, dependentziako laguntzetako, hezkuntza publikoko murrizketak eta etxe kaleratzeak bezala. Ezin diogu, eta ez genuke onartu behar, txeke zuririk ematea gobernuari. Gure aldarrikapenak betetzen direla eta benetako aldaketa dagoela bermatu behar dugu, eta hori mugimenduaren indarrarekin lortuko dugu. Greba orokor feministak garrantzi handikoa izaten jarraitzen du estrategia horretan.

Emakume Aske eta Borrokalariok ez gatoz bat orain 78ko erregimena, monarkia, epaitegiak eta Konstituzioa gure eskubideak defendatzeko “lubaki” moduan ikusten dituzten horiekin. Hori ez da horrela. Erregimen honek ankerki erreprimitu du Kataluniako herria. Bankaren eta multinazional handien boterea bermatzen du, eta horrekin batera inork aukeratu ez duen erregearen eta bortxatzaileak eta erasotzaileak babesten dituzten epaitegiena. Altsasuko gazteak, txiolariak, raperoak, ezkerreko gazteak, sindikalistak, Kataluniako independentistak kartzelan sartzen dituzte, eta era berean, lapurtu eta zapaltzen gaituzten enpresariei, bankariei eta ustelei edo erasotzen gaituzten faxistei inpunitatea eskaintzen die.

Ez da eskubiderik lortu parlamentuko bozketa batekin bakarrik; beti lortu dira kaleko borrokarekin. Horrela lortzen dira eskubideak eta horrela geldiaraziko dugu bloke atzerakoia.

Aurtengo martxoaren 6ean eta 8an ere, Emakume Aske eta Borrokalariok feminismo iraultzaile eta antikapitalistaren bandera altxatuko dugu. Zuzenean arazoaren sustraietara jota —gure askatasuna eragotzi, eskubideak zapaldu eta planeta hiltzen duen sistema kriminala— lortuko dugu zapalkuntza orotik askatzea.

 

1. “Guraso Pina” eta emakumeen, LGTBI eta migratzaile diren pertsonen aurka duen gorrotozko mezua legez debekatzea.
2. Berehala ezartzea heziketa sexual askatzaile eta inklusiboko ikasgaia, ebaluagarria eta derrigorrezkoa.
3. Ikastetxeetako araudietan sexu askatasuna, nahi dugun bezala janztea eta LGTBI kolektiboen eskubideak errespetatzea esplizituki jartzea.
4. Erlijioa ikasgeletatik ateratzea eta Eliza Katolikoari oparitzen zaion diru publiko ikaragarriarekin amaitzea.
5. LOMCE eta Heziberri indargabetzea eta hezkuntzako murrizketekin amaitzea. Euskal eskola publikoko sare bakarra, doakoa eta euskaraz, haur hezkuntzatik unibertsitatera.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu