Kartzela kondenak Iruñean atxilotutako bost gazterentzat LOMCEren aurkako M27ko greban parte hartzeagatik
Ikasle Sindikatuak eta Ikasle Abertzaleakek 2014ko martxoaren 27an deitutako greban poliziak 20 gazte baino gehiago atxilotu zituen Iruñean, Lomceren aurka manifestatzera atera ginen ikasleen aurka kargatu ondoren. Lege frankista honen helburua langileen seme-alabak unibertsitatetik botatzea eta eskubide linguistiko nazionalak ez errespetatzea da. Gazte horietako bost enkausatuak izan dira eta lau eta sei urteko kartzela eskatzen da beraientzat. Erabat justifikaezina da kondena hau eta atzean dagoen arrazoi bakarra eskuinak gazteria kriminalizatzeko helburua da, gainontzeko ikasleak beldurrarazteko, garaituak garela sinestarazteko eta borroka uzteko. Baina badakigu borroka dela hezkuntza publikoaren aurkako erasoak geratzeko bide bakarra.
Ikasle Sindikatutik bost kide atxilotu hauen absoluzioa eskatzen dugu eta gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu bai beraiei eta baita Iruñeako protestan atxilotuak izan ziren gainontzeko gazteei ere. Adin txikikoak izateagatik 2.500 euroko isunak jarri zaizkie eta hau ere erabat justifikaezina da. Aldi berean, babestu eta dei egiten dugu gazte hauei babesa emateko antolatutako mobilizazioetan parte hartzera, zeren gaur beraiek dira baina bihar gutako edozein izan daiteke.
Frankismoko hezkuntza eredura itzultzeko PPk duen planak berarekin batera darama errepresio frankistaren eredua. Hor dago mozal legea, gazteriaren aurkako murrizketa politikak eta erasoak erantzunik izateko eskubiderik gabe utzi nahi dituena. Ia egunero ikus ditzakegu albistegietan aktibistak kartzelara joaten greba orokorretan, manifestazioetan edo etxe kaleratzeen aurkako protestetan parte hartzeagatik. Bitartean, eskubideak lapurtzen dizkiguten benetako kriminalak lasai ederrean dabiltza, errespetuzko jendea balira bezala. Adibide asko daude: Vallecasko Alfon gaztea, greba orokor batean parte hartzeagatik kartzeleratua, Juan Carlos Asenjo, Coca Cola en Lucha-ko agintaria (800 milioi euroko indemnizazioa eskatzen zaio multinazional handiarentzat) edo Airbuseko 8ak. Egoera honek irudikatzen du benetako errealitatea, tribunalak boteretsuenen interesak defendatzeko bakarrik erabiltzen dira eta bide batez gure eskubideak defendatzeko borrokan altxatzen garenak erasotzeko.
Borroka da bidea
Ikasle Sindikatutik oso garbi esaten dugu: errepresioak ez du ixilaraziko gazteen eta langileen ahotsa. Horregatik, erantzun onena indar handiagoarekin mobilizatzen jarraitzea da, garbi utziz borrokak jarraituko egingo duela gure adierazpen askatasunaren defentsan eta nola ez hezkuntza publiko, doako, kalitatezko eta euskaldunaren alde.
Errepresiorik ez borroka egiten duten ikasleen aurka!
Absoluzioa enkausatutako kideentzat!
Bat ikuitzen badute denak ikuitzen gaituzte!