Langile eta gazteon borroka eta klaseko elkartasuna dira bidea

2019eko abuztuan CAF enpresa Jerusalengo tren arina eraikitzeko lana esleitu zitzaion. Proiektu hau, Israeleko gobernu sionistarentzat beste aurrera pauso bat da hamarkadetan zehar daraman lur Palestinarren okupazio eta anexio praktiketan. Trenaren ibilbideak Ekialdeko Jerusalen hartzen du, 1980an Israelek okupatu zuen lurraldea eta indar militarren bidez kontrolatzen duena. Milaka palestinar izan dira etxeetatik eta herrietatik kaleratuak eta haurtzarotik hasita errepresio polizialik bortitzena jasaten dute egunero, atxilotuak eta inpunitatez erailak, okupazio sionistaren erruz. Oinarrizko giza eskubideak etengabe erasotzen dira Palestinan. Konplizitate ororekin amaitu behar dugu.

Tren honen eraikuntzak testuinguru konkretu bati erantzuten dio. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, hauteskunde kanpainan Cisjordaniako lurraldea anexionatzeko promesa egin zuen, Estatu Batuetatik Trumpen gobernuaren babesa eskuratuz. Hori, datorren uztailaren 1etik aurrera hasteko asmoa iragarri zuen. Horren aurrean, jada hasi dira mobilizazio eta protestak, Palestinan nahiz Israelen. Uztailaren 6an, ezkerreko eta okupazioaren aurkako taldeek deituta Tel Aviven, arabiar zein judutarrak batera bildu zituen mobilizazioa egin zen. Aldarrien artean “Palestinian lives matter” irakur zitekeen, Estatu Batuetako altxamenduaren eraginpean. NBEk berak ere adierazi behar izan du anexio hori nazioarteko legediaren urraketa litzakeela. Ekainaren 7an bertan, Estatu Batuek anexio plana atzeratzeko enplazatu zuen Netanyahuren gobernua. Argi dago klase agintariaren ardura ez dela giza eskubideen urraketa, horrek nazioartean protesten uholdea zabaltzeak eta indartzeak ematen dion beldurra baizik.

Izan ere, mundu mailako langile klasearen indarra da Israelen basakeria geldi dezaken bakarra. Horrela frogatzen ari da egun hauetan ere. Langileok ezin dugu beste alde batera begiratu, funtsezko giza eskubideak urratzeko lan egiteko eskatzen digutenean. CAFek atzera egiteko eta basakeria honekin behin betiko amaitzeko klaseko elkartasun internazionalista eta mobilizazioa dira bidea. Ekainaren 13an, CAFeko akzionisten batzarra ospatuko den egunean, Beasaingo egoitzaren aurrean 11:30etan deitu den kontzentrazioan parte hartzera dei egiten diegu langile eta gazteei.

Borroka da bide bakarra!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu