enlace en castellano

Lantoki guztiak okupatu behar dira, eta borroka zabaldu, irabazteko!

Langile klasearen babes guztia Nissaneko garaipena lortzeko

Maiatzaren 28an, Nissan multinazionalak bere ekoizpen-jardueraren itxiera jakinarazi zion Gobernuari, Eremu Frankoan, Montcada i Reixac eta Sant Andreu de la Barcan. Hainbat hamarkadatan esplotatuz eta langileei eskubideak murriztuz irabaziak lortu ondoren, hamaika diru-laguntza eta laguntza publikoz baliatuz poltsikoak bete ondoren, parasito horiek langileekiko eta haien familiekiko mespretxua erakusten dute, 3.000 baino gehiago kalera botaz eta zeharkako 20.000 lanpostu baino gehiago suntsituz.

Berehala, langileek kaleak hartu dituzte Bartzelonako hainbat puntutan, eta zirkulazioa geldiarazi dute, pandemiaren segurtasun-protokoloak errespetatuz, baina haserrea eta amaiera arte borroka egiteko prest daudela agertuz, itxiera eragozteko eta lanpostuak defendatzeko. Mobilizazio honek milaka langileren arteko elkartasun oldea piztu du Bartzelonan, Katalunian eta Estatu mailan.

Piztu duen haserrearen eta borrokak duen babes izugarria islatuz, CUPek bezala, Gabriel Rufian (ERC) eta Iñigo Errejon (Mas Pais) diputatuek ere enpresa nazionalizatzearen alde egin dute, ekoizpena mantentzeko eta lanpostuak salbatzeko.

Pablo Iglesias presidenteordeak "Konstituzioaren arabera nazionalizazioak erabat posible" direla esan ostean, "nazionalizazioak ezkerrekoak direla pentsatzeko tranpan ez erortzea" aipatu du, erabat onartezina. Tamalez, Pablo Iglesiasek patronaletik jasotzen duen presioaren arabera iritziz aldatzen duela dirudi, eta hemen egin beharrekoa justu kontrakoa da. Iglesiasek berehala zuzendu behar du akatsa eta ulertu Gobernuak esku hartu behar duela enpleguak babesteko. Langile kontrolpean nazionalizatzea da irtenbide bakarra.

Nissaneko borroka erreferentzia bihurtu behar da langile klase osoarentzat. Nissanen nazionalizazioa indemnizaziorik gabe lortzea eta lanpostu guztiak salbatzea guztiz posible da, baldin eta enpresan presentzia duten sindikatuek, eta bereziki CCOOk, UGTk eta CGTk, hori defendatzen badute eta borroka horren alde bideratzen badute. Gauza bera esan daiteke Alcoako gatazka irekiari buruz, oinarrian multinazionalen jokaera bera baitago: Estatuaren diru-laguntzekin poltsikoak bete dituzte, etengabeko kontzesioak izan dituzte lan baldintzetan eta soldatetan, baina orain langileak bazterrean uzten dituzte inolako begirunerik gabe.

Lantegiak okupatu eta borroka zabaldu

CCOOko, UGTko eta CGTko buruzagiek plantillaren indarrean oinarritu behar dute, handia baita, enpresa laguntzaile eta hornitzaile guztietako langileengan, Bartzelonako eta eragindako herri guztietako herritarrengan, egoerak eskatzen duen borroka-plan irmoa planteatzeko.

Borroka planak neurri serioak eta enpresarien erasoaren mailan daudenak hartu behar ditu:

1. Nissaneko lantegi guztiak okupatzea, enpresak makineria atera eta ekoizpena desegin ez dezan. Lantegi guztietan langileen batzarrek aukeratutako langile kontrol-batzordeak ezartzea. Enpresa laguntzaile eta hornitzaile guztietako langileak ere greba mugagabea egitera eta lantegiak okupatzera dei egitea.

2. Eragindako herri guztietan manifestazio masiboen plan bat deitzea, herritar guztiei eta, bereziki, gazteei parte hartzeko deia eginez.

3. Katalunian Nissan faktoriak duen garrantzia dela eta, greba orokorra antolatzea Bartzelonako probintzia osoan, eta greba-egun hori erabiltzea Nissanek fabrikak dituen gainerako herrietara zabaltzeko.

4. Bartzelonako grebarekin bat etorriz, sindikatu handiek 24 orduko lanuzte orokorra deitzea Estatu mailako automobilgintzaren sektore osoan, eta elkartasun lanuztea metalgintzako, ontzioletako eta portuetako enpresa guztietan.

5. PSOE-UP Gobernuari eta Generalitateari Nissan berehala nazionalizatzeko eskatzea, langileen kontrolpean, bai eta inbertsio-plan bat ere, ekoizpena berreskuratzeko eta lanpostu guztiak mantentzeko.

Pandemian zehar, Nissaneko langileek UCIentzako arnasgailuak sortu zituzten, Nissan bezalako enpresen gaitasun industriala gizarte osoarentzat ezinbestekoa dela eta ezin dela suntsitu erakutsiz. Gainera, Nissanen egungo lantegiek teknologia eta eskulan kualifikatua dute ibilgailu elektrikoak ekoizteko, bai norbanakoen erabilerarako, baita ekologikoki iraunkorragoa eta eraginkorragoa den garraio kolektiboa bultzatzeko ere, nekazaritza-ekoizpenerako makineria izateko eta beste gizarte-premia askori erantzuteko.

Gaur egun, azken hamarkadetako beste edozein unetan baino aukera hobea dago Nissanen nazionalizazioa babestuko duen marea sozial bat altxatzeko eta behar besteko presioa sortzeko Gobernu zentrala eta Generalitatea neurri hori aplikatzera behartzeko, a

CCOOko eta UGTko zuzendaritzekuko egiten badiote nazionalizazioa defendatzeari eta hori lortzeko ezinbestekoa den borroka zabaltzeko plana gauzatzeari, CGTko zuzendaritzak argi eta garbi planteatu behar dio langileen osotasunari mobilizazio-plan hori. Bozkatu eta erabaki dadila. Jokoan duguna gure oraina eta etorkizuna da.

Ez dago minutu bat ere galtzeko. Gobernu zentralak eta Generalitateak Nissani eskaintzen dioten diru publiko eta inbertsio guztia enpresa indemnizaziorik gabe nazionalizatu eta berriro aktibatzeko erabili behar da, langileen kontrolpean ezarriz. Langileek bai bermatuko dutela inbertitzen den euro bakoitza ekoizpenera bideratuko dela, ez multinazionalak azken 15 urteetan egin duen bezala; izan ere, milioiak jaso dituzte diru-laguntzetan, konpromiso oro betetzeari uko egin dien bitartean eta ekoizpena ahalmenaren %20ra murriztu duen bitartean.

PSOE-UP Gobernuak langileen alde jarri behar du: Nissanen berehalako nazionalizazioa, kalte-ordainik gabe eta langileen kontrolpean!

Lantegi guztien okupazioa eta greba Renaultera eta Nissanen mendeko enpresa laguntzaile eta hornitzaileetara zabaltzea!

CCOOk, UGTk eta CGTk greba deitu behar dute Bartzelonan eta Estatu mailako automobil sektore osoan!

Elkartasun osoa Nissaneko langileekin!
Euren borroka, geure borroka da!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu