Gaur, asteartea, hilak 25, Coral Latorre Moratalazeko komisaldegira joan da deklaratzera. Atzo deklaratu zuten Contracorriente taldeko eta Ikasleen Sindikatuko sei ikaskideekin batera, Libertad Sin Ira ultraeskuindarrek salatu egin dute Somosaguasko Campusean egin genuen protesta antifaxista.

Polizia Nazionalak salaketa izapidetu du eta hertsapenak, desordena publikoa eta gorroto-delitua leporatzen dizkigu. Hau da, eskuin muturrak seinalatu egiten gaitu, eta Polizia, presaka, gu erreprimitzeaz eta gu akusatzeaz arduratzen da... Gorroto eta indarkeria delitua!

Bistan da muntaia judizial eta polizial bat martxan jarri nahi dutela beldurra sartzeko, ez bakarrik ikasle mugimenduaren artean, baita eskuin muturraren aurka mobilizatzen den ezker osoaren artean ere. Horrela funtzionatzen dute elementu hauek: Eragotzi nahi dute fakultateetan diskurtso faxista, matxista, arrazista eta homofoboaren aurka defendatzea.

Zaragozako 6ak, La Suizako 6ak edo Pablo Hasél kasuetan bezala, faxisten, poliziaren eta epaileen arteko loturak egunez egun begibistakoagoak dira. Libertad Sin Ira Voxen adarra da Unibertsitate Konplutentsean, Diego Yáñez ultraeskuindar venezuelar ezagunak zuzendutako “elkartea”, nazioarteko ultraeskuinaren onenekin bat egiten duena. Santiago Abascalekin eta Voxeko buruzagitzarekin izan dituen harremanak direla eta, mitin batean parte hartu du Colon plazan, Voxeko, PPko eta sekta erlijiosoetako buruzagien eskutik bere nazionalkatolizismoa zabaltzeko

Diktadura frankistaren, Latinoamerikako kolpe militarren edo Netanyahuren genozidaren defendatzaileek ikaratu egin nahi gaituzte. Baina ez dute lortuko.

Mugimendu antifaxista indartsu bat altxatuko dugu Somosaguasen eta Unibertsitate guztietan. Gehiago gara, eta ez dugu onartuko frankismoaren nostalgiko hauek historiaren erlojuan atzera eginaraztea.

Berriz ere eskerrak eman nahi dizkizuegu helarazten diguzuen baldintzarik gabeko babesagatik. Bat ukitzen badute, denak ukitzen gaituzte.

Beti antifaxistak

 

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu