huelga 32

Ikasle Sindikatuak eta Sindicato de Estudiantesek deitutako 48 orduko greba orokorrak irakaskuntza publikoa geldiarazi du. 2.460 institutu eta unibertsitate publikoetako 255 fakultate baino gehiagok bi eguneko borroka egin dute 3+2 dekretuaren aurka eta unibertsitate publiko eta duin baten alde. Otsailaren 26an, Ikasle Sindikatuak eta Sindicato de Estudiantesek deituta 100.000 ikasle mobilizatu ziren hiri eta herri askotan.

Euskal Herrian mobilizazioa arrakastatsua izan da. Esan beharra dago, Ikasle Abertzaleak eta Ikasle Sindikatuak egin zutela mobilizatzeko deia. Bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean %90a gainditu zuen grebaren jarraipenak. Manifestazioetan berriz, 10.000 izan ziren Bilbon, 3.000 Donostian eta milaka Gasteizen eta Iruñan.

Catalunyan, Sindicat dEstudiants-ek deitutako mobilizazioak babes jendetsua izan zuen. Bartzelonako, Tarragonako, Lleidako eta Gironako bigarren hezkuntzako ikasleen %90a baino gehiagok hustu zituzten kaleak, eta unibertsitate kataluniarretan ia erabatekoa izan zen greba. Sindicat dEstudiants-ek Bartzelonan deitutako manifestazioak 15.000 lagun bildu zituen eta Tarragonan 2.000 inguru. Azpimarratzekoa da País Valencián Sindicat dEstudiants-ek egindako deialdiak lortutako babesa: València hiriburuan 10.000 ikasle baino gehiagok hartu zuten parte manifestazioan, fakultateak erabat hustuta geratu zirelarik. País Valenciá osoan (Castelló, València y Alacant) bigarren hezkuntzako institutuetan grebaren jarraipena %90a baino handiago izan zen, Conselleria d Educació-ren errepresio saiakerei duintasun handiz aurre eginez. Greba eskubidea grebak eginez defendatzen da!

Galizako lau herrialdeetan grebak antzeko jarraipena izan zuen. Hiriburu nagusietan eta herri galiziarretan milaka ikaslez osatutako manifestazioak izan ziren.

Bai Catalunyan eta baita Euskal Herrian ere, Sindicat dEstudiants-ek eta Ikasle Sindikatuak ez dugu soilik borroka PPren dekretu atzerakoiaren aurka planteatu. CiU eta EAJren konplizitatea ere salatu ditugu, hauek ere unibertsitatearen eta irakaskuntza publikoaren pribatizazioaren aldeko politika defendatzen ari baitira.

Greba arrakastatsua izan zen Estatu guztian ere. Madrilen 40.000 gazte baino gehiagok hartu zuten hiriko erdigunea, ia erabat hustuz fakultateak eta bigarren hezkuntzako institutuak. Milaka ikasle izan ziren greban eta manifestazioetan parte hartu zutenak: Andalucía, Asturias, Aragón, Castilla-La Mancha, Castilla y León, Cantabria, Murcia, La Rioja...

Ikasle mugimenduak garbi esan dio ezetz unibertsitate publikoa pribatizatzen duen dekretu honi. Wert ministroak eta Gomendio andereak ez dute inor engainatu: hauen helburu pribatizatzaileak ehunka mila familia xumeren seme-alabak kalitatezko hezkuntza publikotik bota nahi ditu.

Bi pertsona hauek, Wert eta Gomendiok, ez dute zerikusirik hezkuntza munduarekin. Botere enpresarial eta ekonomiko handien instrumentuak dira, eta irakaskuntza publikoa negozio bikain batean bihurtu nahi dute. Ikasle Sindikatuak dekretua berehala erretiratzea eskatzen du eta kalitatezko hezkuntza publikoa erasotzen duten kontrarreforma guztiak bertan behera uztea. Langileen seme-alabek unibertsitatera joateko eskubidea aldarrikatzen dugu, aberatsen seme-alabek bermatuta duten bezala.

Ikasle Sindikatuak dei egiten dio ikasle mugimendu osoari borrokarekin jarraitzeko. Hau da orain gure proposamena: martxoan hezkuntzako greba orokorra deitzea gure irakasleekin eta gurasoekin. Berriz indarrez kolpatu behar dugu lapurren eta ustelen gobernu hau, gure gurasoek eta aiton-amonek hainbeste sakrifiziorekin lortutakoa suntsitu nahi baitute. Eragile sozial eta erakunde ezkertiar guztiei dei egiten diegu gure mobilizazioa babesteko. Eta gazteria osoari dei egiten diogu institutu eta unibertsitateetan Ikasle Sindikatua eraikitzeko, erakunde borrokalari eta antikapitalista altxatzeko, modu kontsekuentean irakaskuntza publikoa eta eskubide sozialak defendatzen dituena eta inolako arazoren aurrean errenditzen ez dena. Denok batera, elkartuta eta antolatuta irabazi egingo dugu.

3+2 dekretuari ez!

Hezkuntza publiko, demokratiko, laiko eta euskalduna!

Wert, joan zaitez!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu