Polizia Unibertsitatetik kanpora!

EHU errudun!

Joan den otsailaren 28an eta 29an Gasteizko EHUn MSko kideek eztabaida politikorako Herri Unibertsitateko jardunaldiak antolatu zituzten, ehunka ikasleren parte hartzearekin, Palestinako egoera, ezker abertzalearen historia edota feminismoa jorratzeko.

Ostegun gauean, unibertsitateko zuzendaritzak eskatuta, Ertzaintzaren talde handi bat Letretako Fakultatean sartu zen han bildutako gazteen aurka gogor oldartuz, Frankismo garaiko poliziak unibertsitateetan mobilizazioak erasotzen zituzten estiloan. Indar polizialen jarrera unibertsitatearen pribatizazioaren aurka eta gazteen eskubide politikoen alde borrokatzen dugun gazteak indarrez kanporatzea eta beldurtzea izan da.

Hori da EAJren eta bere bazkide PSEren ohiko politika, aberatsei eta boteretsuei eskua luzatu eta langile klasearen eskubideak defendatzen ditugunon aurka errepresio basatia. Eta EAJ hori bera da, Arnaldo Otegiren hitzetan, herri akordio handiak lortu eta "abertzaletasunaren, subiranismoaren eta ezkerreko politiken" bidera eraman nahi duen alderdia.

Begi bistakoa da, hau guztia ez zela posible izango EHUko zuzendaritzaren eta Unibertsitateko segurtasun pribatuaren konplizitaterik gabe. Graduen eta masterren tasak langile klaseko ikasle gehienentzat ordainezinak diren bitartean, erretoretzak poliziari atea zabaltzen dio horren aurka egiten dugun ikasleak indarkeriaz kanporatzeko.

Ikasle Sindikatuko eta Ezker Iraultzaileko kideok Herri Unibertsitateak antolatu duen itxialdiarekiko eta poliziaren eraso basatia pairatu dutenekiko elkartasuna adierazi nahi dugu eta erasoa salatzeko antolatutako ekintzetara dei egiten dugu.

Borrokatzen dugunon aurkako errepresiorik ez!

Adierazpen askatasunari erasorik ez!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu