Denok 11:00etako manifestazioetara!

Donostia: Alderdi Eder

Bilbo: Udaletxea - Ayuntamiento

Gasteiz: Andramari Zuria - Virgen Blanca

Greba eskaria egiteko agiria - Documento para solicitar la huelga

enlace al artículo en castellano

Alderik alde, planetako lurralde guztietan geroz eta nabarmenagoa da sistema kapitalista eragiten ari den ingurumen suntsiketa. Grezia, Turkia, Siberia edo Kaliforniako sute izugarriak, Kanadak eta AEBko ekialdeko kostaldeak jasan dituzten bero-boladak, ehunka hildako eta milioika arrain itota utzi dituzte ozeanoaren berotzeak, lurralde artikoaren urtzeak -abuztu hasieran Groenlandia estaltzen duen glaziar-kaskoak 8.000 milioi tona galdu ditu-, Haitin izandako lurrikarak, Alemanian, Belgikan eta Txinan izandako uholdeak... etenik ez duten hondamendiak dira.

Birusen eta pandemien ugaritzea, Covid-19rena kasu, biodibertsitatearen suntsiketarekin erabat lotuta dago, multinazionalek ingurumenari ezartzen dioten irabazi handienaren legearen mende.

Nazio Batuen Erakundearen Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko panelaren (IPPC) azken txostena izugarria da: "Kliman ikusitako aldaketa askok ez dute aurrekaririk milaka urtetan, ehunka mila urtetan ez bada". Hala ere, klima aldaketa ez da inondik ere jainkoen zigorra. Ekosistemaren gaineko ekoizpen kapitalistaren jarduera suntsitzailearen eta merkatu-ekonomia deritzonari sostengu diren gobernuen konplizitatearen emaitza da.

Hondamendi klimatikoa, hondamendi kapitalista

Enpresa handiek eta oligopolioek planeta suntsitzeko duten erantzukizunari buruzko datuak ezin dira gehiago ezkutatu. Egoera honen erruduna ez da "gizateria" orokorrean, kapitalistak dira: erregai fosilen 20 enpresak mundu mailan berotegi-efektuko gasen isurketen herena sortzen dute eta 100 multinazionalek CO2aren % 80 isurtzen dute.

Gobernu guztiek, eskuinekoak edo sozialdemokratak izan, behin eta berriz esaten dute klima aldaketa geldiarazteko neurriak hartzen ari direla. Gezur galanta! Klima-gailurrek porrot egin dute, Parisko Akordiotik hasi eta Madrilen egindako COP25era, izan ere, planeta suntsituz poltsikoak betetzen dituzten horiek antolatu eta kontrolatzen baitituzte.

Elektrizitate, gas eta petrolio enpresen, bankuen eta ehungintzako eta nekazaritzako elikagaien enpresa handien adierazpen eta propaganda ekologistak erabateko iruzurra dira. "Berdea" modan dago iragarki guztietan, baina iritzi publikoa engainatzeko trikimailu lotsagabe bat besterik ez da. Hitz zinikoak, beren jarduera kriminalaren pisua herritarren sorbaldetan deskargatzeko, eta beren erantzukizuna ezkutatzeko.

Horrelakoa da kapitalismoaren logika: gutxi batzuen irabazi handiek agintzen dute gehiengoaren behar sozialen eta ingurumenaren gainetik.

Planeta salbatzeko sistemarekin hautsi behar da: ikasle greba irailaren 24an!

Kapitalismo berdea benetako iruzurra da eta porrot egin du. Gobernuek eta enpresek bizi dugun hondamendia geldiarazteko egiten duten ekintzan konfiantza izatea akatsa da. Gure indarretan eta borrokatzeko eta mobilizatzeko gaitasunean bakarrik oinarritu gaitezke. Gazteok urte hauetan erakutsi dugu hori, eta indar handiagoz egiten jarraituko dugu.

Horregatik, Ikasle Sindikatuak dei egiten diegu ikasle guztiei datorren irailaren 24ko nazioarteko ikasle greba klimatikora, eta dei egiten diegu ikasgelak hustera eta kaleak betetzera EHko hirietan 11:00etan egingo ditugun manifestazioetan.

Egun hori borroka egun ikaragarria izango da berriro, mundu osoko plazetan milioika gazte egongo baitira.

Zapalkuntza kapitalistari amaiera emanez soilik, multinazional handiak heritarren kontrol demokratikoaren pean nazionalizatuz, planifikatu daiteke ekoizpen jarduera premia sozial larriei erantzuteko, osasuna eta hezkuntza publikoa, guztiontzako etxebizitza eskuragarria eta duina, prekarietaterik eta miseriako soldatarik gabeko enplegua eta ingurumena errespetatzen dela bermatzea. Gizartearen eraldaketa sozialistarekin bakarrik lortuko dugu ingurumena suntsipen segurutik babestea eta justizia soziala eta klimatikoa bermatzea.

 

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu