cartelSE refugiados A3-euskeraOngi etorri!

Azken asteetan zuen aurpegietako sufrimenduzko eta etsipenezko irudiek kolpatu eta hunkitu egin gaituzte. Suntsiketatik eta miseriatik alde egiteko bide luze eta gogorra ari zarete egiten. Sumindu eta haserrez bete gara poliziak nola kolpatzen zintuzten ikustean edo Europa “zibilizatuko” gobernuek baldintza miserableetan plazetan, tren geltokietan eta alanbradaz inguratutako guneetan, janari eta urik gabe, osasun harretarik gabe, aterpe duinik gabe, pilatu zaituztenean. Errealitate anker honek gure familien historia gogorarazten digu, gure aiton-amona asko diktadura frankistatik ihes eginez erbestera joan zirenekoa. Leporaino beteta zeuden itsasontzietan edo ilara amaigabeetan umeekin, gosearekin, hotzarekin… ibili ziren zuek bezala. Milaka hil ziren kontzentrazio esparruetan.

 Ondo ezagutzen ditugu basakeria honen arduradunak. Rajoy, Merkel, Cameron eta gainontzeko agintari europarrak dira zuen etxeak, zuen ospitaleak eta ikastetxeak, zuen hiri eta bizitzak suntsitzen dituzten gerrak babestu eta finantzatzen dituztenak. Gure herrietan hezkuntza, osasuna eta eskubide sozialak suntsitzen urteak daramatzaten berberak dira, beren etxeetatik milaka familia kaleratu dituztenak, langabeziara kondenatzen gaituztenak eta hemen kentzen diguten etorkizun hobe baten bila atzerrira joatera behartzen gaituztenak. Kapital handien, banku handien, multinazional handien eta armen industriaren zerbitzura dauden gobernuak dira. Prest daude sufrimendu latz hau guztia eragiteko, horrekin beren irabaziak handitzen badituzte. Telebista kameren aurrean sarraski honekin larrituta daudenaren itxura egiten dute, baina beraiek dira zuen sufrimenduaren amesgaiztoa sortu dutenak. 

 

Beraiek dira bizi duin baterako zuen bidean oztopoak jartzen dituztenak. Kapitalismoak harresiak eta alanbradak eraikitzen ditu, mugak itxi, xenofobia, arrazismoa eta beldurra astindu, orain dela 70 urte egin zuen bezala. Baina honek guztiak ez du zerikusirik gurekin, Europako gazteriaren, langileen eta zapalduen gehiengoarekin. Guk ongi etorria ematen dizuegu, gure eskua eta bihotza luzatzen dizkizuegu, eta gure erabateko elkartasuna duzuela adierazten dizuegu.

Ondo dakigu zein iritzi duen PPren gobernuak zuetaz eta gutaz. Aukera baten bila datozenei jartzen dizkieten hesiak, Mediterraneoko uretan lurperatuak diren milaka hildako, sarekada arrazistak, espetxeak diruditen etorkinentzako zentroak, zapalkuntza handiena, egunero gogorarazten dizkigute. Horregatik, nazkatuta gaude gobernu honek erabiltzen duen demagogiaz, “kupoez” hitz egiten duenean, denok ez garela kabitzen esaten dutenean, milaka errefuxiaturen artean “yihadistak” sartzen direla adierazten dutenean. Nahiko da! Hemen soberan dauden gauza bakarrak xenofobia eta arrazakeria dira! Gobernu honek eta interes kapitalista eta inperialisten zerbitzura dauden gobernu guztiek bultzatzen dituzten gizateriaren aurkako legeak eta errepresioa dira soberan daudenak. Oso garbi dugu gure arazoak ez direla kanpotik etortzen, ez dituzte sortzen ez pateretan datozen etorkinek eta ezta Europara iristeko bizia jokatzen duten errefuxiatuek ere.

Ikasle Sindikatutik bizitza duina defendatzen dugu basakeriatik ihes egiten ari diren guztientzat, mundu guztiko gazte eta langileen alde defendatzen dugun bezala. Bankuak salbatzeko erabiltzen diren baliabide guztiak errefuxiatuak hartzeko izan daitezela, ogia, aterpea, etxebizitza, osasuna eta hezkuntza bermatzeko Europan bizi garen guztiontzat. Badago nahikoa baliabide eta gizartea antola daiteke beste modu batean, justizia sozialarekin, zapalkuntzarik gabe, biolentziarik gabe. Ongi etorria eman eta honakoa esaten dizuegu: gure erabateko elkartasuna duzue, eta zuei esker gizartea eraldatzeko eta kapitalismoarekin amaitzeko borrokaren indarra bikoiztu egingo dugu.

Kupo eta murrizketarik ez!
Etxe kaleratzeen, gerren eta basakeriaren gobernua kanpora!
Refugees Welcome!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu