SAKATU HEMEN KOMUNIKATURA ATXIKITZEKO, edo bidali email bat Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera izen-abizenak/erakundea edo kolektiboa eta herria adieraziz.

Joan den uztailaren 25ean, Carlos Ochoa, Sevillako Ikasle Sindikatuko idazkari nagusia, bere etxean atxilotu zuen polizia-dispositibo gogor batek. Polizia-etxera eraman zuten, Sevillako Unibertsitateko Palestinaren aldeko kanpaldian izan zuen parte hartzeari buruz deklaratzera.

Ekintza horrek berriz ere gazte borrokalariak Estatuaren aparatuaren errepresioaren jomugan jartzen ditu. Argi dute bitarteko guztiak erabiliko dituztela, muntaia polizial eta judizialekin edo zuzenean errepresioarekin oldartuz, boteretsuen abusu eta krimenen aurrean isilik egotera etsitzen ez dutenak zapaltzeko.

Horregatik husten dituzte polizien borrekin genozidio sionistaren aurkako kanpaldiak eta informazio-brigadek gaizkile arriskutsuak balira bezala atxilotzen dituzte ekintzaile nabarmenenak. Horregatik, Madrilgo Erkidegoko presidente Isabel Díaz Ayusok izuaren erregimena ezarri nahi du unibertsitate publikoetan, diktadura frankistak egin zuen bezala, edo Sevillako Unibertsitateak diziplina-espedienteak ireki dizkie Ikasle Sindikatuko bi afiliaturi, irakasle matxista eta jazarle bat publikoki salatzeagatik.

Horregatik, Katalunian ere SEPCko hiru ekintzaile atxilotu dituzte hezkuntza publikoaren aldeko ikasle mobilizazioetan parte hartzeagatik, eta Nafarroan zazpi gaztek aurre egin behar diete 20 urteko kartzela zigorrei eta 56.000 euroko isunei, mobilizazioaren bidez geldiaraztea lortu baitzuten espekulazio proiektu bat. Gehiago dago. La Suizako sei sindikalistak, Voxen aurka manifestatzeagatik espetxeratutako Zaragozako gazte antifaxistak, Pablo Hasselek monarkia ustelaren egiak kantatzeagatik kartzelan daramatzan urteak, edo Altsasuko gazteak espetxeratzeko auzitegien eta guardia zibilaren konspirazioa...

Behean sinatzen dugun pertsona, kolektibo eta erakundeok gure haserre sakona erakutsi nahi dugu errepresio-ekintza horien aurrean. Ekintza horietako asko aurrerakoiena dela dioen gobernuak babesten ditu, eta Gazan genozidioaren aurka edo guztion eskubide sozial eta laboralen alde borrokatzen dugunok beldurtzea besterik ez dute bilatzen.

Horrrenbestez, prozedura judizial honetan Carlos Ochoa kidearen eta Sevilako Unibertsitateko Palestinako kanpaldiko gainerako ikertuen aurkako edozein kargu edo lege-ekintza kentzea eta berehala ixtea eskatzen dugu, eta Ikasle Sindikatuari gure elkartasuna helarazten diogu.

Errepresioarekin ez gaituzte isilduko!

Bat ukitzen badigute, denok erantzungo dugu!

Mozal Legearen indargabetzea orain!

 

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu