(abajo en castellano)

Klasera itzultzearen aurka! Gure osasunarekin eta etorkizunarekin ez da jolasten

Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 18an klaseak berriro hasteko asmo irmoa iragarri du. Egun horretatik aurrera “ikasturte sentiberak” izendatu dituztenak hasiko lirateke: 2. Batxilergoa, Goi Lanbide Heziketako 1. eta 2. maila, eta Erdi mailako eta oinarrizko Lanbide Heziketako 2. Maila. Plan horien arabera, aste bete beranduago hasiko lirateke 4. DBH, 1. Batxilergoa eta Erdi mailako LH 1. Erabaki hori desastre hutsa da eta gure osasuna arriskuan jartzen du. Ikasle Sindikatutik neurri honen guztiz aurka agertzen gara, arduragabekeria itzela dela salatuz.

Lehenik eta behin, zergatik dira “sentiberak” DBH 4, batxilergoa eta Lanbide Heziketa? Arrazoia argia da: ikasturte horietan titulazioak konkretatzen dira, nork jarraitzen duen ikasten eta nork ez, nola eta zein baldintzetan. Kosta ala kosta langile klaseko seme alabon aurkako bazterkeria mantentzea da helburua, hezkuntza sistematik kanporatuak izan gaitezen eta gure etorkizuna esplotazio basatienera bideratu dezaten. Bestalde, erabaki honekin praktikan erakutsi dute guztiz faltsua dela online klaseen inguruan egin duten propaganda osoa, agerian utziz ezin ditugula onartu hirugarren ebaluazioko azterketak, ezta selektibitatea ere.

EAJrentzat lehentasuna ez da osasuna ezta hezkuntza ere, azterketak eta bazterketa baizik

Benetan lotsagarria eta iruzur higuingarria da EAJren ahotik funtsezko irizpidea osasunarena dela berriro entzun behar izatea. Beraintzat funtsezko irizpidea inoiz ez da izan osasuna ezta hezkuntza ere. Horrela erakusten dute hezkuntza publikoari eta Osakidetzari urteetan egindako murrizketek eta zerbitzu hauen pribatizazioak. Gauza bakarrak arduratzen ditu: beren lagun enpresariek dirua irabazten jarraitzea. 0 eta 1 urteko haur eskolak irekitzeko erabakiak begi bistan uzten du zein den euren benetako xedea: langileak lanera joatera derrigortu nahi dituzte, eta horretarako beren seme alabak nonbait uztera behartu nahi dituzte, senitartekoak arriskuan jarriz bada ere.
Klasera itzultzeko planteatu dituzten neurriak benetan lotsagarriak dira, eta betetzeko ezinezkoak hezkuntza publikoan pairatzen den egoera prekarioan: ikastetxe barruan ikasle, irakasle nahiz langileek maskarak erabiltzea, ikas mahaien artean 1,5 metrotako distantzia mantentzea, bost ordutako ordutegi intentsiboak, sarrerak eta jolas orduak txandaka egitea… Baina, nola bermatuko dituzte distantziak erabat masifikaturik dauden ikasgeletan, eskola publikoetako espazio txikietan eta instalazio prekarioetan? Bermatuko al dute ikastetxe guztien desinfekzioa eta guztiontzat testak eta maskarak? Nola antolatuko dute garraio publikooa, erabat gainezka doazen autobusetan etab.? Nola joango dira klasera beste erkidegoetan bizitzen dauden Lanbide Heziketako ikasleak? Jada ikusi dugu ospitaleetan, erresidentzietan eta lantokietan hilabete hauetan zehar, instituzioek bermatu beharko lituzketen bitartekoen gabeziak ez dituela geldiarazten beren erabateko axolagabekerian.

Murrizketa eta hezkuntza lege klasista gehiago ari dira prestatzen. Ezin dugu hori onartu! irakasle, guraso eta ikasleak batera borrokatu behar dugu!

Erabaki honek muga guztiak gainditu ditu. Hilabete hauetan etengabe jasan dugun utzikeria eta zentzugabekeria ikaragarria izan da Madrilgo Gobernuko Hezkuntza Ministerioaren aldetik (neurri hau ontzat eman du) eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailetik, beren erabakiak hezkuntza komunitateari bizkarra emanez inposatuz. Erabateko larrialdi sozialeko egoera eragin dute hezkuntza publikoan eta gainera, etortzeko dagoenaren inguruko adierazpenek argi uzten dute murrizketa berriak eta lege klasista eta segregatzaile berriak aurrera eramateko prest daudela.

Konfinamenduan langile familietako ikasleak bizi izan dugun estres egoeran zehar (zendutako gertukoekin, gurasoen ERTE eta kaleratzeekin, etab.) ikasketak benetako infernua izan dira. Asko hitz egiten digute IKT eta konpetentzien inguruan, baina ez dute inolaz ere materiak eta metodologia pedagogikoak berregituratzeko planik egin, ezta irakasle gehiago kontratatu ere, egoerari aurre egiteko. Dena irakasleak eta ondorioz ikasleak presionatzea izan da, “inor erlaxatu ez dadin”, egutegia zorrotz jarraitzera eta kosta ala kosta materia guztiak irenstera behartuz, lanez gainezka, ezin burua altxa ikasketetatik egun guztian zehar, estresaturik, buruan soilik notak eta azterketak gainditzea ezarriz. Hau ez da irakastea ez ikastea! Esplotaziorako heztea da, norgehiagokan eta kanporaketan.

Egoera honetan langile familietako seme alabak hezkuntza sistematik masiboki kanporatuak izatea eragoztea ahalbidetu dezakeen irtenbide bakarra hezkuntza publikoa erreskatatzeko plan bat berehala martxan jartzea da, finantzaketa ekonomikoa irmoki igotzean oinarrituz. Ikasle sindikatutik klasera itzultzearen aurka agertzen gara erabat eta hirugarren ebaluazioko azterketak eta selektibitatea bertan behera uztea exijitzen dugu. Uste dugu langileen, ikasleen eta gurasoen sindikatu eta erakunde guztiek batera egin behar diogula aurre maiatzaren 18an klasera itzultzeari eta ikastetxeak itxirik mantendu behar ditugula, Eusko Jaurlaritza presionatzeko eta agintari hauei gure aldarrikapenak bete ditzatela exijitzeko:

1. Klasera itzulerari ez! Ikasturtea berehala amaitzea! Ezin da ikasleen eta hezkuntzako langileen osasuna bermatu. Ikasketa-planak berrantolatzea, hurrengo ikasturtean aurrez aurre egin ezin izan ditugun funtsezko edukiak berreskuratzeko.

2. Ikasle guztiek ikasturtean mailaz igotzea. Ikastetxe guztietan, salbuespenik gabe, ikasturteko batez bestekoa lehen bi ebaluazioekin egin behar dute.

3. Hirugarren ebaluazioko azterketa guztiak eta selektibitatea bertan behera uztea. Unibertsitatera sartzeko gutxieneko notak kentzea. Ikasi nahi dugun karreran behar adina plaza bermatzea guztiontzat.

4. Kalitateko hezkuntza publikoaren alde, euskaraz eta doan. Hezkuntza publikoa erreskatatzeko plan bat berehala abian jartzea – haur eskolatik unibertsitatera -, denboran iraungo duena eta honako hauek jasoko dituena:

• Murrizketa guztiak atzera itzultzea. Irakasleak masiboki eta berehala kontratatzea eta bitarteko irakasleentzat milaka lanpostu finko sortzea.
• Ratioak irmoki jaistea ikasgela bakoitzeko 15 ikaslera, gure osasunerako segurtasun-neurriak eta banakako arreta bermatzeko, ikasgelak ixteagatik ikasi ezin izan ditugun edukiak ahalik eta lasterren berreskuratu ahal izateko.
• Bekak irmoki igotzea eta legez bermatzea familia langileentzat hezkuntza erabat doakoa izatea haur-hezkuntzatik unibertsitatera.
• Euro publiko bakar bat ere ez Eliza katolikoari, ezta irakaskuntza pribatuko enpresaburuei ere.
• LOMCE, Heziberri eta kontrarreforma klasista guztiak indargabetzea.

Lanbide Heziketa

1. LHko ikasle guztiok udako hilabeteetan edo irailean egin ahal izatea gure praktikak osorik, behar diren ordu guztiekin, tasarik berriro ordaindu gabe, ordaindutako praktikekin eta, aurten beka izan dutenak hori mantentzea.

2. Goi-mailako ikasketetan sartzeko titulua behar duten ikasleek azken ebaluazioko irakasgaiak eta praktikak proiektuekin edo ziklo-amaierako lanen bidez baliozkotu ahal izatea.

3. LHko ikastetxe guztiak sare publikoan sartzea, irakasleak irakaskuntza publikoko langile bihurtuz eta doakotasuna eta behar diren plaza guztiak bermatuz. Doako Lanbide Heziketa publiko eta kalitatezkoaren alde. Arrakala digitalarekin amaitu eta kalitatezko prestakuntza bermatu, beharrezko baliabide material eta teknologiko guztiekin batera.

Unibertsitatea

1. Ikasle bakar bat ere ez dadila unibertsitatetik kanporatua izan. Ikasle guztiek gai dena eskuratu eta mailaz igo behar dute, eta online azterketak egin eta aurkezteko moduan daudenek nota hobetzeko aukera izatea.

2. Bigarren seihilekoko unibertsitateko matrikulak osorik itzultzea eta martxotik aurrera alokairuen eta unibertsitateko egoitzen dirua itzultzea.

3. Baliabide gutxien dituzten ikasleen aurkako zigorrik ez! Bigarren, hirugarren eta laugarren matrikula gehigarriak kentzea.

4. Beka plana irmoki igotzea eta beka eskuratzeko nota 5era jaistea. Aurten beka bat lortu duten ikasle guztiek datorren ikasturtean hori mantentzea.

5. Unibertsitate publikoa erreskatatzeko plan bat abiaraztea, doako eta kalitateko hezkuntzarako dugun eskubidea bermatzeko.

***

El Gobierno Vasco anuncia la vuelta a las clases el 18 de mayo, poniendo en peligro a estudiantes y trabajadores.

¡No a la vuelta a clase! ¡Con nuestra salud y nuestro futuro no se juega!

El Gobierno Vasco ha anunciado su firme intención de reanudar las clases el 18 de mayo. Comenzarían ese día los que han denominado como “cursos sensibles”: 2º de bachillerato y 1º y 2º de FP superior y 2º de FP media y básica. Los estudiantes de 4º de la ESO, 1º de bachiller y 1º de FP de grado medio lo harían una semana después según sus planes - el 25 de mayo -. Un auténtico desastre que pone en riesgo nuestra salud. Desde Ikasle Sindikatua nos oponemos rotundamente a esta medida que es un completa irresponsabilidad.

¿Por qué son “sensibles” 4º de la ESO, bachiller y FP? La razón es clara: en estos cursos se concretan las titulaciones, quién continúa estudiando y quién no, cómo y en qué condiciones. Se trata de mantener a toda costa la criba contra las hijas e hijos de la clase trabajadora para expulsarnos del sistema educativo y convertirnos en carne de explotación. Con esta decisión también demuestran en la práctica la falsedad de toda su propaganda de las clases online, dejando en evidencia que no podemos aceptar ni los exámenes de la tercera evaluación ni la selectividad.

Para el PNV la prioridad no es ni la salud ni la educación, sino los exámenes y la exclusión

Es una grotesca mentira y una vergüenza que tengamos que volver a escuchar por boca del PNV que el criterio fundamental es el sanitario. Para ellos el criterio fundamental no es la salud ni la educación. Nunca lo han sido, y así lo demuestran los años de recortes a la educación pública y la Osakidetza y la privatización de estos servicios. Sólo les ha preocupa una cuestión: que sus amigos los empresarios puedan seguir haciendo caja. Su decisión de abrir las escuelas infantiles de 0 a 1 años no deja lugar a dudas con respecto a cuáles son sus verdaderas intenciones: pretenden obligar a los trabajadores a tener que acudir al trabajo, y para eso necesitan que tengan que dejar a sus hijos en algún sitio, aunque sea poniéndoles en peligro.

Son una verdadera vergüenza las medidas que han anunciado para la vuelta a las clases – imposibles de cumplir en la situación de ruina actual en la que se encuentra la educación pública -: el uso mascarillas de estudiantes, profesores y trabajadores en el recinto escolar, distancias de 1,5 m en los pupitres, horarios intensivos de cinco horas, entradas y recreos por turnos. ¿Cómo garantizar las distancias con aulas totalmente masificadas, en espacios pequeños e instalaciones precarias en las escuelas públicas? ¿Van a garantizar la desinfección de centros, los test y mascarillas para todo el mundo? ¿Cómo organizaran el transporte público con los autobuses que suelen ir abarrotados? ¿Cómo podrán acudir a clase los estudiantes de FP que viven en otras comunidades? Ya hemos visto en los centros de salud, en residencias y centros de trabajo durante estos meses que la falta de recursos que deberían garantizar las instituciones, no los frena en su continua negligencia.

Preparan más recortes y más leyes educativas clasistas. ¡No lo podemos permitir, profesores, madres y padres y estudiantes debemos luchar unidos!

Esta decisión es la gota que colma el vaso en la dejadez y el despropósito de las políticas del Ministerio de Educación del Gobierno central - que ha dado por buena la decisión del Gobierno Vasco – así como de la propia Consejería -que imponen sus decisiones frente a la comunidad educativa. No sólo es un desastre la situación de emergencia social en la que se encuentra la educación pública a nivel estatal y en Euskadi, sino que sus declaraciones para el futuro apuntan claramente al escenario de nuevos recortes y leyes educativas clasistas y segregadoras.

Durante la situación de estrés que hemos vivido los estudiantes de las familias trabajadoras en confinamiento, con los fallecimientos, los despidos y los ERTEs de nuestras madres y padres, los estudios han supuesto un autentico infierno. Tanto hablan de los TIC y de las competencias, pues no ha habido ningún plan de reestructuración de las materias ni de metodología pedagógica, ni una contratación de profesores. Todo ha consistido en presionar a los profesores y a la vez a los estudiantes, para “que nadie se relaje”, siguiendo el calendario y metiendo sea como sea todas las materias, acribillándonos a tareas, no pudiendo levantar cabeza de los estudios durante todo el día, estresados únicamente por las notas y los exámenes. Esto no es ni enseñanza ni aprendizaje. Es educar para la explotación, la competitividad y las cribas.

La única salida a esta situación que no suponga la expulsión de las y los hijos de las familias trabajadoras pasa por un plan de rescate de la educación pública basado en un incremento drástico de su financiación económica. Desde el Ikasle Sindikatua nos oponemos a la vuelta a las clases, a los exámenes de la tercera evaluación y exigimos que se suspenda la selectividad. Creemos que todas las organizaciones sindicales de trabajadores, de estudiantes y de madres y padres debemos oponernos conjuntamente a la vuelta el 18 de mayo y que los centros de estudio deben permanecer cerrados, para presionar y exigir al Gobierno Vasco que cumpla con nuestras reivindicaciones:

1. ¡No a la vuelta a clase! ¡Finalización inmediata del curso! No se puede garantizar la salud de los estudiantes y de los trabajadores de la educación. Reorganización de los planes de estudio para recuperar los contenidos esenciales que no hemos podido cursar presencialmente en el próximo curso.

2. Que todos los estudiantes pasen de curso. En todos los centros sin excepción deben hacer la media del curso escolar con las dos primeras evaluaciones.

3. Cancelación de todos los exámenes de la tercera evaluación, y cancelación de la selectividad. Supresión de las notas de corte para entrar a la universidad. Plazas suficientes para todas y todos en la carrera que queramos estudiar. Devolución inmediata de la matrícula universitaria íntegra del segundo semestre.

4. Por una educación pública de calidad, en euskera y gratuita. Puesta en marcha inmediata de un plan de rescate a la educación pública –desde infantil a universidad– que se mantenga en el tiempo e incluya:

• Reversión de todos los recortes. Contratación masiva e inmediata de profesores y creación de miles de puestos fijos para los docentes interinos.
• Bajada drástica de las ratios a 15 alumnos por aula para garantizar las medidas de seguridad para nuestra salud y una atención individualizada, que permita recuperar en el menor tiempo posible los contenidos que no hemos podido cursar por el cierre de las aulas.
• Aumento drástico de las becas y garantizar por ley la gratuidad total de la educación desde infantil a la universidad para las familias trabajadoras.
• Ni un solo euro público a la Iglesia católica, ni a los empresarios de la enseñanza privada.
• Derogación de la LOMCE, Heziberri y todas las contrarreformas clasistas.

Formación profesional

1. Que todas y todos los alumnos de FP podamos realizar nuestras prácticas íntegras en los meses de verano o en septiembre con todas las horas necesarias, sin volver a pagar tasas, con prácticas remuneradas y contando con beca si este año contábamos con ella.

2. Que aquellos estudiantes que necesiten titular para acceder a los estudios superiores puedan convalidar las asignaturas de la última evaluación y las prácticas con proyectos o el trabajo de fin de ciclo.

3. Incorporación a la red pública de todos los centros de FP, convirtiendo a los profesores en trabajadores de la enseñanza pública y garantizando la gratuidad y todas las plazas necesarias. Por una Formación Profesional gratuita, pública y de calidad. Fin de la brecha digital y por una formación de calidad con todos los recursos materiales y tecnológicos necesarios.

Universidad

1. Que ningún estudiante sea expulsado de la universidad. Todos los estudiantes deben obtener el apto y promocionar de curso y aquellos que puedan acceder a los exámenes online y estén en condiciones de poder presentarse, puedan mejorar su nota haciéndolos.

2. Devolución íntegra de las matrículas universitarias del segundo semestre y del pago de los alquileres y residencias universitarias desde el mes de marzo.

3. ¡Basta ya de castigar a los estudiantes con menos recursos! Eliminación de las segundas, terceras y cuartas matrículas.

4. Ampliación drástica del plan de becas y bajada de la nota al 5 para acceder a ellas. Que todos los y las estudiantes que habían obtenido una beca este año la mantengan el próximo curso.

5. Puesta en marcha de un plan de rescate a la universidad pública para garantizar nuestro derecho a la educación gratuita y de calidad.

 

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Zozketaren data berria: azaroak 21

200623 1

Koronabirusaren krisia dela eta, gure errifaren zozketa azaroaren 21era atzeratuko dugu. Halaber, kontaktu telefonoa aldatu beharrean gara. Informazio gehiago jasotzeko deitu 685 70 82 81 tlf zenbakira.

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu