(Abajo en castellano)

Estatu mailan pandemiaren larritasunagatik kontzentrazioak bertan behera uztea erabaki denez, eta EAEn I-15ean eman genuen erantzun indartsua kontuan hartuta, bertan behera utziko ditugu osteguneko kontzentrazioak.

Irailak 15ean ikasleok eta hezkuntzako langileak arrakasta ikaragarria izan zuen greba egin genuen Eusko Autonomi Erkidegoan. Kaleetan 17 milatik gora izan ginen – 8 mila Bilbon, 5 mila Gasteizen eta 4 mila Donostian- eta grebak jarraipen itzela izan zuen langileen artean (%68koa sindikatuen arabera) eta baita ikasleen artean ere, gelak hustu eta kaleak indartsu hartu genituen.

Ikastetxeen irekierak guztiz berresten dute aste grebarako deialdia egitea eraman gaituzten planteamenduak. EAEn klaseak hasi eta lau egunetara EAJ-PSEren Jaurlaritzak jakinarazi zuen 4 ikastetxe itxi zirela eta 30 ikastetxe eraginda zeudela, klase osoak konfinaturik egonez. Osakidetzaren arabera 2.800 ikasle daude konfinaturik. Jakin diren kasuek ordea argitara eramandako datuak baino egoera larriagoa adierazten dute eta Nafarroan zein Estatu mailan errepikatzen da arazoa. Soraluzeko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeak itxieraren aurrean salatu du ez dagoela inolako ordezkapenik, ez dela konfinaturik dauden irakasleen materia ematen, ez dagoela inolako planik. Zaldibarreko gurasoek euren artean haurrak zaintzeko txandak egin beharko zituztela jakinarazi zuen plan faltaren aurrean. Atxuriko ikastetxeko langile, guraso eta ikasleak protesta ugari antolatu dituzte, jantokia kendu dietelako bertako langileak langabeziara bidaliaz, eta ikastetxe askotan gertatzen den bezala, instalazioen desegokitasunak ez dituelako aglomerazioak ekiditen, liburuen bekak kendu direlako, etab.

Azken batean horrela erantzun du EAJ eta PSEren Eusko Jaurlaritzak, baliabide gehiago jarri beharrean murrizketak eginez. Cristina Uriartek aipatu zituen mila irakasle kontratatuko zituztela baldin eta beharra ikusten bazuten. Gezurra agerian geratu da. Hori egin beharrean ikastetxeak itxi dira eta konfinaturiko langileak ordezkatzeko ere ez dute pausurik eman. Hezkuntza sailburuaren aurpegia aldatu dute, baina euren politikak berberak izaten jarraitzen dute. Ez da harritzekoa, asteartean Euskadiko kaleetan ikusi genuen haserrearen erakustaldi itzela. Eusko Jaurlaritzak eta Hezkuntza Ministerioak eragin duten egoera izugarri larria da, eta haserre hori Estatu mailako txoko guztietara zabaltzen da.

Onartezina da Isabel Celaák zuzentzen duen Ministerioak bere pasibotasunaz harrotzen jarraitzea, eta hezkuntza publikoak bizi duen larrialdi sozialeko egoera onartzea testuinguru honetan. Sinestezina da Hezkuntza Sailetara botatzea ardura, horietako asko eskuinak gobernatzen dituenean, eta ez martxan jartzea hezkuntza publikoaren erreskate bat. Ez du ezer egin hezkuntza komunitateak eskatutako kalitate eta segurtasun baldintzak betetzeko neurririk hartzeko.

Erabat ukaezina eta beharrezkoa da ratioak ikasgela bakoitzeko 15 ikaslera jaistea, 165.000 irakasle kontratatzea hezkuntza tarte guztietarako — horrela, presentzialtasun segurua bermatuz —, milaka osasun-langile kontratatzea, garbitzaileak eta jantokiak kontratatzea. Ezin da izan Ibex 35ek eta banku handiek PSOE-UP Gobernutik 100.000 milioi euro baino gehiago jasotzea, eta hezkuntza publikoa berriz aurreko eskuineko gobernuen murrizketen eta baliabide gabeziaren aurrekontuetan egotea egoera honetan.

Nola liteke bere burua ezkertiar eta aurrerakoi aldarrikatzen duen Exekutiboak finantza-oligarkiarekin irakasleekin baino gehiago hitz egitea? Gehiago biltzen al zara bankariekin osasun publikoko profesionalekin baino? Adi entzun Ana Patricia Botin eta ez ikasleak?

Argi eta garbi esaten diegu Pablo Iglesiasi eta UPko ministroei. Betebehar politiko eta morala duzue langileen familiekin eta gazteekin. Bete ezazue. Ezin duzue jarraitu gauzen egoera tamalgarri hau bermatzen duten adierazpenak egiten. Irakaskuntza publikoaren erreskate plana martxan jarri behar duzue. Ezin duzue utzi eskuinak berea izan dezan, boteretsuek poltsikoak bete ditzaten, gazteek eta langileen familiek eurek eta euren sistemak sortu duten hondamendia pairatzen dugun bitartean.

Datozen asteetan ez da egoera hobetuko. Guztiz kontrakoa. Ikasleen Sindikatuak grebaren hiru egun hauetan parte hartzeko deia egiten du, ezinbestekoa ez den kaos horren aurka protesta egiteko. Bihar, irailak 17an, ostegunerako deituta genituen elkarretaratzeak bertan behera uztea erabaki dugu, Estatu mailan ezinezkoa izango delako egun horretan mobilizatzea pandemiaren larritasuna eta gazteriak izango dituen zailtasunengatik, eta EAEn erantzun irmoa eman genuelako langile eta ikasleok irailaren 15ean.

Borroka hasi berria da, luzea eta gogorra izango da. Baina ez dugu etsiko. Badakigu eskubideak borrokarekin defendatzen eta lortzen direla. Hori berresten du egoerak.

_ _ _ _

Tras el éxito de la huelga general educativa del 15 de septiembre, arranca la huelga a nivel estatal exigiendo una educación pública de calidad, presencial y segura.

Dado que a nivel estatal se ha decidido suspender las concentraciones por la gravedad de la pandemia, y tras haber dado una respuesta masiva y contundente en la CAV el 15 de septiembre, suspendemos las concentraciones del jueves 17.

El 15 de septiembre los estudiantes y trabajadores de la educación realizamos una huelga en la Comunidad Autónoma Vasca que tuvo un gran éxito. Más de 17 mil tomamos las calles -8 mil en Bilbao, 5 mil en Vitoria-Gasteiz y 4 mil en Donostia- y la huelga tuvo un gran seguimiento entre los trabajadores (un 68% según los sindicatos) y entre los estudiantes, que vaciaron las aulas y tomaron las calles con fuerza.

La apertura de los centros está dando la razón a los planteamientos que nos han llevado a convocar una semana de huelga. Cuatro días después del inicio de las clases en la CAV, el Gobierno del PNV-PSE informó que se habían cerrado 4 centros y que había 30 centros afectados, estando clases enteras confinadas. Según Osakidetza hay 2.800 alumnos confinados. Sin embargo, los casos que se han conocido indican una situación todavía más grave que los datos que se han hecho públicos y el problema se repite tanto en Navarra como a nivel estatal. El IES de Soraluze denuncia que ante el cierre no hay ninguna sustitución, no se realizan las materias de los profesores que están confinados y no hay ningún plan. Los familiares de Zaldibar anunciaron que se habían organizado para realizar turnos para cuidar los niños entre ellos. Trabajadores, padres y alumnos del centro de Atxuri han organizado numerosas protestas porque se les ha quitado el comedor enviando a sus trabajadores al paro, y como ocurre en muchos centros, las propias instalaciones hacen imposible evitar aglomeraciones, más la supresión de las becas de libros, etc.

En definitiva, así ha respondido el Gobierno Vasco del PNV y PSE, recortando en lugar de poner más recursos. Cristina Uriarte anunció que contratarían a mil profesores si veían la necesidad. La mentira ha quedado en evidencia. En lugar de contratarlos, se han cerrado los centros y tampoco han sustituido al personal confinado. Han cambiado la cara de la consejera de Educación, pero sus políticas siguen siendo las mismas. No es de extrañar, como quedó reflejado en la enorme demostración de enfado que vimos el martes en las calles de Euskadi. La situación que ha provocado el Gobierno Vasco y el Ministerio de Educación es tremendamente grave, y este clamor se extiende a todos los rincones del Estado.

Es inadmisible que el Ministerio que dirige Isabel Celaá siga alardeando de su pasividad y aceptando la situación de emergencia social que vive la educación pública en este contexto. Es increíble echar la responsabilidad a las Consejerías Educativas, muchas de ellas gobernados por la derecha, y no poner en marcha un plan de rescate de la educación pública. No ha hecho nada para tomar medidas para cumplir los requisitos de calidad y seguridad exigidos por la comunidad educativa.

Es absolutamente irrenunciable y necesario que las ratios bajen a 15 alumnos por aula, que se contraten 165.000 profesores para todos los tramos educativos -garantizando así una presencialidad segura-, que se contraten miles de sanitarios, que se contrate personal de limpieza y comedores. No puede ser que el Ibex 35 y los grandes bancos reciban más de 100.000 millones de euros del Gobierno PSOE-UP, y que la educación pública vuelva a vivir la carencia de recursos y recortes aplicada por los anteriores gobiernos de la derecha.

¿Cómo es posible que un Ejecutivo que se proclama de izquierdas y progresista hable más con la oligarquía financiera que con los profesores? ¿Se reúna más con los banqueros que con los profesionales de la sanidad pública? ¿O escuche más atentamente a Ana Patricia Botín que a los estudiantes?

Se lo decimos claramente a Pablo Iglesias y a los ministros de UP: tenéis una obligación política y moral con las familias trabajadoras y la juventud. Cumplid con ella. No podéis seguir haciendo declaraciones que avalan este lamentable estado de cosas. Tenéis que rectificar y poner en marcha este plan de rescate a la enseñanza pública. No podéis dejar que la derecha se salga con la suya, que los poderosos se llenen los bolsillos mientras la juventud y las familias trabajadoras padecemos la catástrofe que ellos y su sistema han creado.

En las próximas semanas no va a mejorar la situación. Todo lo contrario. Desde Ikasle Sindikatua/Sindicato de Estudiantes llamamos a participar masivamente en estos tres días de huelga para protestar enérgicamente contra este caos que no es inevitable, que puede ser combatido con medidas drásticas que el Gobierno tiene la obligación de tomar. Hemos decidido suspender las concentraciones que teníamos convocadas para mañana jueves 17 de septiembre, porque a nivel estatal no será posible movilizarse ese día por la gravedad de la pandemia y las dificultades de la juventud para asistir, y porque en la CAV los trabajadores y estudiantes dimos una gran respuesta firme el 15 de septiembre.

La lucha acaba de iniciarse, será larga y dura. Pero no vamos a desistir. Sabemos que los derechos se conquistan con la movilización masiva, con determinación y valentía. Y los hechos nos están dando la razón.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Zozketaren data berria: azaroak 21

200623 1

Koronabirusaren krisia dela eta, gure errifaren zozketa azaroaren 21era atzeratuko dugu. Halaber, kontaktu telefonoa aldatu beharrean gara. Informazio gehiago jasotzeko deitu 685 70 82 81 tlf zenbakira.

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu