Artículo en castellano

Aste honetan hasi da selektibitatea. Ikasturte negargarri honetan hezkuntza ministerioak eta hezkuntza sailek milioika ikasle alde batera utzi dituzte eta gehienok ikasketak modu erdi- presentzialean egin ditugu. Orain milaka ikaslek proba bidegabe eta arbitrario horiei aurre egin behar diegu unibertsitate publikoan plaza bat lortzeko.

Selektibitatea neurri klasista da, langile klaseari unibertsitateko ateak ixteko

Iaz egoera surrealista bizi izan genuen. Osasun-egoera larria izan arren, deseskalada betean, osasun publikoa kolapsatuta zegoela eta adituen gomendioen aurka, hezkuntza-administrazioek selektibitatea mantendu zuten protokolo barregarri batzuekin (leihoak irekitzea eta musukoak eramatea). Hori aurreko bi asteetan 100.000 biztanleko zortzi kasu zeudenean gertatzen zen. Aurten, lehen azterketak 100.000ko 200dik gorako intzidentziarekin hasi dira. Gure osasunak eta hezkuntzak bost axola zien orduan eta bost axola die gaur.

Hezkuntza ministerioaren kudeaketaren kritika handitzen ari zenez eta, eta 2020ko selektibitatea bertan behera uzteko egin genuen eskaeraren aurrean, Isabel Celaak probak "malguagoak" izango zirela agindu zuen. Horrek ez zuen esan nahi behar ziren plazak sortu zirenik, ezta mozketa-notak edo unibertsitate-tasak kendu zirenik ere ez, noski ezetz. Ikasle Sindikatutik orduan salatu genuen bezala, "malgutasun" horren ondorioz, mozketa notak nabarmen igo ziren (titulazioen %70an igo dira). Lorrezinak diren notak ikasketak ikastetxe publikoetan egin ditugunontzat, baliabide faltarekin eta gaixotasun mentalen gorakada handia izan denean, administrazioek eragin duten desastreagatik eta gure gain ezarritako presio itzelagatik.

Egoera horri azterketen prezioa gehitu behar zaio, gainditu behar dugun lehen oztopoa. Prezioa 86,33 eurotan kokatzen da EAEne ta 93,25 euro Nafarroan Estatu mailako altuenak. Trabak ez dira amaitzen azterketak gainditzen baditugu eta mozketa notetara iristea lortzen badugu. Ondoren, unibertsitate tasa neurrigabeei egin behar diegu aurre, beken gabeziari, eta gainera, Castells ministroaren unibertsitate lege berriari –pribatizazioaren ministro gisa izendatzekoa dena –.

Ikasle Sindikatutik askotan adierazi dugun bezala, selektibitatea froga baztertzaile, bidegabe eta arbitrarioa da, eta langile familietako milaka ikasle unibertsitatetik kanporatzea dakar. Azterketa horiek beharrezkoak, atzeraezinak eta ia sakratuak direla esaten digute. Baina ez da egia. Duten izateko arrazoi bakarra unibertsitate publikoan plaza eta inbertsio faltan oinarritzen da. Guztientzako plazak baleude, ez legoke arrazoirik hautaketarik egiteko, ezta mozketa-notak egoteko ere.

Hala ere, pribatizazioaren eta unibertsitatean inbertsio falta dela eta, selektibitatea benetako “gose jokoan” bihurtu da. Guztiok "parekatzen" gaituen neurria dela eta "aukera berdintasuna" sustatzen duela saltzen digute, edozein dela gure maila ekonomikoa edo ikasten dugun ikastetxea ere. Gezur galanta.

Lehia honek ez du irizpide akademikorik jarraitzen. Garbiketa klasista bat da, langile familietako ikasleak zigortzen dituena eta baliabide ekonomiko gehien dituztenei mesede egiten diena. Nork du errazen selektibitatea? Akademia pribatuak, klase partikularrak edo atzerrira ingelesa ikasteko bidaiatzeko aukera ematen dutenak, ikastetxe pribatutakoak? Edo etxe txikietan, interneterako konexio egokirik gabe bizi garen eta baliabiderik gabe eta geto bihurtzen ari diren ikastetxe publikoetako ikasleak? Erantzuna argia da, ez gaitzatela inozotzat jo.

Ez selektibitaterik, ez mozketa notarik. %100 publikoa eta doakoa den unibertsitatearen alde!

Ikasturtean desagertuta egon den Isabel Celaa -Castells ministroa bezala- orain selektibitatea defendatzera atera da eta erkidego bakoitzeko azterketen artean "ekitatea sustatzeaz" hitz egin digu. Ez dugu selektibitate bakarrik nahi, ezta proba “malguagoak” ere.

Selektibitatea behingoz ezabatzea eta benetan publikoa den unibertsitatea defendatzea eskatzen dugu. Hezkuntzako klase desberdintasunarekin edo eskola uzte goiztiarrekin amaitzeko hezkuntza eta unibertsitate publikoa erreskatatu behar dira, selektibitatea ezabatu eta mozketa-notak kendu behar dira, unibertsitate publikoan dozenaka mila plaza sortu behar dira, doakotasuna bermatu behar da, guztiok goi-mailako ikasketak egiteko aukera izateko eta hezkuntzarako dugun eskubidea ez dadin negozio izan.

Selektibitateari ez. Bai, ordea, langileen seme-alabek hezkuntza duina izateko eskubideari.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu