(abajo en castelano)

sinatu eskaera change.org-en

Ez dugu onartzen azterketarako aste beteko epearekin abisatzea, hilabeteetan zehar baztertuak izan garenean

Goi-mailako Lanbide Hezkuntzarako sarbidea prestatzen ari garen ikasleei aste beteko epearekin jakinarazi zaigu azterketaren behin betiko data, Euskadiko administrazioak hilabeteetan zehar erabat abandonaturik eduki gaituenean. Ez dugu eskolarik izan, eta ez dugu inolako jarraipenik edo online laguntzarik jaso, ez eta ikasteko material egokirik ere. Maiatzaren 19an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi zigun azterketa maiatzaren 27an eta 28an egingo zela. Gainera, sarbide-azterketa horiek ez dute aparteko deialdirik, eta, ondorioz, ikasturte osoa jokoan jartzera bultzatu nahi gaituzte irabaztea ia ezinezkoa den apustu batetan.

Eusko Jaurlaritzak erabaki honetarako ematen duen arrazoia Lanbide Heziketako matrikulazioen egutegiak mantentzea da, inolako ardurarik hartu gabe familia langileetako ikasleok osasun-alarma ezarri zenetik bizi izan dugun babesgabetasunaren aurrean. Hasiera batean bere webgunean gai horri buruz igo zuen oharrean honako hau adierazi zitzaigun hitzez hitz: "Une honetan hainbat eszenatoki lantzen ari gara. Datak erabakitzen direnean, behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko da." Bada, astebete ez da nahikoa aurrerapen!

Selektibitatea bezalako beste proba batzuk, nahiz eta langile familiak unibertsitatera sartzeko oztopoa diren, bi hilabete baino gehiagoko epearekin atzeratu eta jakinarazi ziren. Beste autonomia erkidego batzuek, alboko Kantabriak kasu, uztailaren 12an egingo dituzte proba berberak. Sarbide-probei aurre egiten diegun ikasleok plazen %20 ditugu erreserbatuta; beraz, data horri eusteko argudioa bere pisuagatik erortzen da. Zergatik egin nahi du Eusko Jaurlaritzak bidegabekeria hori, eta gainera azterketa presentzialera joateak oraindik ere gure osasuna eta senitartekoena arriskuan jartzen duenean?

Nahi dugun gauza bakarra goi-mailako modulu bat kalitate-baldintzetan ikastea da, gure prestakuntza hobetzeko. Nazkatuta gaude erakundeetatik bigarren mailako ikasleak bagina bezala tratatzen gaituztelako eta mespretxatzen gaituztelako. Nazkatuta gaude Lanbide Heziketa duintzeari buruzko diskurtsoekin, gero plaza eta baliabide materialen gabezia ikaragarria dagoenean, ikastetxe pribatuen onurarako. Goi mailako LHra sartzeko baldintzak gogortzea eta Helduen Hezkuntzako Eskolek bizi duten baliabide faltaren helburu bakarra, praktikan, hezkuntzarako eskubide unibertsala ukatzea da, goi-mailako kualifikaziorako sarbidea eta lanpostu duin bat ukatzea.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu berehala har neurriak har ditzala. Ikasle Sindikatuak uste dugu, egoera horretan, HHEko ikastaroaren jarraipena egiaztatzen duten ikasle guztiek bermatuta izan beharko luketela goi-mailako Lanbide Heziketarako sarbidea. Maiatzaren 27an eta 28an aurreikusitako azterketak bertan behera utzi behar dira eta epeak luzatu. Sarbide-azterketa bat gutxienez bi hilabete lehenago jakinarazi behar da, eta, egoera horretan, ezinbestekoa da gai-zerrenda egokitzea, ezin izan baitugu ikasgaiaren zati bat jaso, jasan dugun bazterketaren ondorioz. Azkenik, exijitzen dugu ez ohiko deialdirako eskubidea ezarri beharra dagoela goi mailako sarbide prozeduran.

1. Egoera horretan bazaude kontaktatu elkartu eta korrodinatu gaitezen. Idatzi 622 17 41 22 tlf zenbakira

2. Bidali protesta adierazpen hau, izan ikasle, langile, langabetu edo pentsionista. Deitu konponbidea exijitzeko.

Lanbide Heziketako Kontseilari ordea Jorge Arévalo Turrillas. Email Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.. Tlf: 945 018 440

Lanbide Heziketako Kontseilu ordea. Planifikazio eta Antolakuntza Zuzendaria. Nicolas Sagarzazu Alzua. Email: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.. Tlf: 945 018 357

Hezkuntza Sailaren emailak.
Araba: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
Bizkaia: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
Gipuzkoa: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

IZEN ABIZENAK:
IKASTETXE, LANTEGIA, etab.:
ALDERDIA/ERAGILEA/ERAKUNDE SINDIKALA, KARGUA:
HERRIALDEA, HERRIA:

***

El Gobierno Vasco nos niega el acceso al grado superior. ¡Queremos soluciones ya!

No aceptamos que nos avisen con una semana de antelación para el examen, cuando hemos sido completamente abandonados durante meses

Firma la petición de change.org

Los estudiantes de acceso a grado superior de FP hemos sido notificados de la fecha definitiva del examen con tan sólo una semana de antelación, tras haber sido completamente abandonados durante meses por parte de la administración vasca. No hemos tenido clases y no hemos contado con ningún tipo de seguimiento o asistencia online, ni materiales de estudio adecuados. El 19 de mayo la Consejería de Educación del Gobierno Vasco nos comunicó que el examen tendría lugar los días 27 y 28 de mayo. Además, estos exámenes de acceso no cuentan con una convocatoria extraordinaria por lo que se pretende que nos juguemos todo un año a una carta casi imposible de ganar.

La razón que esgrime el Gobierno Vasco para su actuación es mantener los calendarios de las matriculaciones para Formación Profesional, como si no fuera con ellos el desamparo que hemos vivido los estudiantes de las familias trabajadoras desde que de decretó la alarma sanitaria. En la nota que colgó el en su página web en un primer momento sobre esta cuestión se nos informaba textualmente que "en este momento se está trabajando en diferentes escenarios. Cuando se decidan las fechas se informará con la suficiente antelación." ¡Pues bien, una semana no es ni de lejos suficiente antelación!

Otras pruebas como la selectividad, aunque signifiquen y más en estas condiciones una criba para las familias trabajadoras en el acceso a la universidad, fueron aplazadas y notificadas con más de dos meses de antelación. Otras comunidades autónomas, como la vecina Cantabria realizará estas mismas pruebas el 12 de julio. Los estudiantes que enfrentamos las pruebas de acceso tenemos reservadas el 20% de las plazas, con lo cual el argumento para mantener esta fecha se cae por su propio peso. ¿Por qué el Gobierno Vasco pretende llevar al cabo este atropello, además, cuando los exámenes presenciales todavía suponen el peligro sanitario del contagio?

Lo único que queremos es estudiar un módulo de grado superior en condiciones de calidad, para mejorar nuestra formación. Estamos hartos de que, desde las instituciones se nos ningunee y se nos desprecie, de que se nos trate como a estudiantes de segunda categoría. Estamos hartos de los discursos sobre dignificar la formación profesional cuando existe una enorme carencia de plazas y de medios materiales en la pública, que beneficia los centros privados. El único objetivo que persigue endurecer las condiciones de acceso al grado superior y la falta de recursos que sufren las EPAs, es negar en la práctica el derecho universal a la educación, el acceso a una cualificación superior y un puesto de trabajo digno.

Por ello, exigimos al Gobierno Vasco que tomen inmediatamente cartas en el asunto. Desde el Sindicato de Estudiantes creemos que en esta situación todo alumno que acredite un seguimiento del curso en la EPA debería tener garantizado el acceso al grado superior. Se deben cancelar los exámenes previstos el 27 y el 28 de mayo y ampliar los plazos. Un examen de acceso debe ser notificado mínimamente con dos meses de antelación y en esta situación es imprescindible adaptar el temario, ya que no hemos podido cursar parte de la materia a causa del abandono educativo que hemos sufrido. Por último, exigimos que se implemente el derecho a una convocatoria extraordinaria en el acceso a grado superior.

1. Si eres afectado contacta para unirte y golpear juntos, escribe al 622 17 41 22.

2. Manda esta resolución de protesta a los responsables seas estudiantes, trabajador, parado o pensionista. Llama para exigir soluciones.

Viceconsejero de Formación Profesional. Jorge Arévalo Turrillas. Email Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.. Tlf: 945 018 440

Viceconsejería de Formación Profesional. Director de Planificación y Organización. Nicolas Sagarzazu Alzua. Email: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.. Tlf: 945 018 357

Email del departamento de Educación.
Araba: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
Bizkaia: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
Gipuzkoa: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

NOMBRE Y APELLIDOS:
CENTRO DE ESTUDIOS, DE TRABAJO, ETC.:
PARTIDO / ASOCIACIÓN / ORGANIZACIÓN SINDICAL, CARGO:
PROVINCIA / LOCALIDAD:

 

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Zozketaren data berria: azaroak 21

200623 1

Koronabirusaren krisia dela eta, gure errifaren zozketa azaroaren 21era atzeratuko dugu. Halaber, kontaktu telefonoa aldatu beharrean gara. Informazio gehiago jasotzeko deitu 685 70 82 81 tlf zenbakira.

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu