Gaurko argazki gehiago.

Ikasle mugimendua duintasun lezioa eman du beste behin. Ikasgelak hustu ditugu eta gure mina, atsekabea eta amorrua Valentziako herriarekiko elkartasun oihu bihurtu dugu.

Hogeita hamar mobilizazio baino gehiago izan dira, EH-en, Catalunyan, Galizan eta estatu guztian zehar, Mazonen dimisioa aldarrikatuz, Gobernu zentralaren ardura salatuz eta gazteriaren mobilizazio antifaxista eta auto antolaketa aldarrikatuz.

Ehunka hildako, desagertuak, milaka etxe suntsituak, lokatzez betetako herriak eta auzoak, dena galdu duten familiak. Argi eta garbi diogu. Hau ez da hondamendi natural batengatik bakarrik izan. Krimen soziala izan da. Familia langileen aurkako krimen soziala, gu bezala auzo eta herri xumeetan bizi direnen aurkakoa. Eta krimen honek erantzuleak ditu, izen-abizenekin.

Carlos Mazon eta PPren Gobernua. Nahiz eta alerta meteorologikoak izan, ez zuten ezer egin herritarrak ohartarazteko. Murrizketak egiten dituzte osasunean eta hezkuntzan, basoen zaintzan, suhiltzaileetan... eta aldiz zezenketei milioika euro oparitzen dizkie. Etxebizitzen espekulazioa bultzatzen dutenak eta uholde arriskua dagoen lurretan eraikitzea sustatzen dutenak, negozioa egiten jarraitzeko. Haien eskuak odolez zikinduta daude!

Horregatik, Euskal Herritik bat egiten dugu joan den larunbatean Valentziako kaleak zeharkatu zituen aho bateko oihuarekin: Mazón dimisioa eta kartzelara. Joane den larunbatean 300.000 pertsonak baino gehiagok Valentziako erdigunea bete zuten, justizia exijituz.

Bigarren arduradunak: patronala, Mercadonaren burua den Juan Roig eta enpresari handiak. DANAk dena suntsitzen zuenean langileak beren lanpostuetan, bulego eta dendetan egotera behartu zituzten nagusi parasitoak. Zergatik? Sistema honetan aberatsen irabaziak garrantzitsuagoak direlako pertsona xumeen bizitzak baino. Ongi dakigu Amancio Ortega bezalako tipoek eta orain aurpegia garbitzeko limosnak ematen dituzten kapitalistek, beren aberastasuna esplotazio eta zapalkuntza ankerraren gainean eraiki dutela.

Eta hirugarrenik, ezin dugu ahaztu gobernu zentralak izan duen papera. Pedro Sanchezek eta bere ministroek ez zuten ezer egin. Ez zituzten berehala mobilizatu Estatuaren baliabide guztiak kaltetutako eremuetara. Ez suhiltzaileak, ez erreskate-taldeak, ez kanpaina-ospitaleak. Ezertxo ere ez.

Egia esan behar da biktimekiko errespetuagatik. Pedro Sanchezek babesa eman dio Carlos Mazoni, eta ez du zalantzarik izan erregearekin Paiportatik paseatu eta argazkia ateratzeko. Zer espero zuten? Auzokoek besoak zabalik hartzea? Ongi merezia dute jaso duten lokatz guztia!

Baina utzikeria instituzionalaren aurrean, utzikeria politikoaren aurrean, errealitatearen beste aurpegi bat ikusi dugu. Eta horrek biziki hunkitzen gaitu: auzo lana, herri antolaketa, klase-elkartasuna eta, herriak bakarrik salbatzen duela herria.

Milaka gazte, langile, goitik behera lokatzez estalita, kilometroak eta kilometroak egiten kaltetutako lekuetaraino, milaka egunero elkartasunaren zubia gurutzatzen pala, eskuare eta era guztietako tresnekin. Ikasgelara itzultzeari uko egin dioten ikasleak, kaltetutako familiei laguntzen jarraitzeko eta elikagaiak banaketan eta garbiketan jarraitzeko. Ikasle horiei guztiei gero komunikabideek eta eskuinak kristalezko belaunaldia deitzen diete. Kristalezko belaunaldia? Ez. Zapalkuntzaren aurkako belaunaldia gara, eta oso ondo ulertzen dugu gure eskubideak defendatzera altxatzen ez bagara, inork ez duela gure ordez egingo.

Eta bada beste funtsezko auzi bat. Izan ere, propaganda kanpaina latza dago, eta horren aurka borrokatu behar dugu. Valentziako herriaren duintasunak eta haserreak ez dute zerikusirik hondamendi horretaz baliatuz beren demagogia arrazista eta nazia zabaltzen saiatzen diren faxista ziztrin horiekin. Ez ditugu ikusi PPko eta Voxeko jaunak lokatza garbitzen, ezta Desokupako matoiak ere. Faxistak Kapitalaren borreroak dira, gure etsai zuzenak.

Ikasle Sindikatuak greba deitu du, gazte guztien betebeharra delako une kritiko honetan gure babesa adieraztea. Herri antolaketak aurrera jarraitu behar du. Valentziako langileek eta gazteek erakutsi dute gizartea martxan jartzen dugunak garela behar denean laguntzen dugunak. Horregatik, mobilizazio honetan elkartasuna adierazten dugu, justizia egitea eta krimen honen arduradun politikoak espetxeratzea exijitzen dugu eta berreraikuntza herriaren zerbitzura jartzea aldarrikatzen dugu.

Gora langileen eta gazteen elkartasuna! Valentzia ez zaude bakarrik. Mazon kanpora!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu