(abajo en castellano)

Borrokak aurrera jarraitu behar du hezkuntza komunitatearen greba orokor berri baten deialdiarekin

Egoera benetan larria da! Kalitatezko hezkuntza publiko, presentzial eta seguruaren alde!

Ikasturte honen hasiera ikaragarrizko desastrea izaten ari da, Madrilgo Hezkuntza Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza sailaren -besteak beste- utzikeriaren erruz. Konfinamendutik 6 hilabete eduki ondoren, ez dute inolako neurri eraginkorrik hartu eta behar bezalako inbertsio ekonomikorik bermatu hezkuntza publikorako, geletako ratioak jeisteko, irakasleak kontratatzeko, ikastokiak egokitzeko...

Arduragabekeria horren aurrean iragarrita zegoen tragedia modurik gordinenean bete da. 182 ikasgela daude itxirik EAEn irailaren 30ean -klaseen %1,04a-. Datu hori handiagoa ere izan da 200 bat ikastetxe eta 3 mila ikasle konfinaturik egotea eraginez, eta gauzak horrela jarraituz gero askoz larriagoa izan daiteke. Baina datuez haratago, jantoki zerbitzuak kendu ditu, irakasle ordezkapenak ez dira betetzen eta ikastetxe askotan irakasleak gelak bikoiztu behar dituzte eta praktikan ezinezkoa egiten ari da klaseak ematen jarraitzea baldintza tamalgarri horietan.

Egoera honen larritasunak bereziki agerian uzten du EAJren Eusko Jaurlaritzak urteetan aplikatu dituen hezkuntza publikoaren aurkako murrizketa eta eraso politikak. Ikasgelen masifikazioarekin, irakasleen eta hezkuntzako langileen baldintza prekarioekin eta kosturik txikienarekin aurrera jarraitzea erabaki du, inolako begirunerik gabe. Dirutzak jarri ditu mahai gainean egun batetik bestera enpresari handien irabaziak bermatzeko, Albi Baterako Eenplegu Espedienteekin josi ditu lantoki gehienak, baina hezkuntza, osasun eta zerbitzu publikoetarako ez dago zentimorik. Argi dago, euskal eskuinarentzat eta beren PSEko bazkideentzat, hezkuntza langile familiek seme alabak uzteko toki huts bat besterik ez dela, lanera joan daitezen.

Horren aurrean, etengabe jaurtitzen dute lotsarik gabe errua langile familien eta gazteen arduragabekeriarena den mezua. Antza denez, ikastokian edo lantokian kutsatzea ezinezkoa da, zeren, albistegien arabera, kutsadura guztiak aisialdian gertatzen dira. Nazkaturik gaude politika kapitalista guztiak geuri errua botaz justifikatu nahi propaganda higuingarri horrekin!

Irailaren 15eko hezkuntza komunitate osoaren grebaren arrakastaren ondoren, borrokak aurrera jarraitu behar du eta indartu egin behar dugu. Hori da, Eusko Jaurlaritzak nahiz Madrilgo Gobernuak atzera egiteko eta kaleetan planteatu ditugun aldarrikapenak betetzeko modu bakarra. Horregatik Ikasle Sindikatutik, urriaren 2an langile sindikatuek arratsaldeko 18etan hiriburuetan deitu dituzten manifestazioak babesten ditugu eta gazte guztiei bertan parte hartzeko deia zabaltzen diegu. Halaber, uste dugu egoera honen aurrean beharrezkoa dela lehenbailehen hezkuntzako greba orokorra deitzea eta borroka hori osasun langileekin eta borrokan dauden sektoreekin bateratzea. Osakidetzako langileak urriaren 3an manifestazioa deitu dute 12etan Bilbon Jesusen Bihotzetik eta hori ere babestu behar dugu.

Batasuna eta borroka da bide bakarra!

Todas y todos a las manifestaciones educativas el 2 de octubre

La lucha debe continuar con la convocatoria de una nueva huelga general de la comunidad educativa

¡La situación es realmente grave! ¡Por una educación pública, presencial y segura de calidad!

El inicio de este curso está siendo un completo desastre por la dejadez del Ministerio de Educación de Madrid y del departamento de Educación del Gobierno Vasco, entre otros gobiernos autonómicos. Tras 6 meses de confinamiento, no han tomado ninguna medida efectiva ni han garantizado una inversión económica suficiente para recatar la educación pública, y bajar los ratios de las aulas, contratar profesorado, para adecuar los centros...

 Ante esta irresponsabilidad la tragedia anunciada se ha cumplido de la manera más cruda. A 30 de septiembre hay 182 aulas cerradas en la CAPV, el 1,04% de las clases. Este dato ha sido incluso mayor provocando que unos 200 centros y 3 mil alumnos estén confinados, y si las cosas siguen así puede ser incluso más grave. Pero más allá de los datos, se han suprimido los servicios de comedor, no se cubren las sustituciones de profesores y en muchos centros los docentes tienen que doblar las clases. En la práctica está siendo imposible seguir dando clases en estas condiciones lamentables.

La gravedad de esta situación pone especialmente de manifiesto las políticas de recortes y ataques a la educación pública que durante años ha aplicado el Gobierno Vasco del PNV. Ha decidido seguir adelante con la masificación de las aulas, las precarias condiciones del profesorado y del personal educativo y con el menor coste, sin ninguna consideración. Ha puesto sobre la mesa millones de euros para garantizar los beneficios de los grandes empresarios de un día para otro, ha cosido la gran mayoría de los centros de trabajo con EREs, pero no hay ni un céntimos para educación, para sanidad y los servicios públicos. Está claro que, para la derecha vasca y para sus socios del PSE, la educación no es más que un lugar para que las familias trabajadoras dejen a sus hijas e hijos para ir a trabajar.
Ante ello, lanzan constantemente sin pudor el mensaje de que la culpa es de la irresponsabilidad de las familias trabajadoras y de los jóvenes. Al parecer, el contagio en el colegio o en el centro de trabajo es imposible, porque, según las noticias, todas los contagios se producen durante el ocio. ¡Estamos hartos de tanta propaganda asquerosa para justificar estas políticas capitalistas!

Tras el éxito de la huelga de toda la comunidad educativa del 15 de septiembre, la lucha debe continuar y debemos fortalecerla. Es, la única manera de que tanto el Gobierno Vasco como el Gobierno de Madrid den marcha atrás y cumplan con las reivindicaciones que hemos planteado en las calles. Por eso desde Ikasle Sindikatua, apoyamos las manifestaciones que han convocado los sindicatos de trabajadores el 2 de octubre a las 18 de la tarde en las capitales de la CAPV y hacemos un llamamiento a toda la juventud a participar en ellas. También creemos que ante esta situación es necesario convocar cuanto antes una huelga general de educación y unificar esa lucha con el personal sanitario y con los sectores en lucha. Los trabajadores de Osakidetza han convocado una manifestación el 3 de octubre a las 12:00 horas en Bilbao desde el Sagrado Corazón, y tenemos que apoyarla también.

¡Unidad y lucha es el único camino!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Zozketaren data berria: azaroak 21

200623 1

Koronabirusaren krisia dela eta, gure errifaren zozketa azaroaren 21era atzeratuko dugu. Halaber, kontaktu telefonoa aldatu beharrean gara. Informazio gehiago jasotzeko deitu 685 70 82 81 tlf zenbakira.

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu