Gure hezkuntza eskubidea bermatu behar da!

Apirilaren 15ean Hezkuntza Ministerioak, Autonomi Erkidegoekin bilera egin ostean, ikasturtea amaitzeko hartuko diren neurriak iragarri zituen.

Lehenik eta behin, Ministerioak uko egiten dio hain begi bistan dagoen errealitatea onartzeari: ikasturtea amaitu da. Ekainean amaitzearekin tematu dira eta ordura arte internet sareko tresnak erabiliko direla berresten dute -bitarteko gutxien dituzten familien zati handi bat bazterrean uzten dutena- ebaluazioa baldintza berdinetan eman ez diren edukien baitan egiteko.

Gobernuaren erabakitik ondoriozta daiteke uko egiten diola urteetan jasan dugun murrizketa politika amaitzeari. Ez dute planteatu talka-plan ekonomikorik hezkuntza publikoa erreskatatzeko. Ez dago inolako neurririk behar ditugun bitartekoak bermatzeko eta igarotakoa ahalik eta baldintzarik onenetan berreskuratzeko. Hezkuntza sisteman geroz eta klase arrakala handiagoa dagoela erakusten duen errealitate honen aurrean ez ikusiarena egitea, azken batean, hezkuntza publikoa larrialdira eraman duen ereduarekin bere horretan jarraitzea esan nahi du.

Ikasleok sortu dugun presioak eta egoera benetan jasangaitza den ebidentziak Ministerioa lehen hezkuntzan, bigarren hezkuntzan eta batxilergoko lehen urtean mailaz igotzearen alde egitera behartu du. Baina uko egin diote selektibitateko probak bertan behera uzteari, unibertsitate-ikasketak egiteko mozketa notak ezabatzeari eta batxilergoko batez bestekoarekin sarrera bermatzeari. Zergatik tematzen dira hainbeste gu froga horietatik pasarazten? Selektibitatea langile familietako milioika ikasleren bazterketa da. Unibertsitate publikoan nahikoa plaza balego ez litzateke inolako frogarik beharko, baina gobernuek ez dute hori esaten. Selektibitatearen benetako arrazoia Unibertsitate publikoaren inbertsio falta da.

Ikasle Sindikatuak aldarrikatu dugu Ministerioak ikasle guztiak ikasturtez pasatzen zutela bermatu behar zuela, 5ekoa edo nota handiagoa zutenak lehen bi ebaluazioen bataz besteko nota mantendu behar zutela, eta ezin daitekeela hirugarren hiru-hilekoko edukien azterketarik egin, ez baikara hori oinarrizko baldintzetan ematen ari.

EAJren hezkuntza sailaren lehentasuna ez da osasuna ezta heziketa ere, azterketak eta bazterketa baizik

Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailburu den Cristina Uriarte, berriz tematu da klase presentzialetara itzultzearekin, azterketak egin behar direlako, lehenik eta behin 2. Batxilergoan eta DBH 4n. Bere erretorikan osasun kriterioak kontutan hartuko dituela dio, hain zuzen ere enpresa irabaziak lehenesteko patronalak eta Urkulluk dioten bezala. Baina errealitatea guztiz kontrakoa da. Hezkuntzan, EAJren lehentasuna konfinamenduan irakasleek ikastetxeak zabalik mantentzea izan da, eta orain klaseak ahalik eta lasterren hastea ikasleak ebaluaketetatik pasatzeko, batez ere titulua jokoan dutenak. Hori egiteko baldintzak bermatzea eta jasaten ari garen errealitatea bost axola zaio.
Ministerioak esan du errepikatzea “salbuezpenekoa” izango dela. EAJtik Cristina Uriartek eta hezkuntza sailak berretsi dute berriz, Euskadin ez dela errepikatuko ikasturtea koronabirusaren erruz, baina ez dela “gainditu orokorra” emango (manipulatzeko eskuin guztia erabiltzen ari den esamoldea), ezta mailaz igotzea ere eta klaustroak erabaki beharko duela nork errepikatzen duen. Erabaki horri eusteko, eskumena Eusko Jaurlaritzarena dela diote. Beste arloetan bezala, hezkuntzan eskuineko politikak aplikatzeko erabiltzen du eskumena EAJk, pribatizazio politikak eginez eta langile klaseko ikasleak baztertuz.

Aurrekaririk gabeko egoera bizi dugu, heriotzak dozenaka mila direnean, gure gurasoak ERTE, kaleratze eta langabeziaren biktima direnean… Ez dago inolako justifikaziorik, baldintza hauetan, ikasle bakar batek ere ikasturtea errepikatu dezan. Ezin daiteke onartu hirugarren ebaluaketako azterketak egitera behartzea, egoera honen estres maila ikaragarriari gehituz eman ez diren edukien frogek sortuko dutena.

Badago dirua: Hezkuntza publikoa erreskatatzeko plan baten alde!

Ez dagoela dirurik esaten digute, baina PSOE-UPren Gobernuak aurrekontu publikotik 100.000 milioi oparitu dizkie Ibex 35ari eta banku handiei, eta 15.000 milioi baino gehiago itunpeko irakaskuntza pribatuari, patronalaren irabaziak gizentzen jarraitzeko. Aldiz, behar sozialetara apur eskasak bideratzen dira eta ez dira hezkuntza murrizketak ezabatzen. Benetan lotsagarria da.

Hezkuntza publikoa defendatzeko ez bada inbertsio masibo bat egiten, familia xumeetako ikasleok garesti ordainduko dugu krisi hau. Mailaz pasa arren ondorio latzak jasango ditugu ikasketen baldintza materialetan, eskola porrota ikaragarri haziko da gure ikastetxe eta auzoetan. 2008tik hezkuntza publikoaren eta pribatu kontzertatuaren artean ikaragarri larritu den klase segregazioa are gehiago handituko da hemendik aurrera. Ikastetxe publikoetan gelak eta zentroak ixten jarraituko da, hezkuntzaren negozioaren jabe diren pribatu kontzertatuen patronalen mesederako eta are harresi handiagoa altxatuko dute unibertsitatean zein lanbide heziketa publikoan sartzea ezinezko eginez.

Noski, eskuinari berdin dio gure etorkizunak, eta horrela erakutsi du denbora honetan EAJren hezkuntza sailburuak. Horientzat langile klaseko gazteak baldintza prekarioenetan esplotatzeko lehen gaia bakarrik gara, soldata baxuenekin eta beti ordezka gaitzakete. Baina guk ezin dugu egoera hori onartu.

Horregatik Ikasle Sindikatutik berriro exijitzen diegu PSOE-Unidas Podemosen Gobernuuari zein Gasteizko eta Iruñeako Jaurlaritzei: hezkuntza publikora bideraturiko dirua handitu behar da eta behingoz amaitu behar da hezkuntza maila guztietako murrizketekin. Beken aurrekontua nabarmen handitu behar da eta irakaskuntzaren erabateko doakotasuna bermatu, haur-hezkuntzatik unibertsitateraino. Gelako ikasle kopurua murriztu eta milaka irakasle kontratatu behar dira. Selektibitatea kendu behar da, eta irakaskuntza pribatuaren finantzaketa publikoari eta Eliza Katolikoak gozatzen dituen pribilegioei amaiera eman behar die. Ez ditugu diskurtso politak eta iragarkietako prentsaurrekoak nahi, aldaketa erradikal bat behar dugu langile familien eta gazteriaren alde.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu