Pilar Alegria Hezkuntza ministroari.
Hezkuntza sailburuei.
Hilabete baino gehiago daramagu Hezkuntza Ministerioak eta autonomia erkidegoetako hezkuntza arduradunek selektibitatearen azterketa eredu berria argitaratu zain, hau da, beren lana egin zain.
Hilabete bateko isilunea, ziurgabetasuna, estresa eta antsietatea, Unibertsitatera sartuko garen ala ez erabakitzen duen proba dela eta. Eta protesta egitera eta azalpen eske ateratzen garenean, polizia bidaltzen dute gu erreprimitzera, amorru basati batekin, gomazko pilotekin eta borra-kolpez.
Aurpegira barre egiten ari zaizkigu, baina pazientzia agortu zaigu.
Gaur bertan, ikasle greba oso indartsu batek erabat geldiarazi ditu Estatu osoko ikasgelak, eta 50 mobilizazio baino gehiago egin ditugu ikasleok entzun gaitzaten.
Baina Ministerioak eta Kontseilaritzek uste badute etxera joango garela eta haien hitz hutsetan konfiantza izango dugula, oso oker daude.
Argi diogu: datorren astelehenean, urriaren 14an, selektibitateko azterketa eredu berria argitaratuta ez badago, datorren ostiralean, hilaren 18an, ikasle greba orokorrari ekingo diogu berriz. Gazteak gara, baina ez hain inuxenteak, ez ginen atzo jaio.
Ikasle Sindikatuak PSOEk zuzentzen duen Hezkuntza Ministerioari eta Pilar Alegria bere ministroari gu gutxiesteari uzteko eskatzen diegu. Herri honetako hezkuntza arduradun nagusi gisa, egoera onartezin hau konpontzea da bere betebeharra.
Selektibitateko azterketa eredua icebergaren punta baino ez da. Hezkuntza publikoa iritsi den suntsiketa eta pribatizazio maila onartezina da. Horregatik, hezkuntza publikoaren premiazko erreskate plan bat exijitzen dugu, honako neurri hauek hartuko dituena:
- Hezkuntza %100 publikoa. Hezkuntza eta unibertsitate publikoak BPGren %7ko inbertsioarekin erreskatatzeko premiazko plana martxan jartzea. Ratioen jaitsiera zorrotza, ikasgelako 15 ikaslera. Ikastetxe publikoak eraiki eta berritzeko plan bat berehala martxan jartzea. Aski da gure hezkuntzarekin negozioa egitearekin! Ezta euro publiko bakar bat ere hezkuntza itundu-pribatuarentzat eta Eliza Katolikoaren hierarkiarentzat.
- Doako 200.000 plaza sortzea Lanbide Heziketa publikoan. Matrikulak kentzea. Aski da graduak pribatizatzea, inbertsio funtsek eta bankuek gure eskubideen kontura etekinak bildu ditzaten. Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu guztiak sare publikoan sartzea. Ordainduriko praktikak enpresetan.
- Familia langileetako ikasleentzat unibertsitate %100 publiko baten alde. Milaka plaza publiko sortzea, tasak ezabatzea, beken plana modu drastikoan handiagotzea eta beka horiek eskuratzeko nota 5era jaistea. Selektibitateko azterketa eredua behin betiko kentzea. Unibertsitateko karreretan sartzeko etete-notak kentzea.
- Ikastetxe publiko guztietan arreta psikologiko eta pedagogiko integrala emateko plana, egunero kolpatzen gaituzten gaixotasun mentalen pandemiaren aurrean gazteen osasun mentala babesteko.
Erantzunaren zain geratzen gara.
Ikasle Sindikatuko Estatuko Komite Betearazlea