Etsaie nagusia etxean dago
Europako burgesiak eta eskuineko alderdi kontserbadoreek eta sozialdemokraziak osatutako koalizioak elkartu dira, kontinenteari Bigarren Mundu Gerraz geroztik berrarmatzeko planik handiena ezartzeko. Putinek Europa hartu nahi duela dioen aitzakia baldareta barregarriaren azpian, kapital handiko hedabideen propaganda kanpaina honela laburbiltzen da: Europak defendatu behar da gure askatasun eta giza eskubideen erreinua desagerrarazi nahi duen mehatxu existentzial batetaz.
Agenda militarista hau munduak duela hamarkada batzuetatik jasaten dituen politika neoliberalen eta izugarrikeria inperialisten jarraipena da. Orain "bakea" saldu nahi diguten Europako agintari berberek hirurogeita hamar urte baino gehiagotan, NATO-en esku-hartze kriminal guztiak babestu dituzte, Gazako genozidio sionista lagunduz, eta milioiak oparitu dizkiote Zelenskiko erregimen neofaxistari. Eskuin muturraren diskurtso arrazista onartzen dutenak dira, eta argi eta garbi errepresioa eragiten duen legeria hartzen dute.
Propaganda hau ere gertaera ukaezin bat ezkutatzen saiatzen da: Ukrainako gerra inperialistak mendebaldeko blokearentzako sekulako porrotarekin amaitu da. Porrota historikoa, ukrainar eta errusiarren odolareki, hilketa krudel batera bidalitako gazte eta langileen odolarekin ureztatutakoa non ez dagoen bandorik beste ezeren alde borrokatzen duenik, beren oligarkien interes ekonomiko, militar eta geoestrategikoak ez badira.
Europako agintariek eta sozialdemokraziak euren politika militaristari jarri nahi dizkioten apaingarri guztien arren, onartu dituzten planek Trumpen eskakizunei jarraitzen dietela erakusten dute eta guztiz bat datoz Europako alderdi ultraeskuindarren nazionalismo amorratuarekin. Europako klase menderatzailea bere interes inperialistak defendatzen ari da, beti egin duen bezala. Ez zaie axola ez demokrazia, ez giza eskubideak, ez Ukrainaren ustezko independentzia.
Kapitalistek eskuak igurzten dituzte...
EBk eta bere gobernuek, Pedro Sanchezena barne, 800.000 milioi eurotik gorako gastu publikoko plan bat iragarri dute Europa berrarmatzeko, eta horietatik
150.000 milioi zor komuna jaulkiz gauzatuko dira. Ordainketa arintzeko, herrialde bakoitzaren defizita kalkulatzeko gastu arruntak eta inbertsio militarrak baztertzea erabaki dute, eta aurreko muga gainditu ahal izatea, BPGaren % 1,5eko zenbatekoraino!
Europa militarizatzeko baliabide erraldoiak mobilizatzeaz ari gara, gastu sozialak hondoratzen eta pobretzea zabaltzen ari den une berean.
Europak, oro har, 315.000 milioi euro gastatzen ditu urtero defentsan, Errusiaren aurrekontu militarra hirukoiztuz. Datu horiek gezurtatu egiten dute "Moskuko inbasio baten arriskuari" buruzko propaganda kanpainaren argudio nagusia. EBk baliabide masiboak mobilizatuko ditu hortzetaraino berrarmatzeko bai, baina bere kapitalisten mesedetan, barruko "etsaiari", hau da, langile-klaseari eta gizarte-mugimenduei aurre egiteko, eta gerra inperialista berrietan esku hartzeko.
… langile klaseak ondorioak ordainduko dituen bitartean
Duela hamar urte baino gehiago bankuen erreskateekin gertatu zen bezala, lobby militarraren eta bankarien aldeko diru publikoko mendi berri honek murrizketa politika berriak eta desberdintasun sozial gehiago ekarriko ditu, eta ultraeskuinaren demagogia atzerakoi, arrazista eta nazionalistari hegoak emango dizkio.
Ursula Von der Leyen, Friedrich Mertz, Meloni, Pedro Sánchez edo Macronen gerra danborrek helburu nagusi bat dute: gizartea militarizatzen saiatzea gerrako psikosia sortuz, joera autoritarioak indartzea, langile mugimenduaren eta gazteriaren aurkako errepresioa, eta eskubide demokratikoen aurkako erasoak, greba eskubidea barne. Trumpen mehatxuaz egunero hitz egiten diguten berberek, bere programa onartu eta eskuin muturrerako bidea errazten dute.
Kapitalistek badakite beren sistemak krisi larriari aurre egiten diola. Horregatik jotzen dute arrazakeriara, militarismora eta nazionalismora. Eta Errusia koartada erabilgarria bezala agertzen da bere helburuak ezkutatzeko. Europako agintariek ez dute uste Putinen Errusiak Europa inbaditzeko asmorik duenik.
Gerra inperialistaren aurka klase independentziaren aldeko jarrera defendatu behar da, eta gure Gobernuen propaganda militarista eta belizistari aurre egin, Karl Liebknecht-ek 1914an altxatutako “etsai nagusia etxean dago!” kontsignari jarraituz.
La burguesía y una coalición integrada por la derecha conservadora y la socialdemocracia se han conjurado para imponer el mayor plan de rearme desde la II Guerra Mundial en 🇪🇺.
— Izquierda Revolucionaria (@IzquierdaRevol) March 17, 2025
El enemigo principal está en casa. Si quieres la paz lucha por el socialismo👇🏽https://t.co/WM14av5rXS pic.twitter.com/Xc6AKCSOik
EBko kanpoko kontzentrazio-esparruak legeztatzeko erabakia gure anai-arreba etorkinei kentzeko murriztetzo, Alemaniako Gobernu berriak immigrazioaren aurkako neurriak gogortzeko hartutako akordioak, Trump AEBn egiten ari denaren norabide berean doa, eta ez dira ezertan bereizten. EBren helburua da gure klaseko sektore bat kriminalizatzea, esplotatuena eta zapalduena, eta gure lerroen artean banaketa handia sortzea, politika arrazistekin.
Sozialdemokraziaren eta burokrazia sindikalaren funtsezko papera berrarmatzean
Militarismoaren eta gerraren mehatxuak, eskuin muturraren igoeratik bereiztezina dena, gainditu beharreko funtsezko etsai bat daukate: angile klasea eta gastu sozialean eta gure eskubide demokratikoetan atzerapausok ekarriko duten plan batzuei aurre egitea. Langileei ahoa estali behar zaie, demokraziaren eta askatasunen defentsaz mozorrotutako propaganda belizistaren narkotikoa inokulatu. Horregatik, sozialdemokraziak eta burokrazia sindikalak funtsezko zeregina dute estrategia horretan.
Parlamentarismoa gero eta ezinduagoa da gizartea geldiarazten duten kontraesan sakonak konpontzeko. Esan beharra dago hamarkadatan Europako gobernagarritasuna sostengatu duten alderdi tradizionalak direla, sozialdemokrazia barne, kapitalismoaren defentsan Estatuaren aparatuaren autoritarismoa indartzen dutenak, eta beren agenda belizista eta arrazistarekin eskuin muturraren aurrerapen sozial eta politikoa bultzatzen dutenak.
Gauza bera esan dezakegu burokrazia sindikalari buruz, gero eta batuago baitago ekonomikoki mendean duen aparatu estatalarekin, eta tuetanora konprometitua dagoena bake sozialarekin eta langile-klasearen desmobilizazioarekin. CCOOko idazkari nagusi Unai Sordoren adierazpenak, EBko armagintza planak defendatuz, edo Alemaniako IG Metall sindikatu boteretsuaren Exekutibaren adierazpenak, Mertzen plan ultramilitaristak babestuz, bere degenerazio-mailaren eta Europako patronalari eta burgesia inperialistari ematen jarraitzen duten zerbitzu baliotsuen adibide onak dira.
Alternatiba komunista baten alde
Mehatxu militarista eta belizistari aurre egiteko, langile klasearen, gazteriaren eta gizarte mugimenduen mobilizazio masibo eta sendoena bultzatuko duen programa sozialista eta internazionalista altxatu behar dugu.
Mis camaradas alemanes han sacado está maravillosa pegatina con las acertadas palabras de Karl Liebknecht, fundador del Partido Comunista Alemán, encarcelado por su oposición a la Primera Guerra Mundial y más tarde asesinado:
— Antonio García (@Antonio_GarSi) March 4, 2022
"El principal enemigo está en nuestro propio país" pic.twitter.com/S4IRBhcf9r
Deriba militarista hori kritikatzea, kapitalismoaren aurkako borrokatik aldenduz, eta NATOtik ateratzeko eskatzera mugatuz, AEBen aurrean Europako autonomia militarra lortzeko, ez da alternatiba sinesgarria. Ezker erreformistaren programa, oposizioan dagoenean Gobernuan egiten zuenaren arrastoa ezabatu nahi duena, arazoaren errora ez doan ikuspegi "bakezale" Ez da erraza militarismoaren espirala, faxismoaren eta autoritarismoaren aurrerapena garaitzea.batek oztopatzen du.
Etorkizun baketsu baten konkista ez da etorriko kapital handiaren interesak defendatzen eta ordezkatzen dituzten EB eta Gobernu europar batzuen eskutik.
Hain krisi larriko testuinguru honetan, indarraren erabilera saihestezina da –merkatu berriak, lehengaiak… konkistatzeko– eta gerra inperialista horren adierazpen gorena besterik ez da.
Ez da erraza militarismoaren espirala, faxismoaren eta autoritarismoaren aurrerapena garaitzea. Baina badakigu zer ez duen balio: gaitz txikia eta sozialdemokraziaren politikak eta haien eranskinak babestea. Behar duguna justu kontrakoa da, marxismo iraultzailearen ideietara itzuli eta kaleetan ekintza zuzena bultzatuko duen masa mugimendu bat eraikitzea, greba partzial eta orokorrak antolatuko dituena, gure klasearen kontzientzia maila igoko duena.
Jokoan duguna asko da eta ezin dugu burua lurrean ezkutatu. Inongo diplomaziak, nazioarteko zuzenbidearen inongo arrazoirik ez ditu anbizio inperialistak geldiaraziko. Klase borrokak bakarrik egin ahal izango du.
Trumpen, EBren eta Gobernu kapitalisten planak argiak dira, baina langile klasea indartsua da. Baina langileok dugun potentziala gauzatu egin behar da, historiaren ikasgaiek adierazten diguten bezala. Ikasi beharra dago hogeigarren eta hogeita hamarreko hamarkadetan Italian eta Alemanian gertatutakotik: langile klase indartsua zuten, erakunde politiko eta sindikal oso indartsuak zituzten, baian beraien zuzendarritza erreformisten akatsak muturreko erreakzioaren garaipena errstu zuten.
Alderdi iraultzaile, komunista eta internazionalista bat eraiki behar dugu, masa-mugimenduan oinarrituko dena, eta ez ekintza parlamentario huts eta hutsean. Alderdi horrek konplexurik gabe defendatuko ditu bankuen desjabetzea eta monopolio kapitalista handiak, gerrarik, genozidiorik eta miseriarik gabeko mundu sozialista eraikitzeko, eta giza generoak duen sormen-gaitasun guztia mugarik gabe garatu ahal izateko.
Bat egin Ezker Iraultzailearekin hori posible egiteko.
Bakea nahi baduzu sozialismoaren alde borrokatu.