urriak26 kartelacartelSE oct16 nafarroa

Eskuorria jaitsi    Nafarroa  Kartela jaitsi

 

Lau urte murrizketa basatiak egiten igaro ondoren, Alderdi Popularrak erasora jo du, beste behin, gazte eta langile familien aurka. Udako hilabetetan, Rajoyren gobernuak dekretuz eta ezkutuan, hamarkadetan izan den hezkuntza publikoaren aurkako erasorik handiena onartu du: errebalida frankistak indarrean jartzea 2016/17ko ikasturte honetarako. Helburua argia da: familia xumeetako milaka gazte hezkuntza sistematik berehala kanporatzea.

Zer dira errebalida frankistak eta nola eragiten digute?

Errebalidek egungo selektibitatea hirukoiztea ekarriko dute eta izugarri gogortuko ditu titulu bat eskuratzeko baldintzak:

DBH 4ko errebalida: Gainditzen ez duenak ezingo du Batxilergora joan eta ez du DBHko titulua jasoko, nahiz eta irakasgai guztiak gaindituak eduki. Honek lan merkatura titulaziorik gabe ateratzea ekarriko luke.

2. Batxilergoko errebalida: Gainditu ezean ikaslea ezingo da unibertsitatera joan eta ez du Batxilergoko titulua eskuratuko irakasgai guztiak gaindituak eduki arren. Ondorioz, lan merkatura DBHko titulu hutsarekin bakarrik aterako da.

Unibertsitaterako sarbide errebalida: Azkenik, legeak irekita uzten du hirugarren selektibitate baten aukera unibertsitate bakoitzaren kontura.

PP eta EAJ-PNV aliatuak hezkuntza publikoa suntsitzeko

Errebalidek ez dute hezkuntza kalitatea hobetzea helburu, baizik eta filtro gisa erabili nahi dituzte familia xumeetako milaka eta milaka ikasle ahalik eta azkarren eta inolako kualifikaziorik gabe lan merkatura jaurtitzeko. Eraso honen oinarrian PPk defendatzen duen eta EAJ-PNVk guztiz babesten duen eredu soziala dago: gehiengoarentzat prekarietatea eta esplotazioa, gutxiengo pribilegiatu bat errege moduan bizitzeko. Urkulluren gobernuak LOMCEri eta murrizketei kontrajarri nahian erabiltzen duen erretorika erabateko kontraesanean dago errealitatean aurrera eraman duen praktikarekin: murrizketak, dirua itunpeko ikastatxeei oparitzea publikoaren kontura, irakasleak kaleratzea eta LOMCEa aplikatzea. Beraiek, PPk bezala, langile familiei hezkuntza eskubidea kentzea dute helburu.

Urriaren 26an denok grebara!

Ikasle Sindikatuak eta Euskal Herria Sozialistak matxinadara deitzen dugu gazteria, datorren urriaren 26an ikasgelak hustu eta kaleak manifestazio masiboekin betetzeko deia egiten dugu. Era berean, dei egin nahi diegu Ikasle Abertzaletako kideei eta hezkuntza komunitatearen osotasunari -gurasoak, irakasleak, sindikatuak ELA, LAB, CCOO y UGT-, guztiok batera atera gaitezen eta hau lehen pauso handi bat izan dadin borrokan, errebalidak eta LOMCE atzera bota arte mantentzeko eta zabaltzeko.

Jarraitu borrokan errebalida frankistak garaitu arte!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu