Urtarrilaren 22an eta 23an milaka irakasle izan ziren greban EAEn, ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuek deituta. Era berean, datozen asteetan grebara joango dira Haurreskolak Partzuergoko langileak (urtarrilaren 28an eta 29an), bai eta ikastetxeetako sukaldeko langileak (urtarrilaren 30ean eta 31n) eta garbiketako langileak (otsailaren 19an eta 20an) ere. Ikasle Sindikatutik gure babes eta elkartasun osoa helarazi nahi diegu deialdi horiei.

EAEko Hezkuntza Legea 2023ko irailean onartu ondoren, Eskola Publikoaren suntsipena areagotu da, eta ikastetxe pribatu eta itunduetako eskolatze kopuruak gora egiten jarraitzen du. EAJk itunpeko hezkuntza zabalduen dagoen lurraldea bihurtu du EAE Estatu Espaiñolean, eta bigarrena Europan. Ondorioa: eskola segregazio klasista handiagoa eta ikastetxe publikoen itxiera. Lege berria eskuan, familia langileen seme-alabak gure eskola eta institutu publikoen abandonu eta degradazio handiagoa jasaten ari gara.

Grebaren lehen egunek jarraipen masiboa izan dute irakasleen artean, % 75etik gorakoa batez beste, eta % 80tik gorako zifrak lortu dituzte ikastetxe publiko askotan, hala nola Salburua HLHHn edo Zabalgana BHIn. Asteazkenean, hilak 22, 10.000 irakasle baino gehiago izan ziren Bilboko kaleetan, eta hurrengo egunean milaka lagunek bete zituzten Gasteiz, Donostia eta Bilboko kaleak mobilizazio deszentralizatuetan. ...

Egun hauetako manifestazio jendetsuek irakasleen borrokarako borondate zoragarria erakutsi dute. Indar hori indartu egingo da irakasle ez diren langileen eta sukaldeetako eta garbiketako langileen hurrengo deialdietan.

Mobilizazioen aurreko ostiralean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikasleen familiei bidali zien mezuak agerian uzten du haien ahultasun osoa [1], eta mobilizazioen bidez Hezkuntza Sailaren politika aldarazi dezakegula. Sindikatu deitzaileek salatu zuten bezala, grebaren aurkako mezua lotsagarria zen, EAJ-PSE gobernuak urteak daramatzala Hezkuntza Publikoa hobetzen eta negoziatzeko prest dagoela adierazi baitzuen. Hori ez dator bat errealitatearekin: irakasleen lan hitzarmena 2010etik ez da berritu, eta sukaldeko eta garbiketako langileena eta Haurreskolak Partzuergoarena 2009tik.

Eskandalagarria da gure ikastetxeetan pribatizazio eta segregazio politikarekin jarraitzen duen Eusko Jaurlaritzak berak, horietako batzuen itxiera argi eta garbi planteatzen duenak edo grebalariak kriminal gisa tratatzen dituenak, orain negoziazioaren eta hezkuntzaren defentsaren bandera altxatzea.

Guk oso argi daukagu: mobilizazio-aste hauek greba bateratu baten hasiera izan behar dute, lan-sektore guztiak bilduko dituena: irakasleak, irakasle ez diren langileak eta sukaldeko langileak. Ikasleak ere barne hartuko dituen greba, gure hezkuntza egunez egun ikusten dugu nola debaluatu eta pribatizatu egiten den. 2022an egin genuen bezala, Grebak herritar guztien babesa izango luke, eta Euskal Hezkuntza Publikoaren aldeko Plataformaren eskuhartzea lortu beharko zen.

Ikasle Sindikatuko kideok, 2022an bezala, gure Eskola Publikoa defendatzeko lehen borroka-lerroan egongo ginateke, eta greba hori modu militante eta gogotsu deituko genuke.

Amaitu dezagun pribatizazioarekin eta defenda dezagun Euskal Eskola Publiko bakarra, % 100 publikoa, laikoa, zientifikoa eta euskalduna, doan Haur Hezkuntzatik Unibertsitateraino!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu