Gaurko eta biharko lanpostu duinen defentsan, borrokak elkartzea da bidea.

Ez dugu euren krisia ordainduko!

(abajo en castellano)

Irailaren 30ean Gestamp multinazionalak Zamudion dauden Matriceria Deusto eta GTS lantegiak ixteko asmoa iragarri zuen. Automozioan lan egiten duen multinazional honek 230 langile kale gorrian uzteko asmoa du, lanpostu horiek suntsituz, urteetan zehar irabazi ekonomiko ikaragarriak izan ondoren.

Multinazionalak 2019an, deklaraturiko 211 milioiko irabaziak izan zituen. Zertarako erabili da dirutza hori? Enpresari hauek urteetan zehar poltsikoak ederki bete dituzte langileak esplotatuz, lan presio eta erritmo jasangaitzetan, euren lan baldintzak eta konbenioak okertuz, etorkizuneko bideragarritasun planen promesa faltsuak salduz.

EAJ eta PSEren Eusko Jaurlaritzak diru publikotik aurtengo ekainean bertan 8 milioi oparitu zizkion multinazionalari -aurretik 11 milioi eta abar eman ostean- automobilgintza elektrikoen ikerketa lantegia sortzeko. Arantxa Tapiak zioen ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko “enpresa pribatu baten lidergoa dela formula egokia”. Itxieraren aurrean ordea ez du txintik esan. Are gehiago, Eusko Jaurlaritza guztiz konplize da langile familien kaleratze asmo honetan.

Gestamp multinazionalak, hamarkadetan zehar jasotako irabaziak eta diru laguntzak ekoizpenaren deslokalizaziorako eta prekaritate handienean (ebentualak azpikontratatuak, etb.) langileak esplotatuz negozio azkar eta mamitsua lortzeko erabili ditu. Hori da, patronalaren Eusko Jaurlaritza honetatik hainbeste propaganda egiten dioten ikerketa eta berrikuntza planen benetako errealitatea: prekaritatean esplotatu, multinazionalak aberastu, erabili eta bota.

2012an Rajoyren gobernuak onartu zuen lan erreforma da multinazional honek arazo handirik gabe bi lantegiak ixteko duen estaldura. Galera ekonomikoak izan gabe, aski dute hurrengo urteetan galerak izango dituztela aurreikusten dutela esatea. Egungo PSOE eta Unidas Podemosen gobernuak asko hitz egiten du ezkutu sozialaz, baina propagandaren atzean, IBEX 35eko enpresari handiei milioiak ematen dizkien bitartean, patronalaren ofentsiba honen aurrean makurtzen dira eta alde batera uzten dituzte langile klaseak benetan premiazkoak dituzten beharrak. Ez dira gai izan promes egin zuten lan erreforma indargabetzeko.

Gestamp multinazionalak ederki irudikatzen du, urte hauetan enpresariek langileak zatitzeko erabili duten estrategia. Bere diskurtsoan langileei beti esan die, lantegiak eta bere egitekoa “irlak” direla. Horrela, irabaziak akziodun berberak jaso arren, plantillak etengabe zatitu dituzte, lantegiak banatuz, estaldura legala ezarriz zergak ekiditeko, lan baldintzak banan bana okertzeko eta langileak kaleratzeko.

Matriceria Deusto eta GTSren itxiera ez da kasu isolatu bat. Siemens Gamesa, ITP eta sektore aeronautikoa, Tubacex, estiba, CAF trenasa… Banan bana eta patronaletik nahiz Eusko Jaurlaritzatik ongi planifikaturik duten birmoldaketa industrial baten ondorioak dira, langile klasearen kontrako ofentsiba honetan eurek sortu duten krisia ordainarazteko.

Horren aurrean, argi dugu borrokak batu beharra daudela eta langile klaseak, izan ikasle, pentsionista, langile, langabetu… batera borrokatu behar dugula sistema kapitalista honekin amaitzeko.

Ikasle Sindikatutik gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi dizuegu Matriceria Deusto eta GTSko langileei, ez zaudete bakarrik. Ixten diren enpresak eta galtzen diren lanpostuak, prekaritatea, langabezia eta pobrezia dira. Horregatik, greba orokorraren bideari eta borrokarik indartsuenari ekin behar diogu.

Borrokak elkartu behar ditugu, gure etorkizuna baitago jokoan!

***

¡No al cierre de Matricería Deusto y GTS!

En defensa de los puestos de trabajo dignos de hoy y de mañana, el camino es unificar las luchas

¡No pagaremos su crisis!

El pasado 30 de septiembre la multinacional Gestamp anunció el cierre de las plantas de Matricería Deusto y GTS en Zamudio. Esta multinacional dedicada a la automoción tiene previsto dejar en la calle a 230 trabajadores, destruyendo estos puestos de trabajo, tras años de ingentes beneficios económicos.

En 2019, la multinacional obtuvo unos beneficios declarados de 211 millones. ¿Para qué se ha empleado? Estos empresarios se han llenado los bolsillos a lo largo de los años explotando a los trabajadores, presionándolos a ritmos insostenibles, atacando sus condiciones laborales y sus convenios, vendiendo falsas promesas de planes de viabilidad futuros.

El Gobierno Vasco de PNV y PSE regaló en junio de este mismo año 8 millones de dinero público a la multinacional -tras aportar antes 11 millones, etc.- para crear una planta de investigación de automoción eléctrica. Arantxa Tapia decía que para impulsar la investigación y la innovación "la fórmula adecuada es el liderazgo de una empresa privada". Sin embargo, se calla ante el cierre. Es más, el Gobierno Vasco es completamente cómplice en el plan de despedir 230 trabajadores.

La multinacional Gestamp ha utilizado los beneficios económicos y las subvenciones durante décadas para la deslocalización de la producción y para conseguir un negocio rápido y jugoso explotando a los trabajadores en la mayor precariedad (eventuales subcontratados, etc.). Esa es la verdadera realidad de los planes de investigación e innovación que tanta propaganda hacen desde este Gobierno Vasco de la patronal: explotar en precariedad, enriquecer a grandes empresarios y multinacionales, usar y tirar.

La reforma laboral que aprobó el Gobierno de Rajoy en 2012 es la cobertura de esta multinacional para cerrar las dos plantas sin grandes problemas. Sin tener pérdidas económicas, les basta con decir que prevén pérdidas en los próximos años. El actual Gobierno de PSOE y Unidas Podemos menciona mucho el escudo social, pero detrás de la propaganda, mientras regala millones a los grandes empresarios del Ibex 35, se inclinan ante esta ofensiva de la patronal y dejan de lado las necesidades que realmente urgen a las clases trabajadoras. No han sido capaces de derogar la reforma laboral que prometieron.

La multinacional Gestamp representa perfectamente, la estrategia que durante años han utilizado los empresarios para dividir a los trabajadores. Gestamp siempre ha dicho a los trabajadores, que las fábricas y su papel en ellas son como "islas". De esta forma, a pesar de los beneficios obtenidos por los mismos accionistas, han dividido las plantillas constantemente, dispersando las fábricas, estableciendo una cobertura legal para evitar impuestos, empeorando las condiciones laborales uno a uno y despidiendo trabajadores a su gusto.

El cierre de Matricería Deusto y GTS no es un caso aislado. Siemens Gamesa, ITP y el sector aeronáutico, Tubacex, los estibadores, CAF Trenasa… Son las consecuencias de una reconversión industrial bien planificada -de uno a uno- desde la patronal y el Gobierno Vasco para hacer pagar la crisis que ellos mismos han creado en esta ofensiva contra la clase trabajadora.

Ante ello, tenemos claro que hay que unir las luchas y que la clase trabajadora, estudiantes, pensionistas, parados… unidas y unidos tenemos que luchar para acabar con este sistema capitalista. Desde el Sindicato de Estudiantes queremos expresaros toda nuestra solidaridad y apoyo a los trabajadores de Matricería Deusto y GTS. ¡No estáis solos! Las empresas que se cierran y los puestos de trabajo que se pierden hoy, significan la precariedad, el paro y la pobreza de mañana. Por eso debemos retomar el camino de la huelga general y la lucha más contundente.

¡Tenemos que unificar las luchas, nuestro futuro está en juego!

 

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Zozketaren data berria: azaroak 21

200623 1

Koronabirusaren krisia dela eta, gure errifaren zozketa azaroaren 21era atzeratuko dugu. Halaber, kontaktu telefonoa aldatu beharrean gara. Informazio gehiago jasotzeko deitu 685 70 82 81 tlf zenbakira.

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu